Farmaziak
2021/05/06 - 20:48
Zer ekarriko luke covid-19aren aurkako txertoen patenteen baliogabetzeak?
Munduan 1.100 milioi dosi jarri dira, eta herrialde txiroenek % 0,3 soilik jaso dituzte. Txertoa pertsona guztien eskura egongo balitz, pandemia urtebetean amaitzea posible izango litzateke.
2021/05/06 - 13:38
EBk atea ireki dio txertoen patenteak askatzeko AEBren proposamena eztabaidatzeari
Orain arte, koronabirusaren aurkako txertoen patenteak bertan behera uztearen aurka agertu da Europar Batasuna. AEBk atzera egin ostean, ordea, bere jarrera aldatu du.
2021/05/06 - 11:18
Covid-19aren aurkako patenteak bertan behera uztea babestu du AEBk
Europar Batasuna Ameriketako Estatu Batuen proposamena eztabaidatzeko prest agertu da. Enpresa farmazeutikoek erabaki "etsigarria" dela diote eta MOEk, berriz, erabakia txalotu du.
2021/05/04 - 14:25
Sinovacen txerto txinatarra aztertzen hasi da Sendagaien Europako Agentzia
"Laborategiko azterketen atariko emaitzetan eta azterketa klinikoetan" oinarrituta hasi du azterketa, "antigorputzen ekoizpena" eragiten duela baitiote.
2021/05/03 - 23:00
Covid-19a detektatzeko testak errezetarik gabe erosi ahalko dira farmazietan
Antigeno testak edo antigorputzak detektatzeko probak farmazietan errezetarik gabe saltzea ahalbidetuko duen legea tramitatzen hasi da Osasun Ministerioa.
2021/05/02 - 21:40
Txertoak kostaprezioan zabaltzea babestu du AEBk baina ez dio ezer patenteei buruz
Jake Sullivan AEBetako presidentearen segurtasun aholkulari nazionalak azaldu duenez, Munduko Merkataritza Erakundearekin (MME) "elkarrizketan buru belarri" dabiltza.
2021/04/27 - 02:02
Nobel saridunek eta gobernuburu ohiek txertoen patenteak baliogabetzea eskatu dute
Enpresa-farmazeutikoen interesen gainetik pertsonen osasuna bermatu behar dela aldarrikatzen dute. 170 Nobel saridunek eta gobernuburu ohik, 388 europarlamentarik eta 34 erakundek sinatu dute testua.
2021/04/26 - 19:01
Bruselak AstraZeneca salatu du txertoak banatzeko orduan izandako atzerapenengatik
"Kontratuaren hainbat alderdi" ez direla bete esan du EBko Osasun bozeramaileak. AstraZenecak "erabat" bete duela dio, berriz, eta "indarrez" defendatuko dela auzitegietan.
2021/04/23 - 22:34
AstraZenecaren bigarren dosia ematea gomendatu du EMAk
Sendagaien Europako Agentziak berretsi egin du AstraZenecaren txertoa segurua eta eraginkorra dela. Hala, berriro esan du lehenabiziko dosia jaso dutenei bigarrena eman behar zaiela.
2021/04/23 - 18:51
AstraZenecaren bigarren dosia ematea beharrezkoa dela ebatzi du Europako Agentziak
Sendagaien Europako Agentziak berretsi egin du AstraZenecaren txertoa segurua eta eraginkorra dela. Hala, berriro esan du lehenabiziko dosia jaso dutenei bigarrena eman behar zaiela.
2021/04/23 - 16:14
EH Bilduk covid-19aren aurkako txertoen patenteak altxatzeko ekimenak aurkeztu ditu
Mertxe Aizpuruak positibotzat jo du Sanchezek patenteen liberalizazioa bultzatzeko egindako iragarpena, eta Pernando Barrenak esan du txertoak "ondasun publiko" gisa garatu behar direla.
2021/04/20 - 18:40
Janssen txertoa erabiltzeko gomendioa berretsi du Sendagaien Europako Agentziak
Agentziak ebatzi du tronbosi kasuak txertaketarekin lotuta egon daitezkeela, baina kasu "ezohikoak" direla ziurtatu du eta, beraz, txertoa segurua eta eraginkorra dela baieztatu du.
2021/04/20 - 08:34
Sendagaien Europako Agentziak gaur jakinaraziko ditu Jansseni buruzko ondorioak
Ameriketako Estatu Batuetan sei tronbosi kasu hauteman ondoren, Europako banaketa geldiarazi du konpainiak.
2021/04/15 - 23:21
Txertoen patenteak bertan behera uzteko eskatu dute 170 nobel saridunek
Munduko 170 agintari ohik, tartean europarrak, eta hainbat nobel saridunek eskutitz publiko bat kaleratu dute. Txertoen patenteak aldibaterako bertan behera uzteko eskatu dute.
2021/04/14 - 16:00
Pfizerrek 50 milioi dosi aurreratuko dizkio EBri apiriletik aurrera
Horri esker, uda amaierarako helduen % 70i txertoa jartzeko helburuari eutsiko dio Europar Batasunak.
2021/04/13 - 23:35
Janssenen banaketa atzeratu dute Europan, AEBk txertaketa eten ostean
Osasun Ministerioak erkidegoei jakinarazi die ez dituztela asteazken honetan jasotzekoak zituzten dosiak jasoko. 6.850 txerto Euskal Autonomia Erkidegorako ziren.
2021/04/13 - 22:21
Janssenen txertoak ez dira bihar iritsiko EAEra
Jansenen ia 7000 dosi iristekoak ziren bihar Euskal Autonomia Erkidegora, eta Osakidetzak 70 eta 79 urte bitartekoei jarri nahi zien datozen egunetan.
2021/04/09 - 21:40
Munduko Osasun Erakundeak Txinako txertoen erabilera aztertuko du apirilaren 26an
Covid-19aren aurkako txerto txinatar nagusiak ebaluazioaren azken fasean daude. MOEk erabaki behar du produktu horien larrialdiko erabilera onartzen duen ala ez.
2021/04/08 - 10:44
Txertoarenak
Zenbaitek bereari bakarrik begiratu diote, txertoak pilatzeari batzuek, etekina eta mozkinak ateratzeko ahaleginari, farmazeutikek.
2021/04/07 - 20:46
Europako Agentziak Sputnik V txertoaren "jardunbide kliniko egokiak" aztertuko ditu
Europako Batzordeak nabarmendu duenez, EBko eskualdeek estrategia komunitarioaren parte ez diren txertoak eros ditzakete, estatu kide bakoitzaren egitura instituzionalaren arabera.