Feminismoa

2023/03/07 - 20:49
XXI. mendearen hastapenak, 2018ko ''eztanda morearen'' hazia
XXI. mendearen hasieran manifestazio jendetsuak izan ziren martxoaren 8an. Mende berriaren lehen hamarkadak eta bigarrenak 2018ko eztandarako bidea markatu zuten.

2023/03/07 - 19:45
Estereotipoak hausten dituzten emakumeak: Hiru orkestra zuzendarirekin hitz egin du
Munduko orkestra sinfonikoen % 95 gizonezkoek zuzentzen dituzte. Estereotipo hori hautsi duzten hiru emakumerekin hitz egin dugu: Margarita Lorenzo de Reizabal, Mirari Etxeberria eta Ane Legarreta.

2023/03/07 - 19:25
Indarkeria matxistaren aurkako eta borroka feministaren aldeko pankartak 1994ko mobilizazioan, Bilbon
Orduan ere, milaka emakume ateratzen ziren kalera, borroka feministaren beharra aldarrikatzera.

2023/03/07 - 19:20
Jai giroa eta aldarrikapenak 1987an, Bilboko manifestazioan
Orduan ere, milaka emakume ateratzen ziren kalera, borroka feministaren beharra aldarrikatzera.
2023/03/07 - 18:56
PSOEk Unidas Podemosi: "Nazkatuta gaude zuen hitz antzuekin"
Bozketa Emakumearen Egunaren bezperan egingo da. Bi gobernukideek desadostasunak dituzte PSOEk Irene Monteroren legeari proposatu dizkion aldaketen inguruan, zenbait kasutan sexu erasotzaileei ezarritako zigorrak murrizteko.
2023/03/07 - 16:03
Espainiako Gobernuak parekidetasun legearen aurreproiektua onartu du
Legearen aurreproiektuak kuota sistema bat ezartzen du politika arloko erabakitze organoetan eta enpresa handien administrazio kontseiluetan emakumezkoen eta gizonezkoen ordezkaritza parekidea bermatzeko.

2023/03/07 - 15:34
Ziklo zientifiko eta teknologikoetan emakumezko ikasle gehiago egotea bilatzen du NeskUP! proiektuak
EAEko Lanbide Heziketako ehun ikastetxe inguruk parte hartuko dute NeskUP! egitasmoan. Bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatzea, genero arrakala desagerraraztea eta Lanbide Heziketako ziklo maskulinizatuenekin lotutako estereotipoen gainean sentsibilizatzea da helburua.

2023/03/07 - 15:26
Erakundeek berdintasuna esparru guztietan bultzatzeko konpromisoa hartu dute
Emakumeen egunaren bezperan berdintasuna sustatzeko konpromisoa berretsi dute erakundeek. Jaurlaritzaren kasuan, esaterako, heburuen artean jarri du erabaki eta lidergo postuetan emakume gehiago egotea ahalbidetuko dituzten baldintzak sortzea.

2023/03/07 - 15:20
Lehen Legebiltzarreko kide izan zen Begoña Amunarriz, 1980an
EAEn 2005ean onartu zen hautetsi zerrenda parekidea. 2001ean, 26 emakumek eta 49 gizonek osatzen zuten Legebiltzarra. 2005ean, 38 emakumek eta 37 gizonek. Azkenekoz osatu denean ere, 2020an, emaitza berdina izan zen: 38 emakume eta 37 gizonezko.

2023/03/07 - 15:14
Espainiako ministro kontseiluak emakume eta gizonen parekidetasun legearen aurreproiektua onartu du
Gobernuetako edo enpresetako erabakitze organoetan emakumeen ordezkaritza gutxienez % 40koa izatea du helburu legeak. Hauteskundeetako zerrendak gizon eta emakumeak txandakatuz osatuko dira.

2023/03/07 - 13:29
Berdintasunaren alde egunero borroka egiteko deia egin du Eusko Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak dei egin die herritarrei berdintasunarekiko konpromisoa egunero adieraz dezaten, modu "publiko eta aktiboan", eta bereziki martxoaren 8an egin dezaten. Biharko aldarrikapen nagusietako bat zuzendaritza-postuetan emakume gehiago egotea izango.
2023/03/07 - 10:58
Elgarrestak "Bai bakarrik da bai" legearen balioa onartu eta ez du gobernukideen akordio falta "ulertzen"
Emakundeko zuzendariaren ustez, zatiketa horrek ez die "mesederik egiten" berdintasun politikei eta sexu indarkerien aurkako esku hartzeei.

2023/03/07 - 09:27
Albiste izango dira: "Bai bakarrik da bai" legea, pentsioen erreforma Frantzian eta martxoak 8
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

2023/03/06 - 16:22
“Zaintzaren merkantilizazioa” salatuko du Bilboko Mugimendu Feministak martxoaren 8an
Martxoaren 8an, manifestazioa egingo dute zaintza-lanak "emakumeek, batez ere, migratu eta arrazializatuek" egiten dituztela salatzeko, eta "zaintzaren eskubide kolektiboa" aldarrikatuko dute.

2023/03/06 - 15:40
Zuzendaritza karguetan dauden gizonen kopurua emakumeenaren bikoitza da
Euskadiko enpresetako administrazio kontseiluetan hiru puntu igo da emakumeen presentzia 2021etik 2022ra, % 22ra iritsiz. Eta kargu gorena, presidentetzarena, puntu bat igo da.

2023/03/06 - 15:34
Seme-alabak zaintzeko lana uzten duten hamar kasutik zazpi emakumeak dira
Emakumeen eskubideen defentsaren astean, berdintasunerako bidean oraindik ere, dauden oztopoak salatzeko aukera izango da askorentzat. Zaintzaren alorrean inon baino nabarmenagoa da gizon eta emakumeen arteko aldea.

2023/03/06 - 09:00
Feminismoaren ahots gazteak: ''Atzerapausoak izaten ari dira berdintasunaren aldeko borrokan''
Irati Arias, June Eiguren eta Nahia Martin gazteei feminismoaren inguruko eztabaida proposatu diegu. Datozen belaunaldiei mezua helarazi diete: "gizartea astindu behar dugu".

2023/03/06 - 08:49
Albiste izango dira: Emakume gazteen ahotsa, Lanbide Heziketa duala euskaraz eta Martxoaren 3ko Memoriala
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/03/06 - 06:00
'Bai bakarrik da bai' legearen erreforma eta parekotasun lege berria, M8ko astearen ardatz politikoak
Dirudienez, 'bai bakarrik da bai' legea erreformatzeko PSOEk aurkeztutako proposamenaren aurka bozkatuko du Unidas Podemosek. Sorpresarik ezean, Alderdi Sozialistak erreforma aurrera aterako du Kongresuaren eskuineko alderdien babesari esker (Vox barne).
2023/03/05 - 21:26
Egun EITBn lan egiten duten ingeniari gehienak emakumeak dira
Azken EITB Dataren arabera, emakumeen ikasketa aukera gustukoenen artean ingeniaritzak ere badaude, eta gero eta interes handiagoa pizten dute emakumeen artean. Gainera, beti hala izan ez den arren, gaur egun gehiengoa dira etxe honetan.