Memoria historikoaren EAEko legearen gakoak
Eusko Legebiltzarrak gehiengo zabalez onartu duen Euskadiko Memoria Historikoaren eta Demokratikoaren Legeak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) memoria historikoa berreskuratzeko bidean politika publikoek jarraitu beharreko ildo nagusiak zehazten ditu araudiak, baita arau-esparrua eman. Besteak beste, biktimak aitortzeko eta erreparatzeko ekimen berriak zehaztu, eta memoriaren kontrako ekintzak egiteagatik 150.000 eurorainoko isunak aurreikusi dituzte.
Legeak bi helburu nagusi ditu. Batetik, "Gerra Zibilean eta diktadura garaian arrazoi politiko, ideologiko edo erlijiosoengatik jazarpena edo indarkeria jasan zutenen erreparazio morala eta memoria pertsonal eta familiarraren berreskurapena sustatzea". Bestetik, balio eta printzipio demokratikoak bultzatzea.
Honakoak dira biktimatzat joko direnak: bonbardaketen, epaiketaz kanpoko exekuzioetan, espetxean edo "legezkotasun demokratikoa defendatzearen ondorioz" hildakoak; espetxeratu, torturatu, deportatu eta nahitaezko lanak egitera behartu edo kontzentrazio esparruetan sartu zituzten pertsonak. Biktima izaera izango dute, halaber, erbesteratutakoak, errepresaliatutakoak edo errepresio ekonomikoa jasan zutenak. Gizabanakoak ez ezik, kolektiboak ere izan daitezke biktimak: hala nola, alderdi politikoak, sindikatuak edo mugimendu feministak. Testuan euren ideologia eta lanbideagatik errepresioa jasan zuten pertsonak aipatzen dira,
Bigarren Errepublikako maisu-maistren kasua espreski jasota. Diktadura frankistan sexu-orientazioa dela-eta edo gutxiengo etniko bateko kide izateagatik errepresioa jasan zuten pertsonak, eta frankismo garaian, euskara erabiltzeagatik jazarpena eta errepresioa jasan zutenak.
Eusko Jaurlaritzak egindako dokumentu pertsonalizatu eta instituzional bat eskuratzeko aukera izango dute denek ere. Gainera, oraindik datarik ez badu ere, estatu kolpe militarraren zein diktaduraren biktimak urtero oroitu eta omentzeko egun bat zehaztuko dela jasotzen du legeak
Gogora institutua, Memoria historikoaren ardatz
Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak nagusitasuna irabaziko du araudi berriarekin, eta Euskadin memoria historikoa zaintzeko erakunde erreferentea izango da. Aintzane Ezenarrok zuzentzen duen institutuari dagokio, esaterako, Gerra zibilean eta frankismoan, 1936-1978 epean, Euskadin izandako giza
eskubideen urraketei buruzko oinarrizko txostena egitea. Bildutako datuekin, hildako biktimen datu basea osatuko du, errolda publiko bihurtuta.
Gogora institutuak beste zeregin batzuk ere izango ditu: epaitegietara jo nahi duten biktimak laguntzea, eta Gerra zibilean eta diktaduran desagertutako pertsonak bilatzea, desobiratzea eta identifikatzea. Horren harira, gorpuzkiak desobiratzen direnean hezurretatik lagin genetikoak atera, eta horiekin DNA banku sistema bat ezarri eta kudeatuko du.
Era berean, legea indarrean sartu eta urtebeteko epean, kalte-ordain ekonomiko osagarriak bidezkoak eta bideragarriak diren aztertu beharko du.
Euskadiko memoria historikoaren lekuak, guneak eta ibilbideak zehaztuta mapa osatu beharko du Gogorak.
Halaber, memoria historikoaren kontrakoak diren ikurrak zeintzuk diren zehaztu eta horiek kentzeko bideak ezartzen ditu legeak:
Aurreikusitako isunak
Lege horren berrikuntza nagusienetarikoa da arau-hausteengatik aurreikusten dituen zehapenak dira. Arinenek 2.000 eurorainoko isunak jasoko lukete, baina larrienek 150.000 eurorainoko zigorra jaso lezakete. Tartean, arau-hauste larriak daude (10.000 eurorainoko isunekin). Arau-hausteak berriro egiteak jasotako zigorra handitzen du, izan ere, arau-hauste arin bat larri bilakatzen da automatikoki, eta larria zena, oso larri.
