Bilbao: "Euskararen markoa blindatu behar dugu, epai gehiago nahi ez baditugu"
Harrabotsa eragin du euskalgintzan EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Irungo Udalak hainbat lanpostutarako ezarritako hizkuntza eskakizunak baliogabetu izanak, eta gaur hori salatzera aterako dira kalera Euskalgintzaren Kontseilua osatzen duten eragileak. Hiru mezu argi plazaratuko dituzte: epaia erabaki politikoa da, erantzun bateratua eman behar zaio eta ezinbestekoa da euskararen markoa blindatzea.
11:00etarako dago deituta elkarretaratzea, Bilboko Justizia Auzitegiaren parean, "Euskaraz bizitzearen alde, batuz. Eskubide murrizketarik ez!" lelopean, eta Paul Bilbao Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiaren hitzetan, haserrea erakustera eta norabide berri bat hartzeko ordua dela esatera aterako dira kalera. "Oso garbi dugu epaiak dioena ezin dugula onartu. Tamalez, jakin badakigu halako gehiago etorriko direla, eta horiei bidea ixteko bidea da bilatu behar duguna, denon artean”, esan du.
Irungoa adibide bat baino ez dela argi du Bilbaok, "aspalditik nagusitzen ari den joera baten beste froga bat". Horren esanetan, azkenaldian epaitegietatik euskarari buruzko gaietan iritsi diren hainbat ebazpenek erakusten dute "Botere Judiziala ari dela hizkuntza politika egiten", indarrean dauden legeen "berrirakurketen bidez". Euskararen hizkuntza komunitatearen eskubideak "are gehiago urratzea" dakarte epaiek, epaileak ari baitira erabakitzen "nork jakin behar lukeen euskaraz eta nork ez". Euskalgintzaren Kontseiluko kideak gogora ekarri duenez, erakundeei dagokie lanpostuen hizkuntza eskakizunak erabakitzea, horretarako onartuta dagoen "dekretua aintzat hartuta".
"Auzitegietatik ezarri nahi duten norabidea ikusita", euskararen markoa blindatzea beste aukerarik ez du ikusten Bilbaok. Hala, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko Legea berrikusteko ordua dela nabarmendu du, halako epaiei zirrikiturik utziko ez dien testua "ondo lotuta" uzteko. "Ezin gara joko horretan erori, eta epaiak noiz etorriko zain egon. Bideak eta moduak aurkitu behar ditugu epai hau neutralizatzeko; zirrikitu guztiak itxi, halako epai gehiagori bide ez emateko”, nabarmendu du. Hori egin ezean, "atzerapauso handi bat” etor litekeela ziur agertu da.
Erantzuna nondik eta nola eman behar den ere ez du zalantzarik. Etorriko bada, "euskalgintzaren, eragile sozial eta politikoen, eta erakunde publikoen batasunetik etorriko da". Zentzu horretan, Euskalgintzaren Kontseilua bilerak egiten hasita dagoela aurreratu du, "erantzun bateratu baterako oinarriak ezarri eta estrategia bat adosteko”.
Administrazio publikoan datozen urteotan "lan deialdi asko" etor daitezkeela kontuan izanda, Bilbaok uste du "premiazkoa” dela euskararen egungo markoa "moldatzea eta egokitzea”, eta Katalunia jarri du adibidetzat: "Garbi dago Katalunian halako epairik ez litzakeela iritsiko, beste blindaje bat du katalunak. Gurean, beraz, pentsatu dezagun zer aldaketa egin behar diren, langile elebidunak bermatuko dituzten lan deialdiak inolako arazorik gabe aurrera ateratzeko”.
Zein da bidea? Galdera hori erdigunean jarri, eta erantzun bateratu bat adostea proposatzen du Euskalgintzaren Kontseiluak. Gaur, Bilboko elkarretaratzeak, euskararen jiran dabiltzan herri mugimenduen eta ordezkari sindikal zein politikoen indar erakustaldia izan nahi du. Batuta eta elkar hartuta aterako dira plazara, euskal hiztunen eskubideak defendatzera, eta modu horretan marraztu nahi dute etorkizuneko bidea ere.
"Diskriminatzailea"
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak maiatzaren 13an kaleratutako epaia da, haserrea eragin duena. Bertan behera utzi zituen Irungo Udaltzaingo zerbitzurako hamabi lanposturi ezarritako hizkuntza eskakizunak, euskaraz ez dakitenentzat "diskriminatzailea" dela argudiatuta.
Epaiaren arabera, ez litzateke beharrezko udaltzain den-denek euskara jakin beharra izatea herritarrek administrazioarekiko harremana euskaraz izateko aukera bermatzeko. Hau da, testuak jasotzen du herritarrek eskubidea dutela administrazioarekin euskaraz aritzeko, baina nahikoa dela "jendeari arreta egiten dion udaltzainetako batek" euskaraz jakitea.
Zure interesekoa izan daiteke
Abuztuaren 15ean Maroko eta Ceuta arteko muga berriro zeharkatzeko deia egiten ari dira sare sozialetan
Ceutako Gobernuaren bozeramaileak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak deialdi horren berri du, eta iragan asteko krisia ez errepikatzeko baliabide nahikoak jartzea espero du.
Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik
Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.
Nola ikusiko da eguzki-eklipsea zure herritik? Kontsultatu hemen fenomeno historikoari behatzeko mapak
Ilargiak erabat ezkutatuko du Eguzkia 2026ko abuztuaren 12an: Euskal Herrian 2183. urtera arte ez da berriro ikusiko horrelako fenomenorik. Eguzki-eklipse osoa ilunabarrean hasiko da, eta egunak "bi ilunabar" izango ditu. Eklipsea Orain.eus-en bidez zuzenean jarraitu ahal izango da.
Perez-Iglesias: "Eklipsea ikusiko den lekuetan milioi bat bisitari izango dira"
Eklipsea etxetik gertu eta urrun joan gabe ikusteko gomendioa egin du sailburuak. Milaka betaurreko banatu dituzte iada mugarritzat jo duen fenomenoa ikusteko. Pozik agertu da eklipseak zientzia plazara eramateko balio izan duelako.
Kolon eta ondesteko minbiziaren baheketak erdira murriztu du hilkortasuna Euskadin
Biogipuzkoako eta EHUko ikertzaileak buru ditu ikerketak eta JAMA Network Openen argitaratu dute. Horren arabera, kolon eta ondesteko minbiziaren baheketaren programak % 50 murriztu du hilkortasuna 50 eta 69 urtekoen artean, bi hamarkadatan.
2.200 bat emakumeri eraso die gizon bikotekideak edo bikotekide ohiak, Euskadin, 2026ko lehen seihilekoan
Emakunderen arabera, % 7 igo da 2025aren aldean. Familia barruko indarkeriaren biktimen kopurua % 20 hazi da Araban, eta erasoa jasan duten biktimen kopurua % 10 igo da Gipuzkoan.
Bi pertsona zauritu dira A-8an, trafiko-istripu batean, Muskiz parean, Kantabriarako noranzkoan
Istripua bi kilometroko auto-ilarak eragin ditu. Kantabriarako zirkulazioa 236. irteeratik bideratzen ari da.
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoa pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".