Eusko Legebiltzarra
2024/06/21 - 19:34
Dena prest Gernikan, Imanol Pradales lehendakariak karguaren zina egiteko
Inbestidura saioaren ondoren, Imanol Pradales lehendakariak karguaren zina egingo du bihar Gernikan. Aginte makila Iñigo Urkullu azken legealdiko lehendakariaren eskutik jasoko du Gernikako arbolaren parean.
2024/06/21 - 11:35
Inbestidura saioko tonua goraipatu du Diez Antxustegik eta ezberdinen arteko akordioak aurreikusi ditu
EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak egingarri ikusten du legegintzaldi honetan estatus politiko berriari buruzko akordioa lortzea, baina uste du alderdiei dagokiela adostasunak lortzea eta lehendakariari, berriz, itundutakoaren inguruko gidaritza hartzea.
2024/06/21 - 09:42
Albiste izango dira: Pradales lehendakari, kirolean euskara sustatzeko plana eta Finantza Kontseilua Bruselan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/20 - 22:05
Inbestidura saioa, argazkitan
Eusko Legebiltzarreko 75 ordezkarietatik, 39 legebiltzarkideren babesa lortu du jeltzaleak; EAJtik 27 eta PSE-EEtik 12. Abstenitu egin dira, berriz, PPko legebiltzarkideak eta Sumar eta Vox taldeetako ordezkariak.
2024/06/20 - 22:04
''Hunkituta'' agertu da Pradales, lehendakari izendatu berritan
Imanol Pradales lehendakari izendatu berria "hunkituta" agertu da, inbestidura saioa amaituta egin dituen lehen adierazpenetan. Orain, "larunbateko ekitaldira begira" dagoela aitortu du. Egun horretan egingo du karguaren zina Gernikan.
2024/06/20 - 21:14
Imanol Pradales lehendakari izendatu dute, jeltzaleen eta sozialisten babesarekin
EAJk eta PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean duten gehiengo osoari esker (75 eserlekutatik 39) eskuratu du agintea. Gauzak horrela, Pradalesek larunbatean, ekainak 22, hartuko du kargua Gernikako Juntetxean.
2024/06/20 - 21:00
Imanol Pradales aukeratu dute Eusko Jaurlaritzako lehendakari
Gehiengo osoz gobernatuko du, EAJren 27 botoak eta PSE-EEren 12ak bilduta. EAEko herritarren "ongizatea eta aukerak" hobetzeko konpromisoa agertu du, horretarako politika "sentsibilitate emozionalarekin" egingo duela hitzemanda.
2024/06/20 - 20:58
Tejeriak ''Gora'' batekin erantzun dio Anduezaren ''Gora Euskadi''-ri
Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak utzi du inbestidura saioko anekdota. Eneko Andueza sozialistak "Gora Euskadi" esanez amaitu du bere azken hitzaldia, eta Tejeriak "Gora" batekin erantzun dio. Barreak eta zalaparta eragin ditu egoerak Gasteizko Ganberan.
2024/06/20 - 20:43
Otxandianok eskua luzatu dio Padralesi 'akordio zabalak' lortzeko, eta honek erantzun dio ez dela fio
Pello Otxandianok eskua luzatu dio Imanol Pradalesi herri akordioak lortzeko, "elkar ulertzera behartuta gaude". Hala ere, Pradalesek erantzun dio ez dela fio «bere ikuspegiaz, bere betiko adanismoaz, Legebiltzarrari hamarkadetan izan dioten mespretxuaz».
2024/06/20 - 19:17
Diezek Otxandianori: ''Zure hautagaitza kosmetika hutsa da, jendearen benetako arazoetan murgildu gabe”
EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak azpimarratu duenez, jeltzaleek eta sozialistek "ezberdinen arteko" akordioa lortu dute; hobetzen, aurrera egiten eta eraikitzen lagunduko duten elkargune berriak bilatzeko.
2024/06/20 - 18:47
Kortajarenak Pradalesi: 'Erantzukizuna, guztia, lankidetza ere bai, baina txeke zuririk ez'
Nerea Kortajarena EH Bilduko bozeramaileak hartu du hitza, eta "mapa politikoa aldatu" dela eta "belaunaldi politiko berri bat" Legebiltzarrean dagoela azpimarratu du. Deitoratu duenez, "bistakoa da, zuentzat gaurkoa tramite hutsa da", EAJri eta PSE-EEri erreferentzia eginez.
2024/06/20 - 18:21
Andueza (PSE-EE): “Aro berri bat ireki da Euskadirentzat, garrantzitsuak diren erronkekin”
Koalizioko Eusko Jaurlaritza osatzeko akordioak "gizartearen arazoak konpondu eta gainditu gabe dauden erronkei aurre egiteko" balio izango duela nabarmendu du PSE-EEko idazkari nagusiak. Ildo horretatik, "sozialisten konpromiso zehatzak" jasotzen dituen "programa aurrerakoi bat" dela nabarmendu du.
2024/06/20 - 17:53
De Andresek Pradalesi: ''Zuen lehentasunak aurreko legegintzaldietan sortu dituzuen arazoak dira''
Eusko Legebiltzarreko Talde Popularreko presidentearen esanetan, "autogobernu gehiago ez da ongizate gehiago". Bere iritzian, hala erakutsi dute EAJk eta PSE-EEk "azken urteetako kudeaketa txarrarekin".
2024/06/20 - 17:33
Hernandezek Pradalesi: 'Guk ez dugu bat egiten zure proposamenarekin, aurreko gobernuetako gauza bera delako'
"Ez dira kortesiazko ehun egun behar Gobernu honek nondik joango den ikusteko; izan ere, badakigu, zer egingo duen eta zein izango diren bere politikak, Eusko Jaurlaritzak azken hamarkadan izan dituen politika berak", amaitu du Sumarreko buruzagiak.
2024/06/20 - 16:48
Amaia Martinez: ''Patroi itxura duen arraunlaria izaten jarraituko duzu''
"Arazoa da zuzendu nahi duen trainerua betiko bera dela, EAJren trainerua. Euskadik patroi aldaketa behar du, baina batez ere irtenbideak eskainiko dituen traineru berri bat ", adierazi du Voxeko legebiltzarkideak.
2024/06/20 - 15:59
Otxandianok "etorkizuneko herri-proiektu" baterako deia egin eta estatus politiko berrirako eskua luzatu du
EH Bilduren lehendakarigaiaren arabera, herri proiektu horrek eskatzen du beste gobernantza eredu bat. Autogobernuari lotuta, "herri honentzat akordio zabal eta nahikotasunezkoa lortzeko" aukera aprobetxatu egin behar dela gaineratu du.
2024/06/20 - 14:26
Imanol Pradalesek ''ausardia'' eskatu du estatutu itun berri bat adosteko
Imanol Pradalesek adierazi du "beste pauso bat emateko unea" dela, eta 75 legebiltzarkideei "ikuspegi zabala" eskatu die, euskal herritarren "etorkizunerako itun politiko handi baterako" ahalik eta adostasun handiena lortzeko.
2024/06/20 - 14:23
Pradalesek "sentsibilitate emozionala duen politika" proposatu du pertsonen bizitza hobetzeko
Kezkatuta agertu da "Estatuan dagoen ziurgabetasunagatik eta ezegonkortasunagatik", eta esan du beti egongo dela laguntzeko prest.
2024/06/20 - 13:54
Etxebizitza duina eskuratzeko eta gazteentzako enplegua sortzeko politikak agindu ditu Pradalesek
'Gobernu Programa'ko bi puntu bezala aurkeztu ditu gazteria eta etxebizitza EAJko hautagaiak. Arlo hauetan, besteak beste, ekintzailetza finantziatzeko laguntzak agindu ditu, gazteek alokatzeko 7000 etxebizitza sustatzeko konpromisoa hartu du eta alokairua finantzatzeko neurriak ere agindu ditu.
2024/06/20 - 13:54
Urkulluk ''kontzientzia guztiz lasai eta hurrengo lehendakariari onena opatuz'' begiratzen dio etorkizunari
Uda honetan oporrik ez duela hartuko "buruak lanean jarraitu behar duelako" esan du Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariak Imanol Pradales lehendakari izendatuko duten osoko bilkurara iritsi denean.