Frankismoa
2023/12/09 - 15:46
Frankismoak Ondarretan eraildako Hipolito Berasategiren gorpuzkiak familiari entregatu dizkio Jaurlaritzak
Donostiako Udalean egindako ekitaldi batean jaso ditu Pepik bere aitaren hezurrak, 83 urteren ostean. Ondarretan erail eta desagertutakoetatik identifikatu ahal izan den lehen biktima da. Oiartzungo hilerrira eramanak ziren haren hezurrak, beste askorenen artean.
2023/12/05 - 18:18
Gerra Zibilean hildako 20tik gora gudariren gorpuzkiak topatu dituzte Zornotzako hilerrian
Aranzadik desobiratze lanekin jarraituko du, eta horiek biktimen inguruko informazio gehiago ematea espero du. Melgosa sailburuak senideren bat inguru horretan hil zela sumatzen duten familiei eskatu die lagin genetikoa emateko, identifikazioa egin ahal izateko.
2023/12/02 - 13:50
Bernardo Rodriguez Rincon frankismoaren biktimaren gorpuzkiak eman dizkio Jaurlaritzak haren familiari
Bernardo Urduñako espetxe frankistan egon zen preso, eta bertan hobitik ateratako 71 presoen artean identifikatu duten zortzigarrena da. Aintzane Ezenarro Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariak eman dizkio Bernardo Rodriguez Rinconen gorpuzkiak haren familiari.
2023/11/27 - 22:27
Gerra Zibilaren eta errepresio frankistaren beste hiru biktima identifikatu dituzte
Identifikatuak Felix Rodriguez Arana (Tolosan jaioa, baina pasaitarra), Quintana de la Serenako (Badajoz) Francisco de la Cruz Orellana eta Hipolito Berasategi Alcalde (Burgoseko Briviesca herrian jaioa) dira.
2023/11/20 - 20:43
Egiari Zor elkarteak Estatu indarkeriaren biktimak publikoki aitortzeko eskatu die erakundeei
Fundazioak ETArenak ez diren biktimekiko "tratu asimetrikoarekin" amaitzea eskatzen du. Ekitaldia "egia aitortzeko borrokan jarraitzen duten guztiei" eta "oroimenerako eskubidea lapurtu nahi zaienei" eskaini zaie.
2023/10/30 - 19:08
Espainiako Gobernuak frankismoaren biktima gisa aitortu du Gabriel Aresti idazlea
Meli Esteban alargunak errekonozimenduaren adierazpena jaso du, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuaren presidentearen eskutik.
2023/10/20 - 19:20
Frankismoko presoen esklabotza kasuak salatzeko lehenengo kereila jarri dute nafar batzuen senideek
Igari, Bidankoze eta Erronkari lotzen dituen errepidea eraiki zuten presoen senideak dira. Esklabotza baldintzetan aritu zirela eta, "gizateriaren kontrako krimenen biktima" gisa aitortzeko eskatzen dute.
2023/10/03 - 20:38
Ordena Publikoko Auzitegiak Euskadiko herritarren kontra zabaldutako sumarioak digitalizatuko ditu Gogorak
Gogora Institutuak jakinarazi duenez, lehen ikerketen arabera, 1963 eta 1977 bitartean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 2.700 herritar baino gehiagoren aurkako sumarioak abiarazi zituen auzitegi horrek.
2023/09/28 - 15:26
Legebiltzarrak Memoria Historikoaren legea onartu du, gehiengo zabalarekin
Ganberako ordezkarien % 90ek babestu dute araudia (EAJk, PSE-EEk, EH Bilduk eta EP-IU k alde bozkatu dute). Urkulluk biktimekin ospatu du legearekin emandako "pauso garrantzitsua". Elkarte memorialistek "historikotzat" jo dute eguna. Biktima batzuk Legebiltzarrean izan dira bozketa jarraitzen.
2023/09/28 - 14:21
Memoria historikoaren EAEko legearen gakoak
Araudiak memoria sustatzeko eta Gerra Zibilaren eta Frankismoaren biktimen erreparazioa bermatzeko neurri berriak ditu. Ikur frankistak desagerrarazteko pausoak aurreikuisten ditu, baita 150.000 eurorainoko isunak arau-hausteengatik.
2023/09/28 - 10:15
Albiste izango dira: Memoria Historikoaren Legea, iraileko KPI eta 'Itxaso' telesailaren estreinaldia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/28 - 07:00
Memoria Historikoaren legea onartuko du gaur Eusko Legebiltzarrak, bi urteko tramitazioaren ondoren
Bi helburu ditu legeak: batetik, Gerra Zibilaren eta diktadura frankistaren biktimen memoria, aitortza eta erreparazioa sustatzea; eta, bestetik, printzipio eta balio etiko eta demokratikoak sustatzea.
2023/09/27 - 19:08
48 urte bete dira Francoren aginduz Txiki eta Otaegi eta FRAPeko hiru kide fusilatu zituztela
Francoren erregimenaren azken fusilatuak izan ziren. Ahaztuak 1936-1977 elkarteak deituta, oroimen ekitaldia egin dute Zarauzko hilerrian. Sortuk hartu du parte ekitaldian, eta alderdi horren hitzetan, hilketa horiekin Euskal Herri aske baten aldeko aldarria isilarazi nahi zuten.
2023/09/24 - 16:38
1936ean Iberoko hilerrian fusilatu zituztenak omendu dituzte
Oltza Zendean, 70 lagun inguru fusilatu zituzten Iberoko hilobian bertan, eta beste hainbaten aurka errepresaliak hartu zituzten.
2023/09/21 - 15:24
Fiskaltzak frankismoko torturak ikertzea eskatu du lehen aldiz
Carlos Vallejo sindikalistaren kasu ikertzearen alde azaldu da Ministerio Publikoa. Vallejok kereila aurkeztu zuen sei polizia frankisten aurka Bartzelonako komisaria nagusian bera torturatzeagatik.
2023/09/16 - 17:56
Espainiako Justiziak software berria erosi du, Gerra Zibileko eta frankismoko biktimen DNA banku bat sortzeko
Estatu mailako banku horretan adingabeen balizko lapurretaren biktima diren pertsonen profilak integratzea aurreikusten da.
2023/09/15 - 21:14
Espainiako Justiziaren aurrean deklaratu duen frankismoaren lehen biktima: "Inpunitatearen horma hautsi da"
Era berean, aurreneko aldiz Espainiako Gobernuak aurten abian jarri duen Giza Eskubideen eta Memoria Demokratikoaren Salako fiskalak hartu du parte auzian. Julio Pachecok salatu du Brigada Politiko-Sozialeko poliziek torturatu egin zutela 1975ean.
2023/09/03 - 12:36
Aragoiko Justizia zuzendari berriari espedientea ireki diote sare sozialetan frankismoa goratzeagatik
Esperanza Pastor Facebookeko irudi batean azaldu da bandera frankistarekin. PPk eta Voxek osatutako Gobernuak izendatu du, eta PSOEk eta Sumarrek osatutako oposizioak horren dimisioa eskatu du dagoeneko. Aragoiko Ehiza zuzendariari ere espedientea irekiko diote arrazoi bera tarteko.
2023/07/14 - 14:16
Jacinto Lara abokatuak Frankismo krimenen ikerketa oztopatzea leporatu dio Espainiako Estatuari
Haserre hitz egin du Madrilen epaileak Julio Pacheco biktimaren auzia berrikusi behar duela adierazi dielako eta biktimaren deklarazioa bertan behera utzi dutelako.
2023/07/14 - 13:15
Frankismoaren biktima baten lehen deklarazioa izan behar zuena bertan behera gelditu da Madrilen
Julio Pacheco Yepesek Frankismo garaian jasandako torturak salatu zituen eta auzitara eraman zuen kasua. Epaileak zalantzazko ertzak ikusi ditu orain eta auzia berriz aztertzea eskatu du.