Euskara
2025/05/11 - 20:34
Manifestazioa deitu du Seaskak maiatzaren 23rako Baionan, agintariei sostengu irmoa eskatzeko
Espero baino eguraldi hobearekin, egun osoko festa ederra ospatu dute Senpereko laku ingurura gerturatu diren milaka euskaltzalek. Seaskak eskerrak eman dizkie guztiei, eta ekarpenak egiteko bideak zabaldu dituzte bertaratu ezin izan diren baina ekarpen ekonomikoa egin nahi dutenentzat.
2025/05/10 - 21:16
Nafarroan ere euskara ''etorkizunerako zubi'' dela aldarrikatu du Sorionekuak egitasmoak
Euriagatik bertan behera utzi duten manifestazioan Blanca izeneko 30 urteko tuterarrak irakurri behar zuen gutuna sareetan argitaratu dute. Euskaldun zahar zein berriak euskaldun ez direnei euskara helarazteko zubi direla azpimarratu eta bultzada horretan laguntzeko deia egin du.
2025/05/06 - 10:17
EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Kabiaren egoitzetako euskara eskakizunak baliogabe utzi zituen epaia
Auzitegiak ez du onartu Gipuzkoako Foru Aldundiak epai horren kontra aurkeztutako helegitea, eta argudiatu du egoitzetan lan egiteko 54 postuetatik 49tan B1 eta B2 mailak eskatzea aukera berdintasunaren eskubidea urratzea dela. Aldundiak helegitea aurkeztuko du.
2025/05/05 - 12:14
Abian da Egunean Behin jokoaren 18. denboraldia
Hamar aste iraungo du, maiatzaren 5etik uztailaren 13ra bitartean. Denboraldi honetako babesle nagusia Gipuzkoako Foru Aldundia izango da, "Ipuskoa 1025-2025" kanpaina sustatzeko, mila urte betetzen baitira lurraldearen lehen aipu historikoa agertu zela.
2025/05/03 - 23:43
Omenaldi handia egin diete Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei 14.000 lagunek BECen
Ia 40 urtean buru-belarri ibili dira haur eta nagusiei irribarrea ateratzeko lanean, eta gaur aitortza jaso dute ordainetan. Sudur gorria jantzita, 14.000 lagunen babesa jaso dute Pirritxek, Porrotxek eta Marimototsek BECen.
2025/05/02 - 13:53
Euskaraldia hasteko bi aste falta direnean, herritarrei parte hartzeko deia egin diete
Maiatzaren 15ean hasiko da Euskaraldiaren laugarren edizioa, eta herrietako batzordeak buru-belarri ari dira prestaketa lanetan. Txapak banatzen hasi dira eta izen-ematea oraindik irekita dago.
2025/04/24 - 22:02
Gustu guztietarako egitaraua aurkeztu du Herri Urrats jaiak
Maiatzaren 11an egingo da aurten Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaia, ohikoa denez, Senpereko aintziraren inguruan. Haurrentzako ekitaldiak eta musika izango dira egun osoan. Besteak beste, Olatz Salvador, Dupla, Ezpalak edota Süne igoko dira oholtza gainera.
2025/04/23 - 16:59
Europan euskara ofizial izendatzeko prozesuaz bilera egin dute EH Bilduk, EAJk eta Atzerri Ministerioak
Alde guztiek "EBn euskararen ofizialtasunerako aurrerapausoak" elkarrekin ematen jarraituko dutela adierazi dute.
2025/04/11 - 23:20
Frantsesez deklaratzeari uko egiteagatik, epaitegitik kaleratu dituzte Euskal Herrian Euskarazeko aktibistak
Euskal Herrian Euskaraz mugimenduko bi ekintzaileak "euskararentzako justizia" eskatuz pintaketak egiteagatik epaitu behar zituzten. 1.500 euroko isuna ezarri diete biei.
