Gaixotasunak
2024/05/20 - 23:03
Sunakek barkamena eskatu du Erresuma Batuko agintariek kutsatutako milaka odol-transfusio ezkutatu zituztelako
1970 eta 1991 artean 30.000 pertsonak baino gehiago kutsatu ziren GIBarekin eta hepatitisarekin, eta horietatik 3.000 inguru hil dira. Sunakek "bihotz-bihotzez" barkamena eskatu du Parlamentuan "bidegabekeria izugarri" honengatik. "Gaur lotsatzeko eguna da Estatuarentzat", erantsi du.
2024/05/14 - 18:23
Thailandiatik hegazkinez herriratu zuten Alex Garcia osatzen ari da eta plantan dago
Gurutzetara iritsi orduko ebakuntza egin zioten pankreatitisa jota zegoen basauritarrari eta, ordutik aurrera, hobera egin du. Hainbat proba egin behar dizkiote oraindik, baina sukarrik gabe dago.
2024/05/13 - 20:12
OCU Euskadik Lehen Mailako Arretan psikologia taldeak prestatzea eskatu du
Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundeak dioenez, osasun mentalaren arreta ez da nahikoa, eta psikologo klinikoekin hobetu behar da.
2024/05/13 - 18:00
Tuberkulosiaren prebentziorako jarduera-protokoloa aktibatu dute Bizkaiko bost ikastetxetan
Gaitzaren kasu bakarra atzeman da. Pertsona hori tratamenduan dago eta haren kontaktu estuei egindako azterketak agerian utzi du ez dagoela kutsadurarik. Hala ere, prebentzio gisa, Osasun Sailak eskola-eremura zabaldu du kontaktuen azterketa.
2024/05/13 - 17:44
CAFek 43.646 euro ordaindu beharko dizkio langile ohi bati amiantoak eragindako gaixotasun batengatik
Gizonak amiantoaren eraginpean lan egin zuen legeak agintzen zuen "arnasketa babesik eta osasun zaintza espezifikorik gabe".
2024/05/12 - 19:20
Hil egin da duela bi hilabete genetikoki eraldatutako txerri baten giltzurruna transplantatu zioten gizona
Massachusettseko Ospitale Orokorrak jakitera eman duenez, ez dago heriotza transplantearen ondorioz gertatu dela esateko zantzurik. Gizonak 62 urte zituen.
2024/05/10 - 09:07
Fibromialgia, Euskadin 90.000 pertsonari eragiten dion gaixotasun ikusezina
Gorputz osoan mina eragiten duen eritasuna da fibromialgia, edozein adin tartetan ager daitekeena, eta batez ere emakumeek pairatzen dutena. Igandean Fibromialgiaren Eguna denez, aurreiritziz beteriko gaixotasunari ikusgarritasuna eman nahi izan diogu.
2024/05/09 - 16:47
''Fibromialgia abordatzen'', kirol erronken bidez kontzientziazioa pizteko proiektua
Gertutik bizi du Beñat Garcia kirolariak fibromialgia gaixotasuna. Horregatik "Fibromialgia abordatzen" ekimena jarri du martxan, informazioa eskura jarri eta gizartea kontzientziatzeko. Hainbat kirol erronketan parte hartzen dabil, jantzi bereizgarri bat soinuen duela.
2024/05/09 - 13:48
Juncal, fibromialgia duen gaixoa: ''Urte asko eman nituen zer nuen jakin gabe. Suizidioa egunero buruan nuen''
Juncal Ruiz irundarrari fibromialgia diagnostikatu zioten 25 urterekin (duela bost urte), baina 12 urte zituenetik ari da jasatzen gaixotasunaren sintomak. Bere historia kontatu digu, eta gaitza duten pertsonenganako ulermen handiagoa eskatu du, baita ikerketa gehiago ere.
2024/05/09 - 12:19
Zer ezaugarri ditu fibromialgiak eta zeintzuk dira sintoma nagusiak?
Ia 90.000 pertsona minez bizi dira Euskadin fibromialgiak jota, eta eta hamar gaixotik bederatzi emakumeak dira, 30 eta 50 adin tartekoak gehienak. Mila aurpegi dituen gaixotasuna da, eta, kasu askotan, urteak ematen dituzte pazienteek diagnostiko bat izan arte.
2024/05/04 - 21:19
Star Warseko pertsonaiek desfilea egin dute Iruñean minbiziaren aurkako ikerketaren alde
Minbiziaren kontratako elkarteak Nafarroan antolatu dituen jardueretako bat izan da arratsaldean hirigunean egin duten desfilea.
2024/04/22 - 18:35
Munduko langile aktiboen % 70 baino gehiagoren osasuna arriskuan dago krisi klimatikoaren ondorioz
Kaltetuenak nekazaritzako langileak, baliabide naturalen kudeaketarekin, eraikuntzarekin, hondakinen bilketarekin, garraioarekin, turismoarekin eta kirolekin lotutako lanak egiten dituztenak dira. Hau da, lanaldiaren zati handi bat aire zabalean igarotzen dutenak.
2024/04/22 - 16:15
Alex Garcia bizkaitarrari kaltetutako pankrea zatia kendu diote eta errekuperatzen ari da Gurutzetan
Alex Garcia duela hilabete baino gehiagotik zegoen Bangkokeko ospitale batean, pankreatitisak jota, eta ebakuazio zail baten ostean, Gurutzetako ospitalera eraman zuten igandean.
2024/04/22 - 11:40
Beroarekin lotutako heriotza kopurua % 30 hazi da azken bi hamarkadetan, Europan
2023an muturreko estres termikoko egun kopuruaren errekorra gainditu zen, 46 ºC-tik gorako tenperaturekin.
2024/04/22 - 11:30
Thailandiatik EAEra ekarri duten bizkaitarra kontziente eta egonkor dago, larritasunaren barruan
Gurutzetako Ospitaleko Medikuntza Intentsiboko Zerbitzuko Jose Luis Moreno doktoreak adierazi duenez, Alex Garcia "sendatuko dela" espero dute, nahiz eta "prozesua luzea izan litekeen, larritasunaren ondorioz".
2024/04/22 - 00:01
Thailandiatik Gurutzetara ekarri duten bizkaitarra larri dago baina egonkor
Ebakuazio zail baten ostean, etxetik gertu dago azkenean Alex Garcia, pankreatitis batek jota egoera oso larrian Thailandian hilabete ospitaleratuta egon ondoren. Osasun Sailak ohar bidez zabaldu duenez, kontziente dago eta haren bilakaeraren zain egon beharko da.
2024/04/21 - 12:42
Arratsaldean helduko da Alex Garcia dakarren hegazkina Loiura
Hegazkinean 11 mediku eta erizain militar doaz. Arratsaldean lehorreratuko da Loiuko aireportuan, eta hortik Gurutzetako Ospitalera eramango dute.
2024/04/20 - 22:52
Gutxienez 50 haurtxo jaiotzen dira urtean EAEn garuneko kalteekin, haurdunaldian alkohola kontsumitzeagatik
Euskadiko Alkohol Espektro Fetalaren Nahasmenduari buruzko I. Jardunaldiak, Alkohol Sindrome Fetