Gabonak
2022/01/02 - 21:06
2022ko Errege Magoen kabalgatak pandemia egoerarekin bat egingo dira
Euskadiko hiriburuek indarrean dauden osasun neurriekin bat emango diete ongietorria Berorien Maiestateei.
2022/01/01 - 13:04
2022ko lehenengo egunsentia
Eitb.eus-eko erabiltzaileak oso goiz esnatu dira gaur eta, argazki-kamera eskuan izanda, urte berriko lehenengo egunsentiaren lekuko izan dira.
2021/12/31 - 21:21
EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi egin ditu Jaurlaritzak ezarritako murrizketak
Auzitegiak atzera bota du ostalariek eskatutako kautelazko neurria, baina aurrerago gaia sakonean aztertu eta behin betiko ebazpena eman beharko du. Bitartean, ostalaritza 01:00etan itxiko da, eta edukiera % 60ra mugatuko da. Zutik kontsumitzea debekatuta dago, eta 10 bezero elkar daitezke gehienez.
2021/12/31 - 17:58
Giro egonkorra eta tenperatura epelak, Urteberriko astebururako
2022ko lehen egunetan udazkeneko giro atsegina nagusituko da, hego ukituko haizearekin.
2021/12/31 - 15:00
Iñigo Urkullu lehendakariaren mezua, osorik
Iñigo Urkullu lehendakariak pandemian zehar jasotako kritikak onartu ditu, baina "guztioi berdin eragiten digun errealitate baten aurrean populismoaren edo demagogiaren aurkako txertorik ez dagoela" esan du.
2021/12/31 - 13:43
Ertzaintzak eta udaltzaingoek jende pilaketak zainduko dituzte, kale-edanik egon ez dadin Urtezahar gauean
Prebentzio-lanak egingo dituzte ordutegiei, edukierei eta maskara eramateko betebeharrari dagokienez osasun-araudia errespeta dadin, eta jende pilaketak egon ohi diren guneak zainduko dira. Besteak beste, Bilboko Casilda Iturrizar parkea zigilatu dute.
2021/12/31 - 12:25
Jende asko bildu da euskal merkatuetan, Urtezaharreko afarirako azken orduko erosketak egiteko
Bilboko Erriberako Merkatuan grabatutako irudiek ez dute zalantzarako tarterik uzten. Kutsatzeen goranzko bilakaera dela eta, euskal herritarrek azken ordura arte itxaron dute urte amaierako afarirako erosketak egiteko.
2021/12/30 - 22:46
Bilboko Errege-opil Solidarioak 1.200 errazio banatuko ditu urtarrilaren 5ean, haurren pobreziaren aurka
Errazioen banaketa Bilboko Plaza Berrian izango da eramateko pack batean, eta "osasun-neurri zorrotzak betez".
2021/12/30 - 10:42
Bi gizon ikertzen ari dira Hernanin suak hartutako eraikinean lapurtzeagatik
20 eta 28 urteko bi gizonezko topatu dituzte abenduaren 24ko gauean su hartu zuen eraikinaren barruan. Eraikin hori hutsik eta zigilatuta dago, teknikarien balorazioaren zain. Topatu dituztenean, erlojuak, bitxiak eta tresna elektronikoak zeramatzaten gizonezkoek poltsetan gordeak.
2021/12/29 - 23:52
Errege Magoak Bilbon ikusteko sarrerak ostegun honetan jarriko dituzte salgai
Bilbao Arenak 1.500 pertsonako edukiera izango du pase bakoitzeko, covid ziurtagiriaren kontrola egongo da eta maskara eskatuko da, baita txikientzat ere, adina edozein dela ere.
2021/12/28 - 20:06
Urkullu Erregeen kabalgatei buruz: "Alkate bakoitzak bere udalerriaren egoera ezagutzen du"
Lehendakariak esan du neurri berriek ez dietela kabalgatei eragiten, baina ohartarazi du udal arduradunek badakitela euren udalerria arriskuan dagoen ala ez.
2021/12/27 - 15:42
Gabon zaharretako jai eta afari bereziak bertan behera geldi litezke LABIren erabakien ondorioz
Neurrien esperoan daude jatetxe eta gaueko aisiko lokalak. Afari bereziak eta kotilloiak dituzte antolatuta hainbat lekutan. Bertan behera utzi edo ez, aste honetan, azken momentuan, erabakiko dute.
2021/12/27 - 14:14
Urkullu: 'Urtezahar eta Urteberri egunetarako murrizketa berriak ezartzea adostu dugu'
Hala ere, ez du zehaztu zeintzuk izango diren LABIri aurkeztuko dizkion neurriak. Gainera, Urkulluk berak hainbatetan azpimarratu duenez, "segurtasun juridikoa" izan beharko dute.
2021/12/27 - 12:36
Atutxa: "Sortuk erailketen gaineko errefusa eta hausnarketa etiko-moral errealik egin gabe jarraitzen du"
Itxaso Atutxa BBBko presidentearen ustez, argi dago Sortu "bere erakundean instituzionalizatzen ari dela lehendik ere ezagun zena", Sorturen "borrokaren beso politikoaren eta ETAren ekintza militarraren arteko sinbiosia".
2021/12/27 - 11:40
New York turistaz bete da berriro, baina kutsaketek kolokan jarri dituzte euren planak
New Yorken, kutsaketak %80 igo dira azken bi asteotan. Eta kolpe gogorra izaten ari da turismoarentzat. Izan ere, Gabonetako denboraldia izaten da urteko sasoirik onena, eta mugak itxita egon ondoren, orain, hiria bisitariz betetzen ari zen unean kutsaketen gorakada iritsi da.
2021/12/27 - 08:36
Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua neurri bateratuak prestatzen ari dira Urtezahar egunerako
Maria Chiviteren gobernuak astelehen honetan bertan joko du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusira, murrizketak ezartzeko baimen eske.
2021/12/25 - 20:08
Olentzero eta Mari Domingiren opariekin jolasteko eguna izan da gaurkoa
Goizean goizetik urduritasuna eta ikusmina izan dira etxeko txikienen artean, Olentzerok eta Mari Domingik eskatutakoa ekarri dieten ala ez ikusteko.
2021/12/24 - 22:27
Felipe VI.ak covid-19aren aurka "ahal den guztia egitera" animatu du, "atzerapausorik ez emateko"
Pandemian eta ekonomiaren eta gizartearen susperraldian oinarritu da bere hitzaldia, baina erakundeetako kargudunen zereginean ere jarri du arreta.
2021/12/24 - 21:15
Olentzero eta Mari Domingi, Euskal Herri osoa bisitatzeko prest
Aurten, ikazkinak eta haren laguntzaileak Gasteiz eta Donostia bisitatuko dituzte ohi baino ibilbide luzeagoan, eta beste herri askotan ere izango dira. Bilbok eta Iruñeak, bestalde, bertan behera utzi dituzte desfileak.
2021/12/24 - 16:37
Hauek dira 17 autonomiek Gabonetarako hartu dituzten neurriak
Euskadi eta Nafarroa mugakide diren erkidegoekin aztertzen ari dira murrizketa komunak ezartzeko aukera. Kataluniak etxeratze-agindua ezarri du, eta Madrilek eta Gaztela-Mantxak ez dute murrizketa berezirik ezarri.