Hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakumeak politikan: zinegotzien % 7 1979an, % 46 gaur

Maiatzeko hauteskundeen ondoren, emakumea izango da Gasteizko alkatea. Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak ere hala izan daitezke.
Emakume Hautetsiek bilkura egin zuten Gernikako Juntetxean 2019an. Argazkia: EFE.
Emakume Hautetsiek bilkura egin zuten Gernikako Juntetxean 2019an. Argazkia: EFE.

Politikan ari diren emakumeen kopurua asko hazi da Euskal Autonomia Erkidegoan azken 45 urte hauetan. Frankismoaren ondorengo lehen udal hauteskundeen ondoren, 1979an, zinegotzien % 7,1 ziren emakumeak. 2019ko hauteskundeen ostean, aldiz, kopuru hori % 46,3koa da.

Gauza bera gertatu da alkatetzetan dauden emakumeen kasuan ere: 1979ko % 1,3tik, gaur egungo % 30,2ra igo da zenbakia. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan hautetsien % 6,1 ziren emakumeak 1979an, eta % 54,2 dira gaur egun.

Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeen ondoren, gainera, lehenengo aldiz emakume bat izango da Gasteizko alkatea, aurkeztuko diren alderdi nagusietako hautagaiak hala dira-eta: Beatriz Artolazabal (EAJ-PNV), Maider Etxebarria (PSE), Rocio Vitero (EH Bildu), Ainhoa Domaica (PP) eta Garbiñe Ruiz (Podemos). Hauetako bat izango da, ziurrenik, Arabako hiriburuko lehen emakumezko udalburua.

Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundietan ere gauza bera gerta liteke. Inkesten arabera, EAJko Elixabete Etxanobek Bizkaiko ahaldun nagusi izateko aukera handiak ditu. Lortuko balu, kargu hori beteko duen lehen emakumea izango da.

Bien bitartean, Gipuzkoako batzar orokorretako hauteskundeetan aukera gehien dituzten bi zerrendaburuak ere emakumeak dira: Eider Mendoza (EAJ-PNV) eta Maddalen Iriarte (EH Bildu). Bietako bat izan daiteke historiako lehen emakumezko ahaldun nagusia.

Parekidetasuna zerrendetan

Hauteskundeetara aurkezteko zerrendak osatzeko garaian, alderdiak parekidetasuna bilatzera derrigortuta daude legez. Udal-hauteskundeetako zerrendetan gizonen eta emakumeen presentziak orekatuta egon behar du; ezin da genero bakoitzeko % 60 baino gehiago eta % 40 baino gutxiago egon, 5 hautagaiko tarteak kontuan hartuta. Salbuespen bakarra 3 000 biztanle edo gutxiago dituzten herrietan dago, hauetan ez dago parekidetasunaren inguruko inolako araurik.

Batzar Nagusietako hauteskundeetarako zerrendetan, berriz, gizonen eta emakumeen presentzia erabat orekatua izan behar da; % 50ekoa genero bakoitzetik, 6 hautagaiko tarteak kontuan hartuta.

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 14/09/2026.- Los grupos que sustentan al Gobierno de Navarra han reclamado este lunes una solución urgente que permita garantizar la continuidad de las obras de duplicación de los túneles de Belate con plena seguridad jurídica y sin un coste adicional injustificado para las arcas públicas. Representantes de PSN, Geroa Bai y Contigo-Zurekin se han reunido con el Gobierno foral para conocer la situación de las obras y las alternativas que se estudian después de que quedara descartada la posibilidad de abonar mediante la figura del enriquecimiento injusto unos sobrecostes por valor de 8,5 millones de euros. Geroa Bai ha sido el grupo más duro con la acción del Gobierno y su portavoz, Pablo Azcona, ha asegurado haber salido de su reunión con el Ejecutivo "más preocupado" de lo que había entrado, ante una obra que considera "trascendental" y que se encuentra en una situación de "impás". En la imagen, la presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Cohesión Territorial, Oscar Chivite, tras finalizar la reunión en el Parlamento foral. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X