EUSKO LEGEBILTZARRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bisitari gehien duten udalerrietan tasa turistiko bat ezartzea eskatu dio Sumarrek Jaurlaritza berriari

Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkideak ekimen bat erregistratu du gaur Eusko Legebiltzarrean, Jaurlaritzari tasa turistiko bat abian jar dezala eskatuz. Zehazki, gaualdien gaineko zerga proposatu du Sumarrek, bisitari gehien dituzten udalerrietan.
Iragarkia
20240708115702_sumar-jon-hernandez_
18:00 - 20:00
Sumarrek tasa turistiko bat eskatu dio Eusko Jaurlaritzari bisitari gehien dituzten udalerrietan

Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkideak ekimen bat erregistratu du gaur Eusko Legebiltzarrean, Jaurlaritzari tasa turistiko bat abian jar dezala eskatuz. Zehazki, gaualdien gaineko zerga proposatu du Sumarrek, bisitari gehien dituzten udalerrietan. 

Hernandezek azaldu duenez, proposamenaren helburua turismoak sortzen dituen gastu gehigarriei aurre egitea litzateke (garbiketa, garraio eta segurtasun zerbitzuekin lotutako gastuak, besteak beste).

Hernandezek gogoratu du EAJk, PSE-EEk eta PPk behin baino gehiagotan errefusatu dituztela tasa turistiko bat ezartzea eskatzen zuten ekimenak, "sektorearen patronalak egindako presioagatik". 

Gaur erregistratutako ekimena aurrera ateratzen ez bada, Sumarrek iragarri du Lege proposamena aurkeztuko dutela etorkizunean.

Zure interesekoa izan daiteke

Ertzainak Uribe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mikel Uribe ertzaina gogoratu dute Beasainen, ETAk hil zuela 25 urte bete direnean

Beasaingo ertzain-etxearen aurrean izan da omenaldi-ekitaldia; minutu bateko isilunea gorde ondoren, Mikel Uribe gogora ekarri dute hainbat ertzainburuk, tartean bere kide izan zirenak. Mikel Uribe Ertzaintzako komisariordea gaurko egunez hil zuen ETAk duela 25 urte Leaburun, elkartean lagunartean afaltzera zihoala. Elkarte ondoan autoa aparkatu zuenean, ETAko bi kidek kotxea tirokatuta bertan hil zuten.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lander Martinez (Sumar): “Hauteskunde orokor erabakigarriak egongo dira, eta gure helburua da gobernu aurrerakoiari eustea”

Asteburuan Madrilen egin den Sumar alderdiaren ezohiko batzarraren ostean, Lander Martinez diputatuak adierazi du “arrakastatsua” izan dela prozesua; bertan, Veronica Martinez Barbero eta Rosa Martinez zuzendaritzako koordinatzaile berri izendatu dituzte. Era berean, azpimarratu du alderdiaren lehentasuna datorren urteko hauteskunde orokor erabakigarrietan “gobernu aurrerakoi bati eustea” izan behar dela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X