EAEko herritarren % 85 eutanasia legeztatzearen alde daude
EAEko gizartearen % 85 eutanasia legeztatzearen alde dago, eta gaixo terminalek nahi dutenean bere bizitzarekin bukatzeko eskubidea izan beharko luketela ere uste dute "gehienek".
12 edo 13 urteko adingabeen bizitza arriskuan jar dezaketen gaixotasun larrietan, eta gurasoek tratamendua emateari uko egiten badiote, gehienek medikuaren iritzia lehenetsi behar dela uste dute (% 46), % 23k gurasoek erabaki behar dutela uste dutelarik.
Aztertu den beste gaietako bat sendagaien erabilera da, horien "gehiegizko erabilera" nabari baita. Horrela, biztanleriaren % 47k gaitz arinen aurrean bere kabuz hartzen dituela sendagaiak dio, eta soilik % 15 doa medikuaren kontsultara.
Gainera, biztanleriaren erdiak jendea beharrezkoa dena baino gehiagotan doala medikuarengana uste du, eta % 62k beharrezkoak direnak baino sendagai gehiago hartzen direla.
Azken urtean Osakidetzako zerbitzuak erabili dituzten EAEko biztanleek hamarretik 7,6 puntu eman dizkiote. Hala ere, orokorrean euskal osasungintzaren balorazio "oso positiboa" egiten duten arren, adituen eta ebakuntzen kontsultarako itxarote zerrendek suspenditu egin dute.
Herritarren % 93k EAEko osasungintza ongi edo oso ongi dabilela uste dute; soilik % 6k uste dute gaizki edo oso gaizki dabilela. Balorazioa orain dela bost urtekoa baino hobea da. Zehazki, herritarrek oso modu positiboan baloratu ditu euskal osasun sistemaren alderdi guztiak.
Herritarrak banatuta daude Eusko Jaurlaritzak osasungintzari eskainitako baliabideen nahikotasunari dagokionez: % 51k justuak direla uste du eta % 41ek beharrezkoak baino gutxiago direla.
EAEko biztanleriaren %16k mediku aseguru pribatua duela baieztatu du, eta arrazoi nagusia arretarako abiadura da.
Zure interesekoa izan daiteke
GIB diagnostiko berantiarren kopurua % 60ra igo da Euskadin
Osasun Sailak uste du HIESaren eta STIen inguruko estigmak diagnostikoa atzeratzen duela eta kutsatzeko arriskua handitzen duela. Osakidetzarekin batera, "Parktikatu sex-carea" kanpaina abiarazi du.
1.778 ikaslek eskatu dute USaPeko euskara azterketa berrikustea
Behin betiko emaitzak datorren astelehenean argitaratuko dira. EHUko errektoreak zehaztu duenez, "ez dute baloraziorik egingo probaren emaitzari buruz"; izan ere, kalifikazioak, une honetan, "behin-behinekoak dira eta berrikuspen prozesuan daude".
Noiz jakingo ditugu USaPeko notak?
Datorren astelehenean, ekainaren 22an, unibertsitatera sartzeko probetako behin betiko notak argitaratuko dira, baina ikasleek azken aukera bat izango dute: azterketak ikustea.
500 babesgune klimatiko daude Euskadin, beroaldiei aurre egiteko
Ihobe sozietate publikoak bultzatutako ekimenari esker, 11 udalerritako eremu publikoak egokitzen dira —hala nola liburutegiak eta parkeak— itzalguneak eta gune freskoak eskaintzeko. Milioi bat pertsonari baino gehiagori egiten die mesede, eta asmoa pertsona zaurgarrienak babestea da.
San Mamesen eta garraio publikoan aldaketak egiteko eskatu zion FIFAk Bilbori
Udalak berretsi egin du 2030ean jokatzekoa den Munduko Txapelketako egoitza izan nahi duela, baina "ez edozein preziotan".
Txirrindulari bat hil da Forondan, auto batekin istripua izanda
Ezbeharra 08:50ak jo barik zeudela gertatu da, A-4306 errepideko biribilgune batetik gertu.
Osakidetzak 17 pertsona txertatuko ditu berriro Bilbon eta Lasarten, hotz-katearen akats baten ondorioz
Osasun Sailak onartu egin du EH Bilduk salatutako hotz-katearen akatsa, eta berriro txertatuko ditu kaltetuak: bost Lasarten eta hamabi Arangoitin. Rebeka Uberak gertatutakoa "ulergaitza" dela esan du, eta gogora ekarri du orain gutxi iraungitako txertoekin Osakidetzan izandako polemika.
Eibarko Udalak ezohiko osoko bilkura egingo du arratsaldean sokamuturren etorkizunaz eztabaidatzeko
Bilkura 19:00etan egingo da, eta bozketa ez da loteslea izango. Bien bitartean, ordu erdi lehenago, 18:30ean, elkarretaratzeak egingo dituzte Udaletxe kanpoan sokamuturraren aldekoek eta aurkakoek.
Albiste izango dira: Abisu horia beroagatik, Estatu Batuen eta Iranen arteko bake akordioa eta "Bizi Natura" saioaren denboraldi amaiera
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Eusko Jaurlaritzak euskara azterketetako zeroen auziko "balizko gorabeherak" aztertzeko eskatu dio EHUri
Unibertsitate eta Hezkuntza sailburuek eta errektoreak urgentziazko bilera egin dute, giro adeitsuan. Aurretik, Jaurlaritzaren bozeramaileak eskatuta zuen azterketak azkar zuzen ditzatela, eta Unibertsitatearen esku daudela esan du. EHUk erantzun du "prozesu guztia" Eusko Jaurlaritzarekin batera egiten dela.