Eusko Legebiltzarra
2025/06/04 - 14:23
Olano (EAJ): ''Hobetu beharra daukagu, baina eredu industrial eta ekonomikoari eutsita''
Markel Olano EAJren legebiltzarkideak adierazi du Euskadiren eredua "aldarrikatu" nahi duela, eta eredu hori Europa mailan eta mundu mailan onartuta dagoela esan du, aberastasuna sortzeko, baita aberastasuna banatzeko ere.
2025/06/04 - 13:52
PPk ''hipererregulazioa murriztea'' eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, ''inbertsioa murrizten duelako''
Javier de Andres Euskadiko PPren presidenteak salatu duenez, euskal ekonomiak "pisu txikiagoa du Espainiako ekonomian, Eusko Jaurlaritzak eta euskal erakundeek hartutako erabakiek kalte egin diotelako".
2025/06/04 - 13:28
Sumarrek energia enpresa publikoa eta jabetza produktiboaren demokratizaziorako euskal funtsa proposatu ditu
Eusko Legebiltzarrean egindako hitzaldian, Sumarren bozeramaile Jon Hernandezek egungo ereduarekin hausteko agenda defendatu du: energiaren euskal enpresa publikoa, banka publikoa, etxebizitza eskubide gisa eta sektore estrategikoen gaineko kontrol kolektiboa proposatu ditu.
2025/06/04 - 12:46
Vox: ''Euskadik lemazaina eta eredu ekonomiko eta industriala aldatu behar ditu''
Amaia Martinez Voxen bozeramaileak Legebiltzarrean EAJren ereduaren aurka egin du, eta Euskadiko lidergo ekonomikoa makalarazi izana leporatu dio. "Politikak, norabidea eta paradigma aldatu behar ditugu", adierazi du, eta eraldaketa estrukturala eskatu du.
2025/06/04 - 12:30
EH Bilduk euskal inbertsio bankua eta energia merkaturatzaile publikoa sortzea proposatu du
Sare elektrikoaren gaineko eskumenen transferentzia ere eskatu du koalizio subiranistak.
2025/06/04 - 09:49
Albiste izango dira: Pleno monografikoa, sexu esplotazioaren aurkako operazioa eta Euskadi - Espainia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/06/04 - 07:00
Eusko Legebiltzarrak gizarte eta ekonomia ereduari buruzko osoko bilkura egingo du gaur
EH Bilduk proposatutako saio monografikoa 09:30ean hasiko da. Koalizio subiranistak asteak daramatza osoko bilkura honi begira proposamenak eta ekimenak prestatzen, eragile sozial eta ekonomikoekin elkarlanean.
2025/05/29 - 13:03
Juan Manuel Eguiagaray ministro ohia hil da
Eguiagaray (Bilbo, 1945), ikasketaz ekonomista, 1979an ekin zion ibilbide politikoari, Bizkaiko Batzar Nagusietan, eta Legebiltzarkide izan zen ondoren. Espainiako Gobernuaren ordezkaria izan zen EAEn eta Industria eta Energia eta Erakunde Publikoetako ministro, Felipe Gonzalezekin.
2025/05/23 - 13:57
Lehendakariak migrazio politika "erantzukidea eta humanitarioa" aldarrikatu du diskurtso populisten aurrean
Halaber, Imanol Pradales lehendakariak azpimarratu du Euskadik lan egiteko prest dauden pertsonak behar dituela, izan autoktonoak edo migranteak, eta kualifikazio maila ezberdina dutenak.
2025/05/22 - 16:57
Eusko Legebiltzarrak prebentzio neurriak eskatu ditu diskoteketako atezainen jarrera oldarkorrak saihesteko
EH Bildu, EAJ, PSE-EE eta Sumar taldeek zuzenketa onartu dute Kerman gazteari gertatutakoa errepikatu ez dadin. Gasteizko Mitika dantzalekuaren atarian hil zen, atezain batek emandako kolpe baten ondorioz. Familiak gutuna igorri die legebiltzarkideei erakundeen "zabarkeria" salatzeko.
2025/05/22 - 15:46
Eusko Legebiltzarrak 1.000 milioi euroko zorpetzea ahalbidetzeko aurrekontuaren erreforma onartu du
Industria eta ekonomiaren eraldaketa bultzatzeko helburua duen neurria EAJ, PSE-EE eta EH Bilduren babesarekin atera da aurrera.
2025/05/15 - 18:09
Justizia euskalduntzen jarraitzeko urratsak ematea eskatu du Eusko Legebiltzarrak
Azken datuen arabera, soilik epaileen % 6 dira epaiketa osoan euskara erabiltzeko gai.
2025/05/15 - 14:55
Euskal Herriko pentsiodunek 145.142 sinadura entregatu dituzte Legebiltzarrean, pentsioak osatzeko
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak 145.142 sinadura entregatu ditu Eusko Legebiltzarrean, pentsioen osagarria bermatzeko herri-ekimen legegilerako.
2025/05/15 - 12:24
Legebiltzarkideen artean banatu dituzte Ahobizi eta Belarriprest txapak
Euskaraldiaren hamaikakoa, Legebiltzarrean: Bakartxo Tejeria, legebiltzarraren presidentea, Olatz Peon jeltzalea, EH Bilduko Josu Aztiria, alderdi sozialistako kide den Maider Lainez eta popularren ordezkari Laura Garrido, besteak beste.
2025/05/06 - 17:46
Legebiltzarrak bere hamaikakoa osatu du Euskaraldian parte hartzeko
Bakartxo Tejeria Legebiltzarraren lehendakariak, Olatz Peon jeltzaleak, Josu Aztiria EH Bilduren legebiltzarkideak, Maider Lainez sozialistak eta Laura Garrido popularrak osatzen dute hamaikakoa, besteak beste.
2025/05/03 - 22:42
120.000 sinadura bildu dituzte pentsiodunek gutxieneko pentsioa gutxieneko soldatarekin parekatzea eskatzeko
Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak maiatzaren 15ean aurkeztuko dio proposamena Eusko Legebiltzarrari, manifestazio batekin.
2025/04/11 - 14:48
EHUko errektoretza taldeak bilera-sorta hasi du Legebiltzarreko taldeekin
EHUko errektoretza taldeak, Joxerramon Bengoetxea errektorea buru duela, bilera erronda hasi du talde parlamentarioekin, unibertsitate publikoaren lan ildoak, erronkak eta beharrak azaltzeko.
2025/04/11 - 13:46
Lehendakariak lankidetza eskatu die alderdiei ziurgabetasun egoeraren aurrean
Imanol Pradales lehendakariak egoera aztertzeko bilera erronda egingo du astelehenean alderdi guztiekin, Voxekin izan ezik.
2025/04/11 - 12:50
Pradalesek ''Euskadin ere laguntzeko'' eskatu dio PPri, Kontzertua ''blindatzea'' babestu ostean
Imanol Pradales lehendakariaren ustez, "albiste ona" da PPk Diputatuen Kongresuan Kontzertu Ekonomikoa "blindatzea" babestu izana. Horregatik, "hemen ere Euskadiri laguntzeko" deia egin die Euskadiko PPko kideei.
2025/04/07 - 19:12
Segregazioa, gazteen arteko indarkeria eta ongizate emozionala, eskola publikoaren erronken artean
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak agerraldia egin du Legebiltzarreko batzordean, Euskal Eskola Publikoaren 2025-2028 Plan Estrategikoaren "laburpena" aurkezteko. EH Bilduk, PPk eta Sumarrek kritikatu egin dute ez dutela ez idatzizko azalpenik ez prestatutako egitasmorik eraman.