EAEko erakundeek hiztunak aktibatzeko deia egin dute Euskararen Egunaren atarian
‘Bizi. Prest. Egunero delako euskararen aldia’ izenburuaren pean, Eusko Jaurlaritzako, hiru foru-aldundietako, Gasteizko, Bilboko eta Donostiako udaletako, EUDELeko eta UEMAko ordezkariek adierazpen instituzional bat sinatu dute gaur goizean, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna izango dela eta.
Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzan egin da ekitaldia, eta erakunde publikoek dute hiztunak aktibatzeko deia egin, “egunero delako euskararen aldia”.
Euskaraldiaren bidearekin bat egin duen mezuan esan dutenez, “lorgarria da, erabat, euskararen erabilera hazkunde iraunkorraren bidean jartzea, baldin eta herritar bakoitzak euskara ezpainetara eramateko bere erabaki pertsonala gauzatzen badu eta erakunde publiko bakoitzak herritarrek euskaraz aritzeko duten eskubidea bermatzeko bitartekoak jartzen baditu”, adierazi dute.
Hau da testua, osorik:
Egunero delako euskararen aldia
Bizi. Prest.
Halaxe datorkigu euskara bere aurtengo Nazioarteko Egunean. Eta halaxe doa etorkizunerantz. Mingainetan, pantailetan, uhinetan bizi-bizi. Zernahitarako prest.
Etxean bizi-bizi, kalean bezala; bizi-bizi eskolako jolastokian, ikasgelan bezala; lantokian bizi-bizi, lagunarteko solasaldietan bezala; bizi-bizi osagilearenean, saltokian bezala; zuzeneko harremanetan bizi-bizi, birtualetan bezala; bizi-bizi kirolean, liburuetan edo zineman bezala.
Prest gaudelako gu, euskal herritar gehien-gehienok, hori horrela izan dadin. Prest gaudelako euskarari gure hitzen hegoak eskaintzeko, ahotik belarrira, bihotzetik bihotzera, burutik burura hegalda dadin, samur bezain indartsu. Dakiguna dakigula, mintzatzen ez dena baita euskara eskas bakarra.
Prest gaude, eta gogotsu, euskarak gure ahoan bizi-bizi dantza egin dezan. Gogotsu gaude, eta prest, gure belarrietan atseginez onartzeko euskararen soinua. Dakiguna dakigula, entzuten ez dena baita euskara kaskar bakarra.
Prest gaudelako, eta ezin gogotsuago, euskaraz ere gero eta gehiago bizitzeko. Ingurune guztietan. Eginkizun orotan. Natural-natural. Bizi-bizi.
Euskal hiztunok horretarako egin behar dugun urratsa ez da txikia, ez erraza. Borondate aktiboa eskatzen digu. Erosokeriari izkin egitea eskatzen digu. Sakon errotutako ohiturak aldatzea eskatzen digu. Kontzientzia ahalegin sendoa eskatzen digu. Euskaraz ere herritar izateko aukera egitea eskatzen digu.
Eta eskatzen digu, batez ere, euskaldun izatetik euskaldun bizitzera doan tartea gainditzeko jokaera aktiboa. Eta etengabea.
Euskararen erabileran egin beharreko urrats erabakigarri hau zinez da gizarte-eraldaketa zabal sakona, neurri historikoa duena, gure gizartearen bilakabidean mugarri izango dena. Eta, neurri horretako aldaketa guztien antzera, adostasuna du elikagai nagusi, prestasun eta prestutasunarekin batera.
Euskararen gizartea. Gizartearen euskara
Adostasuna eta batasuna dira, beraz, bidea, euskarak batura behar duelako, ez kenketa; biderketa behar du, ez zatiketa.
Herri aginteak, gizarteak bere dinamika propiotik sorturiko erakundeak, herritar guztiok eta gutariko bakoitza: den-denok gara, aldi berean, euskararen erabilera eraginkortasunez areagotzeak ezinbestekoa duen adostasun zibil zabalaren osagai eta eragile, aldi berean garen bezala haren onuradun eta bultzatzaile, bideratzaile eta babesle.
