Hizkuntza urraketak “desnaturalizatzeko” eta salatzeko deia egin die Behatokiak herritarrei
Behatokiak Hizkuntza Eskubideen Egoera 2024 txostena aurkeztu du ostegun honetan Bilboko Euskararen etxean. Txosten horren arabera, iaz 1.206 mezu jaso ditu Behatokiak Eskararen Telefonoan.
Horietatik 1.112 kexak izan dira (gainerakoak zorion mezuak edo bestelako kontsultak), hiru kexa baino gehiago egunean hizkuntza eskubideekin lotuta, eta gehien-gehienak erakunde publikoei jarritakoak. 2023arekin konparatuta, igo egin da kexa kopurua, baina 2016ko 1.600 ingurutik urrun geratu da, hala ere. Ohartarazi dutenez, ordea, salatzen diren kasuak errealitatearen lagin txiki bat besterik ez dira, egunerokoan herritarrek salatu gabe gelditzen diren urraketak "zenbaezinak" baitira.
Erakunde publikoek jaso dituzte aurten ere kexa gehien: 68 espainiar Estatuko administrazioak, Renfe edo Erregistro Zibilak tartean; 180 kexa jaso ditu Eusko Jaurlaritzak, Osakidetzak edo Ertzaintzak jasotako salaketak gehienak. "Osasun arloan euskararen lurralde guztietan gogorra da egoera", Garbiñe Petriarti Behatokiko teknikariak zehaztu duenez.
109 kexa jaso ditu Nafarroako Gobernuak; Ipar Euskal Herrian aldiz, ofizial ez izateak kexatzeko bidea ere ixten duela salatu du Behatokiak.
Hala ere, txostenean jasotakoaren arabera, bistan da euskara ofizial izateak ez duela, bere horretan, euskarazko arreta bermatzen erakunde publikoetan, eta are gutxiago enpresetan, eta horregatik, alor sozioekonomikoan ere hizkuntzari lotutako lege betebeharrak ezartzeko deia egin diete legebiltzar eta erakundeei. Behatokiaren arabera, "erakundeetatik hartzen ez den erabaki bakoitzak edo bermeen kontrako erabaki bakoitzak ondorioak ditu, eta ez bakarrik gaur egungo urraketen betikotzean. Baita gutxiagotutako hiztun komunitate bezala euskaldunek bizi duten berdintasun ezean, edota herritarren ongizatean, segurtasunean, osasunean, hezkuntzan edo zaintzan".
Agurne Gaubeka Behatokiko zuzendariaren hitzetan, "2024an ezin dezakegu esan egoera hobea denik", gaztelera eta frantsesaren nagusitasuna argiak baitira eta idatziz zein ahoz euskaraz informazioa jaso eta euskara erabiltzeko ezintasunak eta trabak daude euskararen lurralde osoan.
Halaber, agerian utzi nahi izan du, erakunde publikoen kasuan bereziki, hizkuntza eskubideen urraketak betikotzeko saiakera sumatzen dutela: "herritarrak gaztelera eta frantsesa erabiltzera bultzatzen eta euskarazko arreta ez emateko trikimailu legalak legitimatzen jarraitzen dute erakundeek, urraketei emandako hainbat erantzunetan".
Azaldu duenez, ohikoa bilakatu da behin eta berriz zerbitzuak euskaraz eskatzen ibili beharra, eta hala adierazita izan arren erdara erabili behar dutela erantzutea, edo euskaraz egin nahi izateagatik atzerapenak zein bestelako oztopoak gainditu behar izatea.
Behatokiaren arabera "erraz" identifikatu daiteke kasu gehienetan muinean dagoen arrazoia: "euskara erabiltzea bermatu ahal izateko, beharrezkoa da eskubide horren beste aldean dagoenak euskararen ezagutza izango duela bermatzea", horren haritik, gaineratu dutenez, "erdibideko neurriek urraketa eta hutsuneak kronifikatzea" dakarte.
Salatzeko deia herritarrei
Azpimarratu dutenez, salatuta soilik lor daiteke erakunde eta enpresak mugitzea, eta adibideak ere jaso dituzte txostenean, kexa jaso ostean urrats egokiak eman dituztenenak: Nafarroako Bideko Ama ospitalea, Interbiak Bizkaiko sozietate publikoa, Nafarroa Arenako zerbitzua eta komunikazioa, edo arlo pribatuan Eroski eta Forum Sport, batzuk aipatzearren.
Kasu batzuetan aurrerapenak eman badira ere, Behatokiaren iritziz, azken urteetan euskalgintzak euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldia izendatu duenaren atzean, "hizkuntza eskubideen, gutxiagotuen aitortzaren, hiztunen arteko berdintasunaren zein minorizatutako hizkuntzekiko erreparazio neurrien ukazioa daude".
Horregatik, Behatokiak dei egin die Euskal Herri luze-zabaleko herritarrei "euskararen normalizazio ezaren adierazgarri diren egoera bidegabe guztiak azaleratu ditzaten: eskubide urraketak onartu beharrean, hauek desnaturalizatzera, problematizatzera. Isildu beharrean, salatzera".
Euskararentelefonoa.eus webgunearen bidez edo 948 146 172 telefonoa erabilita bideratu daitezke hizkuntza urraketei lotutako kexak.
Zure interesekoa izan daiteke
Gironako sutearen bilakaera ona da eta gauean zehar egonkortzea aurreikusten dute
Larunbat arratsaldeko azken orduan, Salvador Illa Generalitateko presidenteak iragarri du, "zuhurtzia osoz", Gironako Les Gavarreseko sutearen bilakaera ona dela eta suhiltzaileek gauean egonkortzea aurreikusten dutela. Suak 2.200 hektarea kiskali ditu eta 12.000 pertsona konfinatuta daude.
Sanferminetan ere indarkeria matxistaren kontra borrokatzeko aldarria ozen entzun da Iruñeko kaleetan
Itaia emakumeen mugimendu sozialistak deituta, manifestazio jendetsua egin dute arratsaldean Nafarroako hiriburuan. La Manada auziaren 10. urtemugan eta matxismoa gogortzen ari den honetan, antolatzeko eta borrokatzeko deia egin dute ehunka gaztek.
Manteroen aldeko kolektiboek "manteroak zapaltzeko mekanismo gaiztoa" salatu dute Bilbon
Beste bizibiderik ez duten manteroei isunak eta espetxe zigorrak ezartzen dizkieten bitartean, eta udaltzaingone jazarpena pairatzen duten bitartean, falsifikazioaren negozioaren konplize diren marka handiek poltsikoak betetzen dituztela salatu dute hainbat mantero eta herritarrek Mbolo Moye Doole eta Manteroekin Bat kolektiboek deitutako protestan.
San Fermin usaina dario jada Iruñeari
Txupinazorako egun gutxi falta diren honetan, kolore zuri-gorria nagusitzen hasi da Nafarroako hiriburuan. Ostalariak eta dendariak lanpetuta daude, prestaketa lanei azken ukituak ematen.
La Manada auziaren prozesu judizialak gizartearen haserrea piztu zuen
Bi auzitegik ez zuten ez larderiarik ez indarkeriarik ikusi 2016ko uztailaren 7an bost gizonek emakume bati egindako talde-erasoan, eta 2018an abusuagatiko zigorra eman zuten. Bitartean, kaleetan, Iruñean aurrena eta estatu osoan gero, oihu bat zabaldu zen: "Ez da abusua, bortxaketa da". Azkenean, aldarri zena, epai irmo batean islatu zen.
Gazte bat atxilotu dute Urretxun, pisukideari labanaz eraso egitea egotzita
Biktima, 23 urtekoa, Zumarragako Ospitalera eraman dute, aurpegian eta bularraldean zituen ebakiak sendatzeko.
Bypassa ezarri dute N-1 errepidean, Tolosa parean eta Donostiarako noranzkoan, igandera arte
Zorua hobetzeko lanak tarteko, bide zati horretan errei bakarra izango da noranzko bakoitzean.
Beroagatik alerta laranja ezarri dute astelehenerako ia Hego Euskal Herria osoan
Araban eta Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean 38 ºC-rainoko maximoak espero dira, eta 41 ºC-rainokoak Foru Erkidegoaren erdialdean eta Erriberan. Kostaldean, Pirinioetan eta Nafarroako Kantauri isurialdean abisu horia ezarri dute eta termometroa 33-36 graduraino igoko da bertan.
Elkarretaratzea egin dute Donostian, hiriko gozoki-denda batean adingabe bati egindako sexu-erasoa gaitzesteko
Itaiak eta Amara Berriko Gazte Asanbladak deitu dute protesta, eta "eraso matxista bakoitzari aurre egin eta kaleak hartzeko" deia egin dute. Erasotzailea, dendaren jabea bera, kartzelan sartu dute.
Epaitegiak Euskal Udalekuak elkartearen aldeko epaia berretsi du, eta Arabako Foru Aldundiaren helegitea atzera bota
Epaileak bertan behera utzi du Sarrea Euskal Udalekuari Bernedon kanpamenduak antolatzeko ezarritako gaitasungabetzea. Legez Sarreak udalekuak ospa ditzakeen arren, antolatzaileek debekua indarrean sartu zenean martxan jarri zituzten alternatibei eustea erabaki dute.