Ibaiak ez du hiltzen
2021eko apirilaren 22an, Fermin Muguruza irundar musikari eta zinemagileak zartakoa jaso zuen Unai Iturriaga Zugazart marrazkilariak Naiz hedabidean eginiko biñeta ikustean: lau egun lehenago, Tessfit Temzide 21 urteko eritrearrak, gizonak, pertsonak, bere buruaz beste egin zuen Irungo Azken Portun, Hendaiara begira, ukatu zioten lurra (Frantziako Poliziak Irun eta Hendaia arteko mugan geldiarazi zuen) aurrean zuela.
Marrazkiaren indarraz, Zugazartek XX. mende hasieran batik bat AEBko hegoaldean zuhaitz adarretan urkatuta hiltzen zituzten beltzekin erkatu zuen Temzideren heriotza, zeinak "Strange fruit" Billie Holidayk ezagun egin zuen kantuan ohoratu baitzituzten ("gorpu beltzak, hegoko brisarekin kulunkan"). Muguruzak kulturgile gisara zerbait egin behar zuela deliberatu zuen orduan, atzo Durangon eginiko solasaldian azaldu zuenez.
Esan eta egin: artean "Black Is Beltza 2: Ainhoa" filma bukatzen ari zela, Muguruzak ekin zion "Frantziako Gobernuak 2018an Irun eta Hendaia arteko hiru zubiak itxi zituztenetik Bidasoan, gure ibai maitean, gertatzen ari zenari buruz" dokumentatzeari: 2018 horretatik gaur egunera arte, gutxienez hamar pertsona hil dira mugaren inguruan, alde batetik bestera ezkutuan pasatu nahian itota, trenak harrapatuta edo berantetsirik bere buruaz beste eginda.
"Ez genuen kazetaritza dokumental bat egin nahi. Zerbait ezberdina izan behar zuen", azaldu du Muguruzak areto betearen aurrean eginiko hitzaldian. Musikan ere ohikoa izan duenez, estilo nahasketara jo zuen orduan.
Dokumentalen estilo klasikoan, egoera barrutik ezagutzen duten protagonisten (pertsona migranteei laguntzeko elkarteetako ordezkariak, ama etorkin baten alaba, muga zeharkatzen saiatu zen pertsona bat…) lekukotasunak bitzen ditu lanak, baina baita Bidasoa ibaiaren, "lanaren beste protagonista baten", irudiak ere. Azkenik, animazioa erabiliz, Bidasoko muga ezkutuan zeharkatu nahian hildako lagunen historia kontatzen da, lekukotasunekin tartekatuta: nor ziren, nondik zetozen eta nola iritsi ziren aurrera egiten utzi ez zien puntura.
Hain zuzen ere, horixe izan zen lanaren motibazio nagusietako bat: zenbakitzat hartuak diren horiei gizatasuna itzultzea; identitatea aitortzea Tessfit Temzideri, Yaya Karamokori, Abdoulaye Koulibalyri, Fayçal Kamadoucheri, Mohamed Kemali, Ahmed Belhiredji, Sohaibo Billari, Ibrahim Diallori eta Abderraman Bahri. Sorkuntza, estatistikaren osagarri emozionaltzat erabilia; gizatasuna, axolagabekeriaren aurreko kontrapozoi; sorkaria, klixearen mailu.
Fermin Muguruza tartean egonik, noski, musikak ere pisu nabarmena du dokumentalean, eta, 71 minutuko lanean, Bidasoaldeko hainbat eta hainbat musikariren lanak entzuten dira: Bad Sound System, Sonakay, Fermin Muguruza bera, Willis Drummond ("Bidasoa. Guretzat ez zira sekulan muga izan. Ez dugu onartuko hilerri bihur zaitezen", kantatzen dute), Olaia Inziarte ("Lehengo lepotikan burua" kantatzen du, eta gauzak ez dira gehiegi aldatu joan den mende erdialdean Salazarren diktaduratik ihesi zihoazen portugaldarrak Bidasoan ito zirenetik, Frantziara bidean), Dut ("Bandera trapu bat da, haizerik ez badabil", kantatzen dute Martxel Mariscalen hitzetan, mugez ari garela)…
Argi hitz egin zuen Fermin Muguruzak atzo, aurkezpena bukatzeko: "Ibaiak ez du hiltzen. Ibaia bizitza da, bi ertzak besarkatzen ditu. Migrazio politikek hiltzen dute".
*"Bidasoa 2018-2023" egunero izango da ikusgai, Durangoko Azokan, Irudienea gunean, 20:30etik aurrera.
Zure interesekoa izan daiteke
'Lazkao Txiki' omendu dute bere sorterrian, jaio zela 100 urte bete direnean
Joxe Miel Iztueta, 'Lazkao Txiki', omendu dute bere sorterrian, jaio zela 100 urte bete direnean. Lazkaomendiko Abaliñe baserrian jaioa, bederatzi urte zituela hasi zen bertsotan eta ondare handia utzi zuen, bertsolaritzaren historiako izen handienetakoa bihurtzeraino.
Norma Vilaren 'Salitre' euskal filmak emango dio hasiera Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. Asteari
Salitre, Nagore Aranburu eta Haizea Carneros protagonista dituen pelikula, Norma Vilak (Bilbo, 1983) —Jules D. (2016) eta El fin de todas las cosas (2019) film laburren arduradunak— zuzendutako lehen film luzea da.
Apple TVren 'Widow's Bay' telesaila jaun eta jabe, Emmy sarien 78. edizioan
Beldurrezko satira horrek sei sari lortu ditu, sormenezko sarien ekitaldian lortutako zortzi golardorekin batera. Gaueko unerik hunkigarrienetako bat Michael J. Foxen agerraldia izan zen: Parkinson gaixotasunaren ikerketa sustatzeagatik Bob Hope sari humanitarioa eman zioten.
"Kill Jackie" Bizkaian eta EITBren plato batean grabatutako Catherine Zeta-Jonesen telesail berriak trailerra du
Seriearen trailerra estreinatu dute. Udaberrian filmatu zen EITBren plato berrian eta Bilbon, Getxon eta Bardean, besteak beste. 2027an, EITBn egongo da ikusgai.
Zabalik dago Durangoko Azokan erakusmahaia jartzeko izen-ematea
Irailaren 30a arteko epea daukate argitaletxe, diskoetxe, elkarte, erakunde eta gainerako interesatuek. Azokaren webgunean dago abenduaren 4tik 8ra bitartean egingo den azokaren inguruko informazio guztia.
Yayoi Kusama artista japoniarra hil da, 97 urte zituela
Hain zuzen ere, artista ezaguna abuztuaren 14an hil zen, Tokioko ospitale batean. 2023an "Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino" erakusketa hartu zuen Guggenheimek. Kusama 10 urte zituela hasi zen margotzen, eta, horretarako, ilargien eta patroien errepikapen obsesiboa baliatu zuen, hala nola sareak eta arkuak.
Bilboko Euskal Museoko sarrera doakoa izango da abuztuaren 22tik 30era, Aste Nagusia dela eta
Bisitariek erakusketa erdi iraunkorra ikusi, Ra Asensiren "Uhinak" proposamen garaikidea ezagutu eta "Bilboko erraldoiak" erakusketa tradizionalaz gozatu ahal izango dute.
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.