Maialen eta Rebeca belarripresten esperientziak, Euskaraldian
Amaitu da 2020ko Euskaraldia. Beste behin, euskararen aldeko ekimenak arrakasta itzela izan du euskal herritarrongan. Baina eitb.eus-en Euskaraldiaren eragina nolakoa izan den gertutik ezagutu nahi izan dugu. Horretarako, bi belarripresten esperientziak bildu ditugu.
Maialen getxoztarra da, Romokoa. Bitxigile gisa egiten du lan, baina Bilboko arropa-denda batean ere aritzen da. Ez du lehenengo aldiz parte hartu Euskaraldian, eta gustura dago aurtengo emaitzarekin. "Orain arte gazteleraz egiten zidan jende askok euskaraz egin dit", azaldu digu, eta espero du egunotan euskaraz egin diotenek aurrerantzean ere horrela egitea.
Bezeroekin bi astez jo eta su ibili da euskaraz. Belarriprest txapa soinean eramateak eman du bere fruitua, Maialenen ustez. Black Friday eguna gogoratu du. Bezero asko gertutatu ziren erosketak egitera, eta euskaraz jarduteaz gain, txapa asko ikusi zituela esan digu, eta horrek asko poztu zuela.
Lankideekin ere gaztelaniaz jarduten da normalean getxoztarra, ohitura falta, baina onartu digu aste hau berezia izan dela, eta saiakera egin duela ahobizi diren bere lankideekin ere euskaraz egiten.
Beste denda batzuetara bisita egin duenean ere, euskara ahoan izan du. Oroitzen du, adibidez, Romon, Itxaso liburu-dendan ahobizi musukoa zeraman langilearen jarrera. "Denbora guztian euskaraz egin zidan, nahiz eta nik, noizehan behin, gazteleraz erantzun". Benetako erronka ahobiziek dutela uste du; izan ere, nahiz eta aurrean duen horrek gaztelaniaz egin, euskaraz jarraitzeko benetako esfortzua egin behar dute, bere ustez.
Maialenek azaldu digunez, komertzio txikietan askoz errazagoa da ama-hizkuntza ez den hizkuntza horren muga gainditzea. "Tratua hurbilagoa da, lasaiagoa". Supermerkatura joan zen batean, kutxazainarekin gaztelaniaz ari zela, txapa ikusi eta horrela esan zion langileak: "Nik ulertzen dut, baina ez dakit hitz egiten. Nire neskalaguna euskalduna da, eta bakarrik gaudenean, saiatzen naiz". Jarrera hori ikusi ondoren, Maialenek belarriprest txapa zer zen azaldu zion, eta bera ere Euskaraldian parte hartzera animatu zuen.
Euskaraldiak, euskaraz hitz egiteko aukera emateaz gain, ondo pasatzeko aukera ere eman dio Maialeni, eta Euskaldiaren gailetak eta piruletak jaso ditu opari.

Dena dela, Maialenek onartu digu txapa soinean jartzea ahaztu duen egunetan, jendeak gaztelaniaz egin diola, eta, beraz, txapa jarrita izateak asko erraztu diola.
Rebeca murtziarra da, baina lan-kontuak direla medio (gida turistikoa da), 2020ko martxoan Korresera (Araba) etorri zen bizitzera bere familiarekin. Rebecak azaldu digunez, "hemen bizi behar badut, garrantzitsua da integratzea eta nire semeak nire jarrera eta interesa ikustea". Gainera, Rebecak dio euskara oso hizkuntza polita dela, eta, horregatik, ahalegin berezia egiten ari dela euskara ikasteko.
Maialenen kasuarekin alderatuta, Rebecaren egoera oso bestelakoa da. Denbora gutxi darama Euskal Herrian, eta gehiago kostatu zaio euskaraz egitea Euskaraldian. Lagun baten bidez izan zuen Euskaraldiaren berri, eta berak animatu zuen ekimenean parte hartzera.
Hainbatetan esan digu dakizkien hitz apurrekin malabarak egin dituela. Euskaraldian zehar itzultzaile bat erabiltzen hasi da, bere hiztegia zabaldu eta hitz gehiago ikasteko, baita elkarrizketak euskaraz egin ahal izateko ere. "Herriko jendeak txaparekin ikusten nauenean, gehiago egiten dit euskaraz", esan digu belarriprest honek. "Lehen gehiago kostatzen zitzaien", aitortu digu.
Harro dago egindako lanaz, jende askok ahalegin handia egin baitu berarekin euskaraz egiteko. Lagunek, ikastolako gurasoek... "nire ingurukoek txapa ikustean elkarrizketa euskaraz egiten saiatu dira", esan digu murtziarrak. Aitortu digunez, zenbaitetan nekagarria izan da berarentzat, baina ahaleginak merezi izan duela esan digu. Euskaraldian zehar, haurrak parkean zeuden bitartean, euskarazko saioak egin ditu bere lagun batekin, Garazirekin.
"Nire harreman sozialak sareetan euskaraz izan dira, eta aurrez aurrekoetan ere saiatzen naiz", azaldu digu, eta semearekin entzuten dituen ipuin eta abestien ia % 80 euskarazkoak direla aitortu digu.
Gure bi belarriprestak pozik daude egindako bidearekin. Euskararen aldeko ekimenak euren inguruan eragin nabarmena izan duela esan digute, lehenengo egunarekin alderatuta, jendea egunetik egunera erlaxatzen joan dela onartu arren. Euren helburuei dagokienez, bakoitzak bat izan badu ere, lortu dutela esan digute.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.