Eusko Legebiltzarra
2024/05/15 - 11:16
Itxasok, EH Bilduren "sekretismo" salaketaz: "Badugu negoziazioak diskrezioz egiteko eskubidea"
PSE-EEren legebiltzarkidea "harrituta" dago koalizio abertzaleak negoziazioak "ezkutuan negoziatzen" aritzea egotzi dielako. "Zenbat akordio lortu dituen EH Bilduk diskrezioarekin!". "Autogobernua hobetzeko" prest agertu da, baina euren lehentasuna politika sozialak direla erantsi du.
2024/05/14 - 22:41
Andueza sozialisten bozeramailea izango da Eusko Legebiltzarrean
Talde sozialista azkena izan da bozeramailearen izena zehazten. Aurretik, baieztatuta geratu dira Díez Antxustegi (EAJ), Kortajarena (EH Bildu) eta Garrido (PP).
2024/05/14 - 15:22
Laura Garrido izango da PPren bozeramailea Eusko Legebiltzarrean
Garrido EAEko legebiltzarkidea da 2006tik, eta Carmelo Barrio ordezkatu du taldeko bozeramaile karguan.
2024/05/14 - 14:50
Hernandez (Sumar): ''Argi geratu da EAJk eta PSE-EE gauzak modu berean egiten jarraituko dutela''
Jon Hernandez Sumar taldeko eledunak Eusko Legebiltzarrean EAJren eta PSE-EEren jarrera kritikatu du, beste taldeak aintzat hartu gabe "euren artean erabaki" dutelako Legebiltzarreko Mahaiaren osaketa. Sumarrek "politika aurrerakoien" alde lan egingo duela nabarmendu du.
2024/05/14 - 14:47
Laura Garrido (PP): ''Mahaiaren osaerak ez du euskal gizartearen aniztasuna islatzen''
Eusko Legebiltzarreko PPko bozeramailearen ustez, ez da legegintzaldi hasiera ona izan, "mahai partziala eratu delako, eta presidentea bera ere partziala izan delako".
2024/05/14 - 14:46
Diez Antxustegi: ''Legebiltzarraren eta Mahaiaren eraketaz hitz egin dugu EH Bildurekin''
EAJren bozeramaileak adierazi duenez, etapa berri honetan "akordioak ezinbestekoak izango dira". "Gure helburua akordioak lantzea da herri honi gobernu sendo eta egonkor bat emateko", gaineratu du Joseba Diez Antxustegik.
2024/05/14 - 14:29
Bakartxo Tejeria aukeratu dute berriro Legebiltzarreko presidente
Jeltzalea laugarrenez izango da Ganberaren buru, EAJk eta PSE-EEk erakundean gehiengoa bermatzeko ituna tarteko. Horren arabera, sozialistentzat izan da lehen Presidenteordetza eta jeltzaleentzat, lehen idazkaritza. EH Bildurentzat dira beste lekuak (bigarren Presidenteordetza eta Idazkaritza).
2024/05/14 - 14:17
Nerea Kortajarena: ''Mahaiaren eraketak errealitate politiko berriari erantzun beharko lioke''
Nerea Kortajarena EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak EAJk eta PSE-EEk beraien artean aulkiak banatu izana kritikatu du. "Izaten ari diren elkarrizketa baztertzaile eta sekretuen lehen emaitza aulkien banaketa hau da", gaineratu du Kortajarenak.
2024/05/14 - 13:57
Bakartxo Tejeriak espero du ''akordio zabalak'' lortzea izatea legealdiko ezaugarri nagusia
Eusko Legebiltzarreko presidenteak esan du errespetua dela ganberako funtsezko elementuetako bat, eta legebiltzarkideei eskatu die "herritarrekiko errespetua eta arerio politikariarekiko errespetua".
2024/05/14 - 13:25
Bakartxo Tejeria aukeratu dute berriro Eusko Legebiltzarreko presidente, laugarren legealdiz jarraian
Bakartxo Tejeria jeltzalea lehen bozketan izendatu dute, EAJren 27 legebiltzarkideen eta PSE-EEren 12en aldeko botoekin.
2024/05/14 - 12:24
Legebiltzarkideak Eusko Legebiltzarra osatzeko saiora iritsi dira
EAJk eta PSE-EEk adostutakoaren arabera, Bakartxo Tejeria izango da berriz ere Legebiltzarreko presidentea, eta Susana Corcuera sozialista izango da lehen presidenteordea. EH Bilduk bi postu izango ditu (Lehendakariordetza eta Bigarren Idazkaritza) eta jeltzaleek beste Idazkaritza.
2024/05/14 - 10:07
Albiste izango dira: XIII. Legegintzaldia, apirileko KPI eta Basurtun lapurtutako haurraren auziko epaiketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/14 - 07:00
Nolakoa da hemiziklo berria? Aurpegi berri ugari, 50 urte batez beste, eta gehienak emakumeak
XIII. legealdiko Legebiltzar berriak emakumezko ordezkarien gehiengoa izango du, eta inoizko abertzaleena izango da. Eserlekuen erdiak “hasiberrientzat” izango dira, eta diputatu beteranoena Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentea izango da.
2024/05/14 - 07:00
Gaur hasiko da EAEko XIII. legealdia, Legebiltzarra osatuta
EAJko eta EH Bilduko bina kidek eta PSE-EEko batek osatuko dute Legebiltzarreko Mahaia.
2024/05/13 - 22:52
Joseba Diez Antxustegi arabarra izango da EAJren bozeramailea Eusko Legebiltzarrean
EBBk gaur egindako bileran Diez Antxustegi aukeratzea erabaki du, Joseba Egibar Gipuzkoako EAJren presidentearen tokia hartzeko.
2024/05/13 - 15:14
Gorrotxategik agur esan dio politikari eta EHUko irakasle postura itzuliko da
Elkarrekin Podemos-Alianza Verde koalizioaren zerrendaburu eta EP-IUren legebiltzarkide izandakoak gutuna partekatu du sare sozialetan bere erabakiaren berri emateko. Idatzian ezker konfederala "berregiteko" deia egin du.
2024/05/13 - 12:10
Otxandianok "kooperaziorako" asmoa berretsi du eta EAJ-PSEren gobernu "baztertzaile eta esklusiboa" salatu
Koalizio abertzalearen 27 hautetsiek akreditazioa jaso dute gaur Legebiltzarrean. Ondoren, EH Bilduren zerrendaburuak eta Nerea Kortajarena taldeko bozeramaileak agerraldia egin dute hurrengo legealdiko asmoak azaltzeko.
2024/05/13 - 10:49
Albiste izango dira: Hauteskunde ondorena Katalunian, EH Bilduren akreditazioa, epaiketa bonbak bidaltzearren
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/13 - 10:42
EH Bilduren 27 legebiltzarkide hautatuak akreditatuko dira gaur
Izapidea beteta, apirilaren 21eko hauteskundeetan ordezkaritza eskuratu zuten pertsona guztiek jasoa izango dute kredentziala. Hori horrela, ganbera bihar eratuko da.
2024/05/08 - 13:33
EH Bilduk Eba Blanco eta Eraitz Saez de Egilaz proposatu ditu Eusko Legebiltzarreko Mahaiko kide izateko
Mahaia maiatzaren 14an osatuko da, XIII. legegintzaldiko Legebiltzarra eratzen denean. EH Bilduren ustez, 27 legebiltzarkiderekin (EAJren berdinak) duen ordezkaritza kontuan hartuta, Mahaian bi kide izateko eskubidea du.