Giro egonkorra eta tenperatura epelak, Urteberriko astebururako
Urteberriko lehen asteburuan udazken giro atsegina nagusituko da. Izan ere, garai honetarako altuak diren tenperaturak espero dira datozen egunetarako eta hego ukituko haizea ibiliko da. Ipar isurialdean litekeena da 20 ºC-ko tenperaturak gainditzea.
Euskalmeten iragarpenaren arabera, 2021eko azken ostiralaren antzerako giroarekin hasiko dugu urtea. Goi-hodeiak agertuko dira, baina giro eguzkitsu eta atseginak jarraipena izango du. Goizean goiz Ebro ibarrean lainoa sortu eta iraunkorra izan daiteke. Gainera, Araban eta Nafarroan goizaldea hotza izango da, minimoak 5 ºCtik behera jaitsiko dira eta zenbait tokitan izotza egin dezake. Kantauri isurialdean, aldiz, hegoaldeko haizearen eraginez, tenperatura ez da 10 ºCtik jaitsiko. Maximoek berdintsu jarraituko dute.
Igandean eguraldia lasaia izango da, hodei gehiago agertuko diren arren. Goizean goiz lainoa eta lanbroa sor daitezke, eta bereziki goizean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugariagoak izango dira; hala ere, giro argitsuak jarraipena izango du. Goizean hegoaldeko haizea ibiliko da eta tenperaturak balio atseginetan jarraituko du, baina arratsaldean haizeak iparraldera egingo du eta maximoak apur bat jaitsiko dira, batez ere Kantauri isurialdean.
Asteburu osoan zehar, balio maximoak 20 ºCren inguruan matenduko dira, igandean arinki jaisteko. Bestalde, Arabako eta Nafarroako zenbait puntutan tenperaturarik epelenak 12 ºCren buruan ibiliko dira. Minimoak, berriz, ez dira 10 ºCra iritsiko.
Uneoro kontsulta dezakezu eguraldiaren iragarpena eitb.eus-en, eta zure argazkiak bidali.
Zure interesekoa izan daiteke
Astelehen honetan hasiko da Maialen Mazonen ustezko hiltzailearen aurkako epaiketa
Hilaren 15era arte dago programatuta, eta herri epaimahaia osatuko duten herritarrak aukeratuta hasiko da. Akusazioek 45 urteko kartzela-zigorra eskatzen dute ustezko hiltzailearentzat, Zigor Kodeak baimentzen duen zigorrik handiena.
Leon XIV.a aita santuak lehendakaria hartuko du Vatikanoan maiatzaren 13an
Egun horretan egingo den audientzia orokorrera gonbidatu du. Eusko Jaurlaritzaren arabera, balio handiko topaketa izango da, eta Euskadik nazioartean duen presentzia instituzionala indartuko du.
72 urteko mendizale bat hil da Serantesen
Bizkaiko mendiaren hegal batean aurkitu zuten hilda, hainbat orduz haren bila aritu ondoren.
Komunean kaka egiterakoan jarrera hobetzeko gailu bat diseinatu dute Iturgoiengo lau bizilagunek
Osasuna eta ergonomia uztartzen dituen ekimen berritzaile horren atzean Asier eta Iñigo Arabaolaza, Joseba Imaz eta Jose Antonio Lazcano daude; 'Naturpos' gailuaren sortzaileak. Oso sistema erraza erabiltzen du gailuak. Hankak altxarazten dizkio erabiltzaileari, nolabait gorputzaren jarrera naturala har dezan.
Hiru pertsona zauritu dira Arrigorriagan, autobus baten eta auto baten arteko istripuan
17:00ak pasatxo gertatu da ezbeharra, eta, ondorioz, errepidea itxita dago eta ibilgailuen zirkulazioa AP-68ra desbideratzen ari dira.
Maleta susmagarri bat leherrarazi du Poliziak Iruñean
Iruñean, Espainiako gobernu-ordezkaritzaren egoitza aurrean norbaitek utzitako maleta batek susmo txarra eragin du, eta gune osoa itxi dute. Merindadeen plazako autobus markesina batean aurkitu dute maleta susmagarria.
Donostian emakume bat hiltzen saiatu zen gizona espetxeratzeko agindua eman du epaileak
Hilketa saiakera egotzita, 26 urteko gizona kartzelan sartzeko agindua eman du epaileak.
Gizon batek emakume bat hil du Esplugues de Llobregateko kale batean
Erasoaren ondoren, gizonak ihes egin du, baina handik gutxira aurkitu dute Mossoek, eta atxilotu egin dute. Indarkeria matxista gisa ari dira ikertzen hilketa.
Gazte bat atxilotu dute Metro Bilbaoko segurtasun-zaintzaile bati eraso egiteagatik
17:30 aldera jazo da erasoa, Abandoko geltokian, atxilotuak trenbidea gurutzatu duenean, batetik bestera. Segurtasuneko langileak bertaratu direnean, egindakoa aurpegiratu diote eta gazteak eraso egin dio horietako bati.
Irungo Belaskoenea auzoan su armaz egindako hilketagatik atxilotutako gizona espetxeratu dute
Gaur goizean utzi dute atxilotua epailearen esku, eta arratsaldean eman du magistratuak Martuteneko espetxera bidaltzeko agindua.