Zure interesekoa izan daiteke
Belateko lanak ia geldituta daude, gainkostuetan 8,5 milioi euro ordaintzeko irtenbidearen zain
Nafarroako Gobernua legezko bide bat bilatzen ari da aldi baterako enpresa-elkarte esleipendunari gainkostua ordaintzeko, eta hainbat alderdi politiko kezkatuta daude egoerarekin.
Andueza, Bizkaiko zerga-erreformaren legeaz: "Gu koherenteak izango gara eta gure jarrerari eutsiko diogu"
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak Euskadi Irratian aurreratu du sozialistek bidea irekiko diotela gaur onartuko den Bizkaiko zerga-erreformaren legeari, gobernu-kidetasuna errespetatze aldera. Nolanahi ere, Anduezak argi utzi du bere alderdiaren jarrera ez dela aldatu. Ohartarazi duenez, erreformak Batzar Nagusien argi berdea jaso dezan, edukia sakon negoziatu beharko dute EAJrekin.
40 urte 'Yoyes' hil zutela, talde armatuari erronka bota zion ETAko lehen emakume buruzagia
Lau hamarkada bete dira Dolores Gonzalez Katarain 'Yoyes' hil zutela Ordizian, bere jaioterrian, haren hiru urteko semea aurrean zela. Hilketa hori mugarri bihurtu zen ETAren aurkako mobilizazioan.
Ceutari buruzko alertek gobernuko kideen "kezka" eta PPren eta Voxen haserrea piztu dituzte
EAJk "kezkagarritzat" jo ditu desklasifikatutako txostenak, eta PPk eta Voxek Espainiako Gobernuko presidentearen dimisioa eskatu dute. Sumarrek, bere aldetik, frogatuta ikusi du Marokoko agintarien gelditasuna.
Ceutara sartzeko deialdien berri eman zien CNIk Espainiako eta Marokoko gobernuei, milaka migratzaile iritsi bezperan
Ceutako migrazio krisiaren harira, Espainiako Gobernuak 40 dokumentu desklasifikatu ditu gaur, eta horien arabera, uztailaren 29an CNIko agenteak Marokoko inteligentzia zerbitzuekin eta Espainiako Gobernuak Ceutan duen ordezkariarekin jarri ziren harremanetan, sare sozialetan Ceutara sartzeko deialdiak egiten ari zirela ohartarazteko.
Estatus politiko berriari buruzko akordioa PSE-EErekin eta EH Bildurekin "hirukoa" izan behar duela esan du Antxustegik
Joseba Diez Antxustegik (EAJ) Imanol Pradales lehendakariarekin izandako bileraren balorazioa egin du, Pradalesek Legebiltzarreko taldeekin egindako bilera-sortaren amaieran.
Alderdien hauteskunde interesak albo batera utzi eta herri ikuspegitik jarduteko eskatu du Otxandianok
Herri honek dituen erronka nagusiei aurre egiteko, "mugimendua, adostasunak eta lidergo partekatuak" behar direla esan dio EH Bilduko ordezkariak lehendakariari.
Eusko Jaurlaritzak hirugarren gradua eman dio Henri Parot ETAko buruzagi ohiari
Covitek deitoratu du "39 pertsona hiltzeagatik zigortutako terrorista bati" eman izana erregimen hori.
Otxandiano: "Erabaki behar dugu aktibo elektoral hutsak izango garen ala herri honek behar dituen mugimenduetako protagonistak"
Lehendakariarekin batzartu ostean Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak adierazi duenez, "arrisku bat ikusten dugu momentu honetan: legegintzaldi hau amortizatutzat ematea, hiru herrialde hauek urte eta erdiz luzatuko litzatekeen prozesu elektoral batean itotzeko".
Anduezak aurrekontu "hedakorrak" eskatu dizkio Pradalesi 2027rako, eta "lehentasun soziala" ezartzea nazionalaren aurrean
Lehendakariarekin izandako bilera "giro adeitsuan" egin dela esan du PSE-EEko buruak, eta, besteak beste, osasuna eta etxebizitza babestea eta indartzea eskatu dio. Halaber, PISA txostenean jasotako euskal hezkuntzaren emaitza txarren aurrean "autokritika" egiteko galdegin dio EAJri.