Euskaraldia
2021/11/20 - 13:00
Euskaraldiaren bideoklipa: “Ohiturak aldatzeko, hitza! Inguruan eragiteko, ekintza!”
Berriz kalera ateratzeko ordua garaia dela aldarrikatuko du Euskaraldiaren III. edizioak. "Hitzez ekiteko garaia" lelopean, 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da Euskal Herri osoan, euskararen aldeko ariketa soziala.
2021/11/20 - 13:00
Euskaraldiaren horma-irudia: “Hitzez ekiteko garaia”
Gaur aurkeztu dute Iruñean Euskaraldiaren III. edizioa. "Hitzez ekiteko garaia" lelopean, 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da euskararen aldeko ariketa soziala.
2021/11/06 - 16:46
Uler-saioak, 60 ordutan euskarazko oinarrizko esaldiak ulertzeko gai
Soziolinguistika Klusterrak euskara irakasteko garatu duen metodologia berria hainbat euskaltegitan ari dira erabiltzen, eta emaitza oso onak ematen ari da. Oinarrizko hiztegia, egiturak eta esaldiak lau hilabetetan barneratzea da helburua.
2021/09/25 - 15:33
Euskararen erabilera bermatuko duen hezkuntza sistemaren sakoneko aldaketa aldarrikatu du Tellituk
Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidenteak ohartarazi du, euskararen ezagutzak ez duela bermatzen erabilera eta kalitatea. Horregatik, lehenbailehen eredua errotik aldatzea proposatu du. Mungian egin ditu adierazpenok, ikastolen ikasturte hasierako ekitaldian.
2021/05/22 - 15:45
Euskararen aldeko borrokan "eragileen arteko batasuna" aldarrikatu du Kontseiluak
Eragile sozial, sindikal eta politikoei dei egin die Paul Bilbaok, euskarekin lotutako gaietan auzitegietatik heltzen ari diren epaiei aurre egiteko. "Atzerapauso" handiak etor daitezkeela esan du.
2021/05/09 - 09:22
"30 Herri Urrats ttipi", sarea indartzen jarraitzeko
Ikastolei arnasa eman ohi dieten ospakizunak bertan behera geratu diren honetan, Herri Urratseko antolatzaileek egoera berrira egokitutako ekitaldi sorta antolatu dute igande honetarako.
2020/12/07 - 08:58
Durangoko Azokaren 4. egunean ere izango da zer ikusi
Durangoko Azoka azken txanpan sartu da, baina 4. egun honetan ere aurkezpenak, kontzertuak eta etxeko txikienentzako emanaldiak izango dira.
2020/12/06 - 08:18
Zer topatuko dugu Durangoko Azokaren 3. egunean?
Musikak protagonismoa hartuko du, beste behin, Durangoko Azokaren 3. egunean, baina bestelako kontuek ere izango dute txoko bat gaur.
2020/12/05 - 09:47
Maialen eta Rebeca belarripresten esperientziak, Euskaraldian
Nola eragin die Euskaraldiak Maialen eta Rebecari? Euskaraldia nola bizi izan duten gertutik ezagutu nahi izan dugu.
2020/12/04 - 15:47
Partaidetza murriztu den arren, Euskaraldia arrakastatsutzat jo dute antolatzaileek
180.000 lagunen babesa lortu du Euskaraldiak; % 77k ahobizi roletik, eta % 27k belarriprest roletik egin dute.
2020/12/04 - 14:46
Euskaraldiaren bigarren edizioa "ariketa sozial masiboa" izan da
Gizarteak euskararekiko duen herri gogoa "ariketarako hauspoa" izan dela nabarmendu dute. Halaber, ahobizi eta belarriprest roletan "sakontzen jarraitu beharra" dagoela nabarmendu dute.
2020/12/03 - 22:06
''Pyrogenia'' ikuskizunarekin ospatu dute Euskararen Nazioarteko Eguna Gasteizen
Ama Zuriaren plazan izan da. Suarekin eta argiarekin jolasean aritu dira. “Zirkoloretsua” zirku konpainiaren eskutik, suzko malabar eta efektu pirotekniko ugari ikusi dira.
2020/12/03 - 16:25
179.780 lagunek hartu dute parte Euskaraldian
Parte-hartzaileen % 77k ahobizi gisa eman dute izena, eta % 23k belarriprest moduan. Euskara bultzatzeko ariketa soziala ostiral honetan amaituko da.
2020/12/03 - 12:41
Hizkuntza aniztasunaren aldeko ez legezko proposamena aurkeztu dute 10 alderdik
Hizkuntza gutxituen alde lan egiten duten hainbat eragilek, tartean Kontseiluak, "sei konpromiso" hartzeko eskatu zieten taldeoi, eta gaur, Euskararen Egunean, aurkeztu dute proposamena Kongresuan.
2020/12/02 - 15:28
Urkullu: "Euskara ezinbesteko bidelaguna da egoera zailetatik ateratzeko"
"Munduko hiritar egiten gaitu euskarak. Aurrera egiten laguntzen digu", esan du lehendakariak Euskararen Egunaren kariaz erakunde ezberdinek adostutako adierazpen instituzionalaren irakurketan.
2020/11/30 - 15:50
Feminismoari eta berdintasunari buruzko euskarazko lehen hiztegia sortu dute
Feminismoa eta berdintasunaren alorreko oinarrizko terminoak eta dagozkien kontzeptuak modu zehatzean eskaintzen ditu.
2020/11/30 - 10:40
Euskarazko lehen kode-poesia antologia argitaratu du PuntuEus Fundazioak
Euskarazko literatur sorkuntza digitala sustatzea helburu duen proiektua da, horregatik kode-poesia laborategia esperimentaziorako gune irekia da.
2020/11/27 - 15:47
Arabako ESIan 130 langiletik gora eman dute izena Euskaraldian
Guztira ARABAKO ESI-an 14 arigune sortu dituzte. Pazienteekiko harremanetan batzuk ,eta barrura begira, plantillan euskera sustatzeko, besteak.
2020/11/25 - 15:48
Jose eta Laura seme-alabengatik hasi ziren euskara ikasten
Jose eta Laurak etxean, etxekoekin, etxekoengatik ekin zioten biek, duela ez asko, euren Euskaraldi partikularrari.
2020/11/24 - 16:01
Philippe, Anthony eta Marie euskaldunberriek lau haizeetara zabaltzen dute euskara
Bigarren itxialdiak ariketa zailtzen badu ere, euskaraz ari dira Ipar Euskal Herritik Philippe, Anthony eta Marie.