Fermin Muguruza
2024/11/19 - 14:03
Fermin Muguruzak Anoetako kontzerturako aforoa handitu du
Ekainaren 14ko kontzerturako 25.000 sarrera saldu dituzte dagoeneko, eta 10.000 txartel gehiago jarri dituzte salgai, goiko eraztunean. Gaualdi horretan DAM palestinar rap taldeak parte hartzea nahi dute.
2024/11/18 - 21:32
Jaurlaritzak espetxeetako kultura emanaldiei baldintzak gogortzea erabaki du Muguruzaren kontzertuaren ondotik
"Biktimak minduta ez sentitzea" omen da Justizia Sailaren helburua. Abeslariak erabakia harriduraz hartu du, EITBri esan dionez, "21 urte dira Eusko Jaurlaritzak adierazpen askatasunaren aldeko adierazpen instituzionala egin zuela".
2024/10/30 - 10:30
"Ferminek aurrea hartu dio beti bere garaiari"
Verde Pratok, Hofe x 4:40k eta Nakar taldeak Fermin Muguruzaren 40 urteko ibilbide musikala ohoratuko dute ostegunean, urriak 31, Bilboko Kafe Antzokiko oholtzaren gainetik. Hoferekin hitz egin dugu, irundar musikariaren bideaz.
2024/09/05 - 10:44
Fermin Muguruzak Iñigo anaia omenduko du, bira abiatzeko
Irundar musikariak Biarritzen, Atabal aretoan, eskainiko du mundu birako lehen kontzertua, abenduaren 17an, Iñigo Muguruza zenak 60 urte beteko zituen egunean.
2024/07/19 - 11:39
Fermin Muguruzak nazioarteko bira egingo du 2025ean
Europa, Amerika eta Asiara zabalduko du ideia irundar musikariaren kontzertu sortak. Ekainaren 14rako, kontzertu erraldoia antolatu dute Reale Arena estadioan, Donostian.
2024/06/21 - 13:36
Fermin Muguruza: "Ez dut sold out-aren presiorik izan nahi"
Musikari irundarrak iragarri du azken unera arte sarrerak eskuragarri izatea gustatuko litzaiokeela, ekainaren 14an Anoeta estadiora joan nahi duenak erosteko aukera izan dezan.
2024/06/20 - 12:39
Fermin Muguruza: ''Poza eta errespetua ematen dit birak''
Irundar musikariak nazioarteko bira iragarri du 2025erako, urtarrilean hasi eta urrian bukatuko dena. Tartean, ekainaren 14an Reale Arena estadioan joko du, eta bertan hitz egin dugu berarekin.
2024/04/25 - 12:53
Minutu batean saldu dituzte Fermin Muguruzaren Bilboko bigarren emanaldiko 8.000 sarrerak
Irundar musikariak iragarri zuen lehen gaualdirako txartel guztiak ordu gutxian saldu eta gero, bigarren kontzerturako sarrerak minutu batean bukatu dira.
2024/04/23 - 20:26
Fermin Muguruzak kontzerturako sarrera guztiak saldu, eta beste emanaldi bat iragarri du abenduaren 21erako
Irundar musikariak 'Fermin Muguruza 1984-2024' kontzertuko sarrera guztiak saldu ditu goizean, eta beste kontzertu bat egingo du biharamunean, abenduaren 21ean, toki berean, Bilbao Arena pabilioian. Bigarren kontzertu horretarako sarrerak ostegun honetan, apirilak 25, jarriko dituzte salgai.
2024/04/20 - 13:03
Fermin Muguruza: ''Bidaia musikala eskainiko dugu 40 urte hauetan egin dudana ospatzeko''
Abenduaren 20an kontzertu berezia eskainiko du Fermin Muguruzak Bilbon, eta oso motibatuta agertu da Kortatu, Negu Gorriak eta bere bakarkako ibilbidea errepasatzeko gau berezi honekin.
2024/04/20 - 09:42
Fermin Muguruzak kontzertua eskainiko du Bilbon, 40 urteko ibilbide musikala ospatzeko
"FM Muguruza. 1984-2024" kontzertuan, abenduaren 20an, Bilbao Arenan, Kortaturen, Negu Gorriaken zein bakarkako lanetako kantuak entzungo dira. Sarrerak apirilaren 23an jarriko dituzte salgai.
2023/12/07 - 13:12
Ibaiak ez du hiltzen
Fermin Muguruza zuzendariak eta Jone Unanua ekoizle eragileak "Bidasoa 2018-2023" dokumentala aurkeztu dute Durangoko Azokan, Irudienea gunean. "Bidasoari egindako amodiozko kantua" egunero egongo da ikusgai, Kulturaren Plazan.
2023/02/10 - 22:03
Fermin Muguruza zuzendari irundarrari babesa adierazi diote, ultraeskuinaren jazarpenaren aurrean
Zinema munduak elkartasuna helarazi dio 'Black is Beltza 2: Ainhoa' animaziozko filmaren zuzendariari, Voxek Goya sarietan egongo dela salatu eta gero. Besteak beste, Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiaren zuzendariak babesa adierazi dio.
2022/09/24 - 02:22
Musikaren eta zinemaren borrokek bat egin dute 'Black is Beltza 2: Ainhoa'-ren estreinaldiaren jai handian
Belodromoak kontzertu bat bezala ikusi eta sentitu du Fermin Muguruzaren pelikula. Lantalde osoa hartu eta besarkatu dute Zinemaldiko estreinaldi jendetsuenean izan diren 3.000 lagunek.
2022/09/23 - 17:37
Fermin Muguruza: "Denok elkarrekin arnastu, txalo eta negar egin eta algaraka hasiko gara"
"Black Is Beltza 2: Ainhoa" filma 3.000 lagunen aurrean estreinatuko dute gaur, ostiralarekin, Donostiako Zinemaldiaren barruan.
2022/08/18 - 17:42
''Black is beltza II: Ainhoa'' pelikularen trailerra
Fermin muguruzak zuzendutako animaziozko thriller politikoa.
2022/07/21 - 12:25
Fermin Muguruzak dantzan jarri du Errenteria, Madalena jaiak hasi bezperan
Errenteriako txistulari bandak eskaini duen kontzertuak oso gonbidatu berezia izan du. Fermin Muguruza eszenatokira igo da eta zazpi abesti abestu ditu, horietako bi Jon Maiak lagunduta.
2022/06/17 - 12:06
''Black is Beltza II: Ainhoa'' pelikularen aurrerapena
Fermin Muguruzaren pelikularen bigarren zatiak Amandaren eta Manexen alaba du protagonista. Irailaren 30ean iritsiko da zinema aretoetara, EITBren parte-hartzearekin.
2022/03/26 - 21:45
Fermin Muguruzaren ibilbidea ospatuko du Muguruza Mani-Fest kontzertu bereziak
Igandean bukatuko da Loraldia jaialdiaren aurtengo edizioa, baina aurretik, emanaldi bat egingo dute Bilboko Kafe Antzokian. Fermin Muguruza musikagilearen diskografia osoa errepasatuko duen kontzertu berezia antolatu dute, La Basu edo Juantxo Arakama bezalako artista gazteen bertsioekin.
2021/02/21 - 21:39
Euskal artistak Pablo Hasel espetxeratu izanaren inguruan mintzatu dira
Aurreko astean, kultura arloko 200dik gora artistak babesa adierazi zioten raperoari, horien artean Fermin Muguruza abeslari eta zinemagileak, eta Aitor Merino aktoreak.