Eusko Legebiltzarrak gizarte eta ekonomia ereduari buruzko osoko bilkura egingo du gaur
Eusko Legebiltzarrak eredu sozial eta ekonomikoari buruzko osoko bilkura monografikoa egingo du asteazken honetan, EH Bilduk proposatuta.
Osoko bilkura 09:30ean hasiko da, Legebiltzarreko talde politikoen artean ekonomia eta industria politikari, lehentasunei eta egoera ekonomiko berrian aberastasuna sortzeari lotutako ekimen garrantzitsuenak eztabaidatzeko, Ganberak berak bere webgunean azaldu duenez. Saioa zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus atarian.
EH Bilduk asteak daramatza osoko bilkura honi begira proposamenak eta ekimenak prestatzen, eragile sozial eta ekonomikoekin elkarlanean.
Indar subiranistak ohar batean nabarmendu zuenez, Donald Trumpek bultzatutako muga-zergen gerra nazioarteko testuingurua aldatzen duen ezegonkortasunaren beste adibide bat da.
Horri gehitu behar zaizkio, bere ustez, beste adierazle batzuk, hala nola Eustatek berriki industriari buruz argitaratutako datuak eta "Europako elite batean jarritako itxaropen neurrigabeek, haren erantzun belizistak eta distopikoak ziurgabetasuna areagotu baino ez baitu egin".
Horregatik, EH Bilduk uste du "egungo egoerarekin bat datorren erantzuna" eman behar dela, "ahalmen eta gaitasunei balioa emanez", egungo galdera handiei heltzeko aukera emango duen herri elkarrizketa baten bidez.
Osoko bilkura honetan, koalizioak "funtsezko gaiak" aztertzea nahi du, hala nola "industria, energia eta nekazaritzako elikagaien politikak, zientzia, teknologia eta ikerketa, laneko prekarietatea eta uneko ikuspegi geopolitikoa".
"Goi mailako eztabaida"
ETB1en egindako elkarrizketa batean, Nerea Kortajarena Eusko Legebiltzarreko EH Bilduren bozeramaileak atzo, asteartea, adierazi zuen "hainbat arlotako proposamenak" eramango dituztela osoko bilkurara, eta espero duela "goi mailako eztabaida" egin ahal izatea.
Hala ere, aitortu zuen "ziurgabetasuna fenomeno globala" dela, eta bertako alderdi politikoek ez dituztela "munduko arazo guztiak konponduko".
"Baina, eskura ditugun tresnekin, etorkizuna ondo planifikatuz eta antolatuz, eta eskala instituzional osoa lehentasun jakin batzuen inguruan kokatuz, gure baliabide sozioekonomikoen potentzial guztia martxan jartzeko aukera izango genuke, eta espero dut eztabaida ikuspegi horretatik joatea, eta ez Gobernuko taldeek oposizioaren aurka eginez", erantsi zuen.
Eredu sozial eta ekonomikoari buruzko osoko bilkura monografikoa egiten ari dira Eusko Legebiltzarrean, EH Bilduk proposatuta, talde politikoen artean ekonomia eta industria politikarekin, lehentasunekin eta egoera ekonomiko berrian aberastasuna sortzearekin lotutako ekimen nagusiak eztabaidatzeko asmoz. Saioa zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus atarian.
Osoko bilkura 09:30ean hasi da, Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramailearen hitzaldiarekin hasi ere. Koalizio subiranistak asteak daramatza gaurko osoko bilkurari begira proposamenak eta ekimenak prestatzen, eragile sozial eta ekonomikoekin elkarlanean.
Koalizio subiranistak ohar batean nabarmendu zuenez, Donald Trumpek bultzatutako muga-zergen gerra nazioarteko testuingurua aldatzen duen ezegonkortasunaren beste adibide bat da.
Horri gehitu behar zaizkio, bere ustez, beste adierazle batzuk, hala nola Eustatek industriari buruz berriki argitaratutako datuak eta "Europako elite batean jarritako itxaropen neurrigabeek, haren erantzun belizistak eta distopikoak ziurgabetasuna areagotu baino ez baitu egin".
Horregatik, EH Bilduk uste du "egungo egoerarekin bat datorren erantzuna" eman behar dela, "ahalmen eta gaitasunak aintzatetsita", egungo galdera nagusieie heltzeko aukera emango duen herrira zabaldutako elkarrizketaren bidez.
Osoko bilkura honetan, koalizioak "funtsezko gaiak" aztertzea nahi du, hala nola "industria, energia eta nekazaritzako elikagaien politikak, zientzia, teknologia eta ikerketa, laneko prekarietatea eta uneko ikuspegi geopolitikoa".
Zure interesekoa izan daiteke
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.