Baina aktibotasuna, praktikotasuna, da adostasun horren osagarri nahitaezkoa. Izan ere, honezkero, ez da aski aldarrikapen hutsetan galtzea. Atzean utzi behar dugu beste inork euskararen alde egin lezakeenaren zain egotea. Lorgarria delako, erabat, euskararen erabilera hazkunde iraunkorraren bidean jartzea, baldin eta herritar bakoitzak euskara ezpainetara eramateko bere erabaki pertsonala gauzatzen badu eta erakunde publiko bakoitzak herritarrek euskaraz aritzeko duten eskubidea bermatzeko bitartekoak jartzen baditu, hori eta ez besterik delako, azken finean, gizartearen helburu kolektiboa: aukera pertsonal ugariren eta erakunde publikoen betebeharraren batura.
Eta egin egingo dugu.
Munduari euskaraz ere helduz, euskararentzat belarria zein gogoa prest izanez, euskara ahoz zein idatziz bizi-bizi eskainiz. Euskarak eguneroko bizitza aberastu dezan; eguneroko bizitzak euskara bete dezan.
Elkarrekin.
Elkarrenganako errespetu osoz, elkarrengandik adorea jasoz.
Elkarri euskara eskainiz.
Euskara bizi-indarrez sendoagotuz.
Bizi. Prest.
Egunero delako euskararen aldia.
Zure interesekoa izan daiteke
"Los domingos" kanpoan utzita, "La bola negra" jarri du Oscarretarako bidean Espainiako Zinema Akademiak
2027ko martxoaren 14an banatuko dituzte Oscar sariak.
'Lazkao Txiki' omendu dute bere sorterrian, jaio zela 100 urte bete direnean
Joxe Miel Iztueta, 'Lazkao Txiki', omendu dute bere sorterrian, jaio zela 100 urte bete direnean. Lazkaomendiko Abaliñe baserrian jaioa, bederatzi urte zituela hasi zen bertsotan eta ondare handia utzi zuen, bertsolaritzaren historiako izen handienetakoa bihurtzeraino.
Norma Vilaren 'Salitre' euskal filmak emango dio hasiera Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. Asteari
Salitre, Nagore Aranburu eta Haizea Carneros protagonista dituen pelikula, Norma Vilak (Bilbo, 1983) —Jules D. (2016) eta El fin de todas las cosas (2019) film laburren arduradunak— zuzendutako lehen film luzea da.
Apple TVren 'Widow's Bay' telesaila jaun eta jabe, Emmy sarien 78. edizioan
Beldurrezko satira horrek sei sari lortu ditu, sormenezko sarien ekitaldian lortutako zortzi golardorekin batera. Gaueko unerik hunkigarrienetako bat Michael J. Foxen agerraldia izan zen: Parkinson gaixotasunaren ikerketa sustatzeagatik Bob Hope sari humanitarioa eman zioten.
"Kill Jackie" Bizkaian eta EITBren plato batean grabatutako Catherine Zeta-Jonesen telesail berriak trailerra du
Seriearen trailerra estreinatu dute. Udaberrian filmatu zen EITBren plato berrian eta Bilbon, Getxon eta Bardean, besteak beste. 2027an, EITBn egongo da ikusgai.
Zabalik dago Durangoko Azokan erakusmahaia jartzeko izen-ematea
Irailaren 30a arteko epea daukate argitaletxe, diskoetxe, elkarte, erakunde eta gainerako interesatuek. Azokaren webgunean dago abenduaren 4tik 8ra bitartean egingo den azokaren inguruko informazio guztia.
Yayoi Kusama artista japoniarra hil da, 97 urte zituela
Hain zuzen ere, artista ezaguna abuztuaren 14an hil zen, Tokioko ospitale batean. 2023an "Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino" erakusketa hartu zuen Guggenheimek. Kusama 10 urte zituela hasi zen margotzen, eta, horretarako, ilargien eta patroien errepikapen obsesiboa baliatu zuen, hala nola sareak eta arkuak.
Bilboko Euskal Museoko sarrera doakoa izango da abuztuaren 22tik 30era, Aste Nagusia dela eta
Bisitariek erakusketa erdi iraunkorra ikusi, Ra Asensiren "Uhinak" proposamen garaikidea ezagutu eta "Bilboko erraldoiak" erakusketa tradizionalaz gozatu ahal izango dute.
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.