Eutanasia
2020/12/17 - 10:55
Eutanasia aplikatu ahal izateko baldintzak eta jarraitu beharreko urratsak
Gaixoak gutxienez lau aldiz egin beharko du hiltzeko eskaria, bi medikuk kasua aztertuko dute eta azken hitza autonomia erkidego bakoitzean osatutako mediku batzordeak izango du.
2020/12/10 - 21:32
Kongresuko alderdi gehienek baiezkoa eman diote eutanasia legeari
Gaixotasun larri bat edo osatuezina dagoen kasuetan, eta gaixoak erabakitzeko gaitasuna duenean baimenduko da heriotza duina izatea.
2020/09/10 - 19:07
PPren eta Voxen betoa gaindituta, eutanasiaren legeak aurrera segitzen du Kongresuan
Taldeen gehiengoak kritikatu du Alderdi Popularra eta Vox eztabaida desitxuratu nahian ari direla. Zainketa aringarriak eutanasiarekin nahastu dituzte, eta horiek "gauza ezberdinak dira".
2020/09/10 - 10:48
Eutanasiaren legea Kongresura itzuli da PP eta Vox alderdien betoen eztabaidarekin
Aldeko 201 botorekin, kontrako 140rekin eta 2 abstentziorekin, lege-proposamena aintzat hartzea onartu zuen Espainiako Kongresuko osoko bilkurak otsailaren 11n.
2020/09/08 - 16:46
Bere heriotza zuzenean emititu nahi zuen frantziarraren bideoa blokeatu du Facebookek
Alain Cocqek gaixotasun degeneratibo baten amaieran dago eta kontzientziak astindu nahi zituen zuzeneko emisioarekin.
2020/09/06 - 00:03
Facebookek eten egin du eutanasia aldarrikatzen ari zen gaixo frantsesaren emankizuna
Alain Cocqek gaixotasun sendaezina du, eta Frantzian eutanasia legezkoa ez dela salatu eta lege aldaketa aldarrikatu nahi ditu. Facebookek bere bideoa blokeatu du.
2020/02/14 - 20:19
Maribel Tellaetxeren familiak eutanasiaren legea azkar izapidetzea eskatu du
Azaldu duenez, "legea egun bat lehenago egoteak sufrimendu egun bat kenduko die milaka pertsonari".
2020/02/11 - 23:38
Eutanasiaren lehenengo legea babes handiarekin hasi da bidea egiten Kongresuan
PP, Vox, Na+ eta Foro Asturias izan dira kontra bozkatu duten bakarrak, eta PSOEri leporatu diote gaixoak eta adinekoak artatzeko neurrietan dirua aurrezteko onartu nahi duela legea.
2020/02/11 - 15:03
Gaixo terminalak etxean zaintzeko Midazolam botika farmazietan salduko dute Frantzian
Bizitzaren amaieran dauden gaixoei ematen zaien botika da, eta neurri honekin etxean bertan tratau ahal izango dira, medikuen baimenaz.
2020/02/11 - 14:42
Lorente-Tellaetxe familia pozik, Gobernuak onartu nahi duen eutanasia legearekin
Iazko martxoan hil zen Maribel, eskatzen zuena bete gabe: duintasuna galdu gabe hiltzea. Legea berandu dator Lorente-Tellaetxe familiarentzat, baina pozik daude hala ere.
2019/09/26 - 10:58
Italiako Konstituzionalak suizidio lagundua baimendu du, kasu batzuetan
Fabiano Antonianiri (DJ Fabo) hiltzen lagundu zion Marco Cappatoren alde egin dute epaileek. Antoniani tetraplegiko eta itsu geratu zen trafiko istripu baten ondorioz.
2019/07/12 - 18:19
Eutanasia ez zigortzeko eskatuz milioi bat sinadura aurkeztu dituzte Kongresuan
Angel Hernandez emazteari hiltzen lagundu zion gizonak nabarmendu duenez, legea lehenbailehen onartu behar dute: 'Familiek ezin dute sufritzen jarraitu'. Tellaetxe familia ere Kongresuan izan da.
2019/07/12 - 15:52
Eutanasia ez zigortzeko eskatuz milioi bat sinadura aurkeztu dituzte Kongresuan
Angel Hernandez emazteari hiltzen lagundu zion gizonak nabarmendu duenez, legea lehenbailehen onartu behar dute: 'Familiek ezin dute sufritzen jarraitu'. Tellaetxe familia ere Kongresuan izan da.
2019/07/11 - 16:26
Vincent Lambert, egoera begetatiboan zegoen tetraplegikoa, hil egin da
Bizirik mantentzen zuten makinak itzaltzeko prozesua abiatu eta bederatzi egunera zendu da. Lamberten guraso ultrakatolikoak heriotzaren kontra azaldu ziren hasieratik, baina azkenean amore eman dute.
2019/07/02 - 15:02
Lamberti elikadura eta hidratazio artifiziala gutxitzen hasiko zaizkio gaur medikuak
Frantziako Auzitegi Gorenak tetraplegiko frantziarrari tratamendua eteteko aukera berriro ireki ostean hartu zuen erabakia ospitaleak ostiralean. Vincent Lambert egoera begetatiboan dago 2008tik.
2019/06/28 - 12:24
EAEko herritarren % 85 eutanasia legeztatzearen alde daude
Adingabeen gaixotasun larrietan, gehienek medikuaren iritzia lehenetsi behar dela uste dute.
2019/06/07 - 09:31
Maria Jose Carrascoren kasua genero indarkeriako epaitegi batek ikertuko du
Duela gutxi, Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegiak epaitegi arruntera itzuli zuen emazte eriari hiltzen lagundu zion gizonaren auzia.
2019/06/06 - 10:18
Noa Pothoven nerabea 'jateari eta edateari uzteagatik' hil zen, ez eutanasiagatik
17 urteko herbeheretarra igandean hil zen bere etxean, senide eta lagunak alboan zituela. Haurra zela sexu-abusuak jasan ostean, bere bizitzari amaiera ematea erabaki zuen.
2019/06/05 - 10:51
Sexu-abusuak jasan zituen nerabe batek bizitzari amaiera ematea erabaki du
Noa Pothoven biktimaren ahizpak 'AD' Herbehereetako egunkariari baieztatu dionez, igandean hil zen. Ez dago argi suizidio lagundu bat edo eutanasia prozesu baten bitartez zendu zen.
2019/05/20 - 15:01
Gaixo frantses bat bizirik mantentzen duten makinak itzaltzeari ekin diote
Vincent Lambert egoera begetatiboan dago 2008tik. Auziak aurrez aurre jarri ditu emaztea eta anai-arrebetako batzuk eta guraso ultrakatolikoak.