Euskara
2025/02/20 - 12:47
EH Bildu: ''Euskorpus akats estrategikoa da, ez dituelako kontuan hartu hizkuntza teknologiako eragileak''
Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak nabarmendu duenez, Jaurlaritzak Euskorpora elkartetik kanpo utzi ditu, besteak beste, EHUren HITZ zentroa edota Langunea enpresa pribatua. "Kasurik onenean, jakineza erakusten du, eta okerrenean, gauzak bezerokeriaz egin dituztela", salatu du.
2025/02/20 - 11:25
Albiste izango dira: Udaltzainen lan eskaintzak, Trumpen lehen hilabetea eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/19 - 19:27
Zumaiak, Getariak eta Azpeitiak Udaltzaingo lan eskaintza publiko bateratua egingo dute
Hautaketa prozesuan bereziki baloratuko dira herria ezagutzea eta euskara. "Esperientziak erakutsi du Arkautiko prozesuen bidez aukeratutako udaltzainek, askotan, berehala uko egiten diotela lanpostuari beste herri edo hiriburuetara joateko", gogorarazi dute alkateek.
2025/02/19 - 13:29
Euskorpus: Adimen artifizialari euskara irakastea, mundu digitaletik desagertu ez dadin
Proiektuaren helburua da aplikazio eta laguntzaile digitalek erabiltzaileekin euskaraz elkarreragin ahal izatea. Horretarako, 5,5 milioi euroko laguntza emango du Eusko Jaurlaritzak.
2025/02/18 - 15:53
''Hitanoaren egoera ez da oso ona baina badaude itxaropenerako arrazoiak''
Askorentzat arrotz, beste askorentzat hizkera naturala eta egunerokoa. Hitanoa galtzen ari den arren, zorionez, Euskal Herriko herri askotan erabiltzen da, tartean, Azkoitian edo Oñatin.
2025/02/14 - 06:00
''75 legebiltzarkideetatik 65 euskaldunak dira; argazki polita da hori''
13 lagunek osatzen dute gaur egun Eusko Legebiltzarreko itzultzaile, zuzentzaile eta interpreteen lantaldea. Zuzeneko itzulpenak egiteaz gain, bertan aurkezten diren dokumentuak itzultzen eta zuzentzen dituzte.
2025/02/07 - 14:26
Behatokiak salatu du Decathlonek kontsumitzaileen hizkuntza eskubideak eta araudia urratzen jarraitzen duela
Herritarren hainbat kexaren arabera, "enpresak ez du bermatzen euskararen presentzia bere dendetako seinaleztapenean, informazio idatzietan zein bestelako zerbitzuetan".
2025/02/06 - 19:58
EAEko Auzitegi Nagusiak ez du onartu Udaltzaingoko euskararen epaiari Donostiako Udalak jarritako helegitea
Kasazio-errekurtso hori izapidetzeko ez onartzeak, de facto, irmo bihurtzen du Donostiako Udaltzaingoaren Prebentzio Iraunkorreko Unitatean bi lanpostu horien deialdia baliogabetu zuen ebazpena, euskarazko B2 hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea baldintza gisa jartzea gaitzetsi zuena.
2025/02/05 - 20:27
16 urtetik beherako haur eta gaztetxoei "xaxatzaile" izateko eskatu die Euskaraldiak
'Xaxatzaile' proposamenak haur eta gaztetxoak "informatzea, prestatzea eta ahalduntzea" du helburu euskararen eragile aktibo izan daitezen euren gertukoen artean. Horretarako Euskaraldiak proposamen didaktikoak prestatu ditu Ikastolen Elkartearekin batera.
2025/02/05 - 08:51
Albiste izango dira: Trumpen Gazarako plana, EH Bilduren zuzendaritza aukeratzeko bozketa eta Euskaraldia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/01 - 20:49
Maiatzaren 10ean Nafarroako zubietan euskara aldarrikatzera deitu du Sorionekuak ekimenak
Euskararen aldeko zubiak eraikitzeko konpromisoa hartu dute antolatzaileek. Halere, horien ustez, "alderdi politikoek, sindikatuek eta gainerako eragileek dute bide horretan urratsak emateko ardura".
