Janssenen banaketa atzeratu dute Europan, AEBk txertaketa eten ostean
Johnson and Johnson farmazia enpresak iragarri du atzeratu egingu duela covid-19aren aurka atera duen Janssen txertoaren banaketa Europa mailan, AEBk odolbildu kasu "arraro eta larriak" agertu ostean txertaketa eten duelako.
"Kasu horiek Europako osasun agintariekin aztertzen aritu gara. Gure txertoaren banaketa Europan atzeratzea erabaki dugu", adierazi du enpresak ohar batean.
AEBko Gaixotasunen Kontrolerako eta Prebentziorako eta Drogen eta Elikagaien erakundeek Johnson & Johnsonen sendagaiaren erabilera bertan behera uztea aholkatu dute gaur odolbildu mota "arraro eta larrien" sei kasu atzeman ostean.
Emakume bat hil egin da eta beste bat larri dago kaltetutako sei kasuen artean.
Hala eta guztiz ere, Europako Sendagaien Agentziak azpimarratu du oraindik "ikertzen" ari direla odolbildu kasuak, eta "uneotan" ez dagoela "argi kausa harremanik ba ote dagoen" txertoaren eta gaitzen artean.
Bestalde, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak jakinarazi du AEBko Elikagaien eta Sendagaien Erakundearen (FDA) erabakiaren zain daudela.
Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak aurreko astean esan zuen Janssenen 300.000 dosi iritsi behar zirela asteazkenean Espainiako Estatuan. Gainera, EAEk dosi bakarrarekin immunizatzen duen sendagaiaren 6.850 ale jaso behar zituen bihar.
Baina, gaur arratsaldean, Ministerioak erkidegoei jakinarazi die jada jakina zena, hau da, bihar ez zaiela sendagai horren dosirik iritsiko. Hala, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ohar bat bidali du baieztatzeko jaso duela Ministerioaren abisua.
AEBk txertaketa eten du
AEBko Gobernuak Johnson & Jonshonek covid-19aren aurka garatu duen txertoaren banaketa bertan behera uztea aholkatu du gaur, sei emakumetan burmuineko odolbilduak atzeman ostean.
Sendagai horren txertaketa, dosi bakarrekoa, eten egin dute herrialdearen hainbat puntutan, osasun agintariek "badaezpadako neurri gisa" eta kasuak aztertzen dituzten bitartean hala aholkatuta.
18 eta 48 urte arteko sei emakume dira albo kalteen biktimak, eta txertoa jaso eta astebete edo hiru astera azaldu zitzaizkien odolbilduak.
Johnson & Johnsonen txertoaren banaketarako baimenean ez dira agertzen aipatu albo kalteak, hedabide estatubatuarren arabera.
"Uneotan badirudi kasu horiek oso arraroak direla", azpimarratu du Peter Marks medikuak, FDA erakundearen arduradunak, prentsaurreko batean. Erakunde hori da, hain zuzen ere, covid-19aren aurkako txertoak baimentzen dituena.
Hala eta guztiz ere, Marksek aitortu du badirela albo kalte batzuk, AstraZenecaren antzekoak, baina oraindik ez dakitela zehazki zerk eragindakoak diren.
Bestalde, Anne Schuchat Gaixotasunen Kontrolerako eta Prebentziorako Zentroen (CDC) azpizuzendari nagusiak sintomekin adi egoteko eskatu die azken asteotan txertoa jaso duten herritarrei, eta joan daitezela medikuarenera buruko, hankako edo abdominaletako min handia edo arnasteko arazoak izanez gero.
BIDEOA: Janssenen txertoak ez dira bihar iritsiko EAEra
Zure interesekoa izan daiteke
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
El accidente se ha producido hacia las 12:30 horas. Como consecuencia del siniestro, el tráfico se está regulando mediante paso alternativo en la zona.
Elgeako mendilerroan, Barrundian, piztutako baso sutea kontrolatu nahian ari dira suhiltzaileak
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Bi abioi, helikoptero bat, hiru parketako suhiltzaileak eta basozainak ari dira bertan lanean.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.
Huelvako eta Castelloko suteak ezin menderaturik jarraitzen dute
467 lagun ebakuatuta daude oraindik Nieblako suteagatik; Tirigen, berriz, 395 hektarea inguruko eremua erre da eta Cati herria konfinatuta dago.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.