Euskara
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko Aste Nagusiak bat egin du Euskaraldiarekin

Euskara gehiago erabiltzea bultzatzeko asmoz, horrekin lotutako hainbat jarduera egin dituzte ostegun honetan.
Aste Nagusiak bat egin du Euskaraldiarekin. Argazkia: EFE.
Aste Nagusiak bat egin du Euskaraldiarekin. Argazkia: EFE.

Bilboko Aste Nagusiak bat egin du "Euskaraldia"rekin, euskararen erabilera bultzatzea helburu duen ekimenarekin, Udalak ohar batean jakitera eman duenez.

Atxikimendu-ekitaldia ostegun eguerdian egin dute, Areatzako zubian, eta, besteak beste, hauek hartu dute parte bertan; Juan Mari Aburto alkatea, Itziar Urtasun Jaietako zinegotzia, Koldo Narbaiza Euskara eta Hezkuntzako zinegotzia, Zorion Egileor pregoilaria, Saioa Dominguez txupinera eta Jaietako Batzorde Mistoa.

BiziPrest eguna

Gaurkoan, BiziPrest eguna egin dute, Bilboko Konpartsek Aste Nagusian euskara sustatzeko egin duten proposamena. Bizikidetza sustatzeaz gainera, bai txosnetan, bai egitarauan jasotako ekitaldietan, bai eguneroko gainerako egoera eta jardueretan euskaraz bizitzen saiatzen diren guztiak nabarmendu dituzte.

Halaber, Euskaraldiaren gaineko informazioa zabaldu dute, eta euskaldunak aktibatzen saiatu dira, besteak beste, 'Aste Nagusian ere, nirekin euskaraz' leloa zuten txapak emanez. Herri-bazkaria ere izan da, eta Ituiño magoaren saioa, Euskalgunean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X