2025/04/08 - 11:29
Eskisabel: ''Eredua da enplegu publikoetara sarbidea izateko bi hizkuntza ofizialak jakitea''
"Euskara problematizatzen da, baina bi hizkuntza ofizialak jakiteaz ari gara, ez bati ematen zaion abantailaz", adierazi du Kontseiluaren idazkari nagusiak. Galizian eta Katalunian hala egiten dutela adierazi du, gainera.
2025/04/07 - 17:50
Euskararen Etxeak Europako Museo Onenaren Saria jaso du Estrasburgen
Bertan izan dira Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia, Leixuri Arrizabalaga Kultura diputatua eta Iurdana Akasuso Bilbon egoitza duen Euskararen Etxearen zuzendaria. Abenduaren 3an, euskararen egunean, eman zuten jakitera saria nori egokitu zitzaion eta gaur sariak banatu dituzte.
2025/04/07 - 14:59
Zer da Euskararen Etxea eta zein da bere jarduna?
Euskararen Etxeak 2025eko Europako Museo Onenaren Saria jaso du gaur, apirilak 7, Estrasburgen, Europako Kontseiluko Biltzar Parlamentarioko Kultura Batzordeak antolatutako ekitaldi batean.
2025/04/06 - 15:33
Jendetza bildu da Baionan, euskararentzat justizia eskatzeko manifestazioan
Ostiralean bi pertsona epaituko dituzte, Euskararen Nazioarteko Egunean Justizia Jauregiaren horma batean pintaketa bat egiteagatik.
2025/04/04 - 16:13
Mila haur inguru ari dira gaur egun Argentinako Euskal Echean euskara ikasten
Euskal migratzaileek duela 120 urte sortutako Euskal Echea ikastetxeko ikasgaietako bat da. Gaur egun, ikasle gehienak ez dira euskal jatorrikoak.
2025/04/03 - 19:07
Hizkuntza urraketak “desnaturalizatzeko” eta salatzeko deia egin die Behatokiak herritarrei
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak iaz Euskararen Telefonoan jasotako kexen berri eman du, eta 2024ak hizkuntza eskubideekiko salatu diren gertakarien eta hutsuneen inguruko txostena aurkeztu du ostegun honetan.
2025/04/03 - 18:12
Esaera zaharrak nora, Sopela euskalduna hara
Sopelako Esaera Zaharren XXX. Txapelketa egingo da larunbat honetan. AEKko bi irakaslek abian jarritako ekimenak, bertsoak eta esaera zaharrak lotuz, euskara plazara ateratzea du helburu. Aitor Fernandez de Martikorena antolatzaileak eta Garbiñe Herraiz parte-hartzaileak azaldu dute zertan datzan.
2025/04/03 - 09:43
Albiste izango dira: Trumpen muga-zergak, Gazako haurrak Euskal Herrian eta hizkuntza eskubideak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/31 - 13:42
Euskararen Erreferentzia Corpusa aurkeztu du Euskaltzaindiak, azken 25 urteetako testu masa aukeratua
Corpus "ireki eta kolektiboa" bildu du Akademiak, "analisi linguistikorako, ikasketa automatikorako eta hizkuntza-ikerketetan hipotesiak baliozkotzeko" erabil daitekeena.
2025/03/28 - 13:35
Abenduaren 27an Bilbon batzeko deia egin du Kontseiluak "euskarak behar duen indarraldia gorpuzten hasteko"
Urteko batzar nagusian, euskararen normalizazioaren erronka nagusiak eta abenduko ekimenaren data aurkeztu dute Euskalgitzaren Kontseiluko bazkideek, eta larrialdi linguistikoari erantzuteko, euskararen biziberritzea agenda politiko eta sozialaren lehen lerrora ekartzea aldarrikatu dute.
2025/03/27 - 14:47
Arzak uste du euskara eskakizunen gaiarekin ''iparra galtzen'' ari dela Administrazioa
Raul Arza UGT Euskadiko idazkari nagusi ohiak esan du "birpentsatu" egin behar dela euskara eskakizunen gaia, eta txalotu egin du Bizkaiko Foru Aldundiak lanpostu publiko batzuetan hizkuntza-eskakizunak oraingoz ez ezartzea, epai irmoa izan arte.