2025/01/29 - 21:31
Ardatz Atlantikoa indartzea eskatu dio lehendakariak Europako Kontseiluaren presidenteari
Apostolos Tzitzikostas Garraio komisarioarekin eta Teresa Ribera Europako Batzordeko presidenteordearekin ere bildu da lehendakaria. Besteak beste, Hendaia eta Akize artean abiadura handiko trena bultzatzeko bilera antolatzeko konpromisoa hartu du.
2025/01/28 - 15:20
''Gaua'', Paul Urkijoren film berriaren lehen irudiak
Arabar zuzendaria bere hirugarren film luzea errodatzen hasi da, euskaraz. Zazpi astez izango dira lan horretan, Euskal Herriko hainbat tokitan, eta gaurkoan Elorrion izan dira. XVII. mendean girotuta dago pelikula eta euskal mitologia izango du ardatz.
2025/01/16 - 14:51
"Ajoarriero", "sueztitu", "reggaeton"… "ziento bat" hitz gehiago Euskaltzaindiaren Hiztegian
Azken sei hilabeteotan, 795 forma berri jaso eta 1.515 zuzendu eta osatu ditu Akademiak bere hiztegian, tartean "ziento bat". 51.407 forma jasotzen ditu, hortaz, Euskaltzaindiaren Hiztegiak.
2025/01/12 - 19:10
Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' omendu dute, eta Udal Liburutegiari haren izena jartzeko eskatu
Urtarrilaren 14an 13 urte beteko dira idazle, hizkuntzalari eta politikari donostiarra hil zela, eta, urtero legez, urteurrenetik gertu, dozenaka senide eta lagun bildu dira Antigua auzoan hura oroitu eta omentzeko. Jakes Laffite idazleak Txillardegi oroituz pastoral amaitu berriaz hitz egin du.
2025/01/12 - 13:19
Bilboko epaile dekanoak ukatu egin du auzitegietan euskara erasotzen ari direla
Hizkuntzarekiko "oso jarrera irekia" dutela adierazi du, eta pare bat oztopo gainditzen dituztenean, 2025ean epaiketa batzuk "euskara hutsean" egin ahal izango dituztela.
2025/01/11 - 17:45
Milaka lagunek bisitatu dute Nafarroako Museoa Irulegiko eskua ikusgai dagoenetik
Irulegiko eskuaren aurkikuntza historikoa izan zen duela bi urte. Duela hiru astetik Nafarroako Museoan dago ikusgai, Loizuko gizonarekin batera, eta ordutik biderkatu egin dira bisitak. 4.500 lagun igaro dira jada Iruñeko alde zaharrean dagoen museotik. Doakoa da bisita.
2025/01/10 - 11:14
Bizkaiko Aldundirako azterketa bat errepikatzea agindu du Auzitegiak, euskara eskakizuna gehiegizkoa delakoan
Aldaketarik ezean, berriz egin beharko litzateke azterketa. Aldundiak dagoeneko baieztatu du kasazio helegitea aurkeztuko duela.
2025/01/03 - 18:19
Euskal Herriko lehen irrintzilarien elkartea osatu dute Aiaraldean
IAIAIAI du izena elkarteak, eta hain euskalduna den oihua, ingurua hobeto ezagutzeko oinarritzat hartu dute. Irrintziaren transmisioa landu eta irrintziari begirada garaikideago bat ematea da helburua. Emanaldiak antolatzen dituzte, eta Irlandako film labur bateko soinu bandan ere parte hartu dute.
2024/12/28 - 18:02
Eusko Jaurlaritza: ''Bidelagun izango gara gure selekzioek ofizialtasuna lantzeko bidean''
Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "historikotzat" jo du FIPVek gaur hartu duen erabakia, eta esan du "estatutuen aldaketa bati esker euskara lan hizkuntza ofiziala" izango dela, "ingelesarekin, frantsesarekin eta gaztelaniarekin batera".