EuskarAbentura
2025/07/31 - 15:05
Amaitu egin da EuskarAbentura, Getxon, Euskal Herrian zehar hilabete eman ondoren
15 eta 17 urte bitarteko ehun gaztek baino gehiagok Euskal Herria oinez zeharkatu dute, euskararen erabilera sustatu, kultura ezagutu eta hizkuntzaren etorkizunarekin konprometitutako hiztun sarea eraikitzeko.
2024/07/31 - 15:18
Bukatu da EuskarAbentura 2024, Euskal Herri osoa hilabetez oinez zeharkatu ostean
Edizio honetan parte hartu duten 15 eta 17 urte bitarteko 127 gazteak uztailaren 1ean abiatu ziren Atharratzetik eta gaur iritsi dira Getxora Euskal Herrian zehar oinez eta euskaraz 400 kilometro egin ondoren.
2024/07/02 - 19:28
Hasi da EuskarAbenturaren 2024ko edizioa
Euskal Herria oinez eta euskaraz zeharkatzen duen espedizioa abian da jada. Atharratzetik abiatu da eta aurten ia 127 gazte parte hartuko dute.
2024/07/02 - 17:32
Abian da EuskarAbentura
Euskal Herria oinez eta euskaraz zeharkatzen duen espedizioa abian da jada. Atharratzetik abiatu da, eta inoiz baino Ipar Euskal Herriko gazte gehiagok parte hartuko dute.
2023/07/31 - 17:30
EuskarAbenturaren laugarren edizioak Getxon eman ditu azken pausoak
Aurtengo Euskara Abentura iritsi da helmugara. Getxon egin dute goizean azken etapa 15 eta 17 urte bitarteko 125 parte-hartzaileek. Hilabete eman dute Euskal Herria zeharkatzen eta euskararen erabilera sustatzen. Esperientzian betirako lagunak topatu dituztela esan digute.
2021/12/03 - 21:56
EITBren egoitzan egin den ekitaldi nagusian, euskararen erabilpena sustatzeko deia egin da
Ekitaldi nagusia EITBren Bilboko egoitzan egin da, lehendakaria buru zela. Kirola eta euskara izan dira ekitaldiaren ardatz nagusiak
2020/04/08 - 11:50
EuskarAbentura uztailetik abuztura atzeratu dute
"Egoera orokorrak baimentzen badu eta osasun baldintzak bermatzerik badago" egingo da abuztuan.
2019/10/29 - 23:23
Manu Bendala andaluziarrak abesti bat asmatu du euskara ikastera animatuz
Manu Bendalaren kasua bitxia da. Sevillatik etorritako gazte honek euskara ikasi zuen duela 10 bat urte, eta orain irakasle da Gasteizko AEK-ko euskaltegian.
2019/07/31 - 16:29
Euskarabentura: 120 gazte iritsi dira Getxora, abentura ederra bizi eta gero
Euskaldun aktibo izango diren neska-mutilak kontzientziatzea, piztea eta euskararen inguruan, eta euskaraz, sare bat sortzea ditu helburu Euskarabentura proiektuak.
2019/06/28 - 12:27
50 jarduera baino gehiagok aberastuko dute EuskarAbentura 2019
Uztailaren 1ean emango zaie hasiera ibilbideko 798 kilometroei. Taldeko kideek asteburu bateko prestakuntza izan dute Barriako aterpetxean.
2019/06/22 - 22:42
Hastear da Euskarabenturaren bigarren espedizioa: Mauletik Getxora egingo dute
121 neska-mutil, ia 800 kilometro, oinez, euskaraz eta Euskal Herria gertutik ezagutzen.
2019/04/15 - 12:12
121 gaztek 798 kilometro egingo dituzte uztailean, Mauletik Getxora
Euskal Herriko eta diasporako 80 neska eta 41 mutil aterako dira uztailaren 1ean Zuberoako hiriburutik.
2018/08/24 - 09:50
Bilboko Aste Nagusiak bat egin du Euskaraldiarekin
Euskara gehiago erabiltzea bultzatzeko asmoz, horrekin lotutako hainbat jarduera egin dituzte ostegun honetan.
2018/08/01 - 01:12
'EuskarAbentura'k amaiera hunkigarria eman dio ekimenari, helburua lortuta
Gazte askok aitortu dutenez entzun eta bizitakoek “kontzientzia pizteko” balio izan diete eta asko ikasi dute besteen euskalki eta errealitateez.
2018/07/31 - 18:43
'EuskarAbentura' amaitu da, 400 km baino gehiago egin ostean
Duela hilabete, 100 gazte baino gehiago abiatu ziren Zuberoatik, eta astearte honetan Bizkaiko Zubira heldu dira, pozez beterik.
2018/07/27 - 14:11
'EuskarAbentura' Gipuzkoara itzuli da, espedizioa amaitzear dagoela
Donejakue Bidea jarraituz, gazteek kostalde osoa ezagutu dute, Irundik Mutrikura. Euskara, historia, kultura eta musikaren inguruko edukiak landu dituzte, besteak beste.
2018/07/23 - 18:32
'EuskarAbentura' espedizioak Gipuzkoa zeharkatu du, eta Iparraldean sartu da
"EuskarAbentura azken urteotan euskalgintzatik sorturiko ekimenik ederretako bat dela iruditzen zait”, adierazi du Kike Amonarrizek.
2018/07/16 - 14:51
Azken lau egunak Araban igaro ostean, 'EuskarAbentura' Gipuzkoan sartuko da
Eguraldi txarra eta espedizioko kide batzuen ondoeza tarteko, autobusez egingo dute Agurain eta Zerain arteko bidea.
2018/07/12 - 15:03
Nafarroa zeharkatuta, 'EuskarAbentura' Araban sartu da
Zortzi egunez Nafarroako lurretan ibili ostean Añana Gesaltzatik barrena sartu dira Araban. 182 kilometroko bidea egin dute eta datozen lau egunetan lurralde horretan barrena ibiliko dira.
2018/07/02 - 14:23
'EuskarAbentura'k hasi du Euskal Herri osoa zeharkatzeko espedizioa
Maule-Lextarren ekin dio lehenengo etapari. Proiektuak 140 protagonista ditu: 16 eta 17 urte arteko 110 gazte eta 30 helduk osatutako lantaldea.