Azken lau egunak Araban igaro ostean, 'EuskarAbentura' Gipuzkoan sartuko da
'EuskarAbentura' espedizioa Gipuzkoa sartu da astelehen honetan, lau egunez Araban ibili ostean. Gaurko etapa (Agurain - Zerain) autobusez egingo dute, eguraldi txarra eta espediziokide batzuek asteburuan izandako ondoeza tarteko. Datozen lau egunak Gipuzkoako egingo dituzte jzioquitarrek (parte-hartzaileek), eta besteak beste ondorengo herrietan egingo dituzte geldialdiak: Zerain, Tolosa, Hernani eta Irun. Dagoeneko 210 kilometroko bidea egin dute Ipar Euskal Herria, Nafarroa eta Araba zeharkatuz, eta Getxoko Bizkaia zubian izango dute helmuga uztailaren 31n.
Azken lau egunetan Araba zeharkatu dute. Uztailaren 12an, Nafarroa atzean utzi eta Arabako lurretan sartu aurretik, parte-hartzaileek Donemiliaga Kukulako Yuso eta Susoko Monasterioak ikusi eta bertako glosak ezagutu zituzten, euskaraz idatzitako lehenak. Arratsaldean, behin Araban sartuta, Gesaltza Añanan egin zuten geldialdia eta bertako gatz harana bisitatu zuten. Iluntzean, ostera, astronomia tailerra eta gero vivac-a egin zuten igerilekuan. Egunsentiarekin batera, ostera, ekaitzak jo zuen eta euriak kideak esnarazi zituen.
Ostiralean, Argantzunen, Trebiñuko errealitatea ezagutu zuten Ikastolako Ekaitz Lotina eta Saioa Urizarren eskutik. Gauean, En Tol Sarmiento - E.T.S. - musika taldeko Iñigo Etxezarretaren bisita sorpresa izan zuten.
Gasteiz izan zen larunbateko etaparen helmuga. Armentia ingurutik hirira sartu eta autobusez Gamarrako igerilekuetara iritsi ziren, bertan senitarteko eta lagunekin egoteko tartea izan zuten. Arratsaldean, Aroa Arrizubieta eta Manu Bendala bertsolariek bertso bisita gidatua eskaini zuten hiriko Alde Zaharrean barrena.
Asteburuan parte-hartzaile batzuk ondoezik sentitu dira (gorakoa eta beherakoa, kasu). Dena den, antolatzaileen esanetan, dagoeneko taldekide guztiak osatu dira.
Igandean, trenez egin zuen etapa espedizioak, Gasteiztik Aguraineraino. Bertan, Ane Pedruzok eta Beñat Garaiok Arabako errealitate soziolinguistikoaren berri eman zieten. Ondoren, Iñaki Viñaspre bertsolariak giroa berotu zuen. Bazkalostean, berriz, Badaiotz sokatira taldeko Ruth Linazak eta Garbiñe Lopez de Uraldek sokatiraren gakoak erakutsi zizkieten gazteei, eta hainbat tiraldi ere egin zituzten.
Gaur, Agurain eta Zerain arteko bidea egin behar zuten oinez. Hala ere, eguraldi iragarpen txarra eta asteburuko gaixotasunak kontuan hartuta, Zeraineraino autobusean joatea erabaki du antolakuntza taldeak. Goizeko lehen orduan, kide batzuk Agurain inguruan kokatutako Sorginetxe trikuharria ezagutzera joan dira. Beste batzuek, ordea, goiza lo egiteko eta deskantsatzeko aprobetxatu dute.
Hurrengo lau egunetan Gipuzkoa zeharkatuko du 130 lagunez osatutako espedizioak. Zerain, Tolosa, Hernani eta Irun izango dira hurrengo helmugak eta lotarako lekuak.
Zure interesekoa izan daiteke
Rigloseko suteak hobera egin du eta dena prest dago ebakuatutako bizilagunak euren etxeetara bueltatzeko
Sutearen zatirik handiena, 17.500 hektarea baino gehiago erre dituena, egonkortuta dago, sektore batzuen faltan.
49 urteko motor-gidari bat larri zauritu da Arrietan izandako istripu batean
Ezbeharra 17:00 inguruan gertatu da, NA-1720 errepidean Arrietan parean (Artzibar). Nafarroako Gobernuak ohar batean azaldu duenez, aurrez aurre talka egin dute autoak eta zauritutako gizona zihoan motorrak.
Sabino Ormazabal ekintzaile eta bakezale nekaezina zendu da, 72 urte zituela
Kazetaritza, antimilitarismoa, ekologismoa, giza-eskubideak eta desobedientzia zibila izan ditu ardatz donostiarrak bere bizitza osoan zehar. Gizarte-mugimenduetan murgilduta beti, Eusko Legebiltzarrak izendatutako polizia-gehiegikeriaren eta giza eskubideen urraketen biktimen aldeko batzordean parte hartu zuen 2013tik.
Pertsona bat hil eta beste bat larri zauritu da Zallan, auto batek eta kamioi batek talka eginda
Hildakoa turismoaren gidaria da, 51 urteko gizona; haren bidaiaria, berriz, 48 urteko emakumea, ospitalera eraman dute.
Espainiako Gobernuak aldi baterako 1.500 harrera-plaza gaitu ditu Ceutan, migrazio-presioaren aurrean
Elma Saizek iragarri du harrera-sistema arintzeko lau gune berehala zabalduko direla, eta erakundeen arteko lankidetza nabarmendu du.
Bilboko konpartsek kuotak ezarri dituzte euskarazko musikarentzat txosnetan, % 27 baino ez dela egiaztatu ondoren
Konpartsek kanpaina bat aurkeztu dute jaietan euskararen erabilera indartzeko, eta txosnetan euskarazko musikaren proportzioa handitzeaz gain, beste aldaketa batzuk ere egin dituzte erabilera areagotzeko.
Zuia egoera larrian dago ur faltagatik, eta zisterna-kamioiak eskatu dizkio Aldundiari
Udalak igerilekuak betetzea, baratzeak eta lorategiak ureztatzea eta ibilgailuak garbitzea debekatu du, Baias ibaiaren ur-emaria jaisten ari delako.
Tessy Ebosele euskal atleta biral egin da sareetan "iruzkin krudelak" salatu ostean
Tessy Ebosele atleta arabarra, birala egin da Europako Atletismo Txapelketan parte hartu ondoren egindako adierazpenengatik. Gasteizen bizi den luzera-jauzilariak gogor kritikatu du atletek sare sozialetan jasotzen dituzten iruzkin negatiboak, eta esan du halako mezuek sekulako eragina dutela lehiatzerako orduan. Malkoak begietan, argi baino argiago hitz egin du.
Llantenoko sutea itzaltzeko lanean jarraitzen dute, garrak kontrolpean hartu ondoren
Laudioko, Langraizko eta Espejoko parkeetako suhiltzaileak, Nekazaritza Brigadako kideak, basozainek gidatutako bulldozerrak eta Larrialdietako helikopteroa lanean ari dira.
Laia eta Oihan, jaioberrien izen ohikoenak Euskadin
2025ean jaiotakoen artean izen arruntenak Laia, Ane eta June, eta Oihan, Markel eta Martin izan dira.