Euskara Eguna
2019/10/12 - 11:44
Euskararen dekretuaren kontrako epaia salatzeko elkarretaratzea deitu du Kontseiluak
Euskalgintzako hainbat eragilek babestuta,urriaren 19an Nafarroako Gobernuaren egoitzaren atarian egingo dute protesta, eguerdiko 12:00etan. "Ausardia" eskatu diorte Chiviteri.
2019/10/05 - 11:55
Euskaltzaindiaren mendeurreneko ekitaldiei amaiera eman diete
Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan, 1919ako urriaren 7an euskararen akademiak lehen osoko bilkura egin zuen tokian, egingo dute urteurrena ospatzeko azken ekitaldia.
2019/09/26 - 13:17
Nafarroako Parlamentuak hizkuntza-aniztasunaren eta eleaniztasunaren alde egin du
Europaren hizkuntza-aniztasunaren aberastasuna zaintzeko eta indartzeko borondatea azpimarratzeaz gain, euskarak Europaren hizkuntza-aniztasunari egiten dion ekarpena babestu du Parlamentuak.
2019/09/25 - 19:40
2019ko Kilometroak jaia Zarautzen, urriaren 6an
Gaur goizean aurkeztu dute feminismoan, inklusioan, prebentzioan eta jasangarritasunean oinarritutako egitarau zabala.
2019/09/16 - 20:47
Euskararen erabilera bost puntu hazi zen Euskaraldiko parte-hartzaileen artean
Soziolinguistika Klusterrak Euskaraldiaren lehen edizioari buruz egindako ikerketak ondorioztatu duenez, Euskaraldiak hizkuntza ohiturak 'nabarmen astindu' zituen.
2019/09/10 - 19:17
Zein da euskararen marka?
Euskararen marka lantzeko proiektu berritzailea jarri dute martxan EHUk eta euskalgintzako eragileek. Markagintzan eta marketinean erabiltzen diren teknikak hizkuntzara ekartzea da egitasmoa.
2019/09/03 - 22:21
Mertxe Mugikak AEKko koordinatzaile kargua utziko du
Mugikarekin izan gara. Hunkituta aurkitu dugu, ibilbideak eman dion guztiarengatik. baina ilusio handiz AEKn euskalgintzan lanean jarraituko duelako.
2019/04/03 - 20:05
Akordioa sinatu dute Ipar Euskal Herrian euskara sustatzeko
Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak akordioa sinatu dute Iparraldean euskara sustatzeko. 2022. urtera arte luzatuko da.
2018/12/03 - 22:25
Euskaraldiak euskararen erabilera bultzatzeko bidea zein den erakutsi du
Antolatzaileak eta erakundeak bat datoz: Euskaraldia ekimenak herritarrekin bat egiten asmatu du eta horregatik izan da arrakastatsua. 'Ahobizi' eta 'belarriprest' izaten jarraitzeko deia egin dute.
2018/12/03 - 22:14
Gasteizen kandelak piztu dituzte Euskaraldiari agur esateko
11 egunez euskararen erabilera sustatzeko ekimenaren bultzatzaileek balorazio oso positiboa egiten dute.
2018/12/03 - 22:02
Euskaraldiaren amaierak bat egin du Euskararen egunarekin
Gure hizkuntza ospatzeko ekitaldi ugari egon dira Euskal Herri osoan. Donostiako Kursaalean Euskaraldiari amaiera eman diote.
2018/12/03 - 15:37
Ekitaldiak Euskal Herri osoan, Euskararen Eguna ospatzeko
Eskoletan ez ezik, hainbat ekitaldi ere egingo dira erakundeetan, baita Eusal Herritik kanpo ere munduko hainbat hiri garrantzitsutan.
2018/12/03 - 10:40
Euskaraldiaren aparretan iritsi da aurten Euskararen Eguna
Euskal Herri osoan dozenaka ekitaldi antolatu dira gaurko. Erakunde nagusiek ere bat egin dute Euskararen Egunarekin. Bihartik aurrera, Euskaraldiak emandakoa neurtzeko ordua izango da.
2018/11/29 - 18:47
Euskal Herri osoko 220.000 pertsonak egin dute bat Euskaraldiarekin
Antolatzaileak pozik agertu dira herritarrek eman duten erantzunarekin, eta 'ahobizi' eta 'belarriprest' izaten jarraitzeko deia luzatu dute. Ikerketa bat egingo dute ekimenaren eragina neurtzeko.
2018/11/20 - 19:51
Euskararen erabilera Santurtzin eta Zarautzen: bi herri, bi errealitate
Zarautz 23.000 biztanle. Oso herri euskalduna da ulermenean, baina erdiek soilik erabiltzen dute. Bestalde, Santurtzi 45.700 biztanle, euskararen erabilera oso txikia da.
2018/11/19 - 21:47
Komunikabideetako ordezkariak ere, Euskaraldiari ekiteko gogotsu
Ostiralean hasiko da euskara bultzatzeko ekimena. Euskal Herriko hainbat komunikabidetako ordezkariek Euskaraldiarekin bat egin dute gaur.
2018/11/19 - 12:27
EAEko erakundeek hiztunak aktibatzeko deia egin dute Euskararen Egunaren atarian
Eusko Jaurlaritzak, hiru foru-aldundiek, Gasteizko, Bilboko eta Donostiako udalek, EUDELek eta UEMAk ‘Bizi. Prest. Egunero delako euskararen aldia’ testua aurkeztu dute.
2018/11/12 - 21:25
Euskara ondare historiko eta kulturalean jasotzea nahi du PSOEk Errioxan
Errioxaren historian euskarak izan duen eragina islatu nahi du Alderdi Sozialistak Errioxako Estatutu berrian, euskarak izan zuen garrantzia azpimarratuz.
2018/09/20 - 22:51
Euskaraldiaren izen-ematearen irekiera ekitaldia egin dute Iruñean
"Euskaraldia: 11 egun euskaraz" ariketa sozialean izena emateko epea ireki dute gaur. Hori dela eta, ekimeneko arduradunek irekiera ekitaldia antolatu dute Iruñeko Zentral aretoan.
2018/08/24 - 09:50
Bilboko Aste Nagusiak bat egin du Euskaraldiarekin
Euskara gehiago erabiltzea bultzatzeko asmoz, horrekin lotutako hainbat jarduera egin dituzte ostegun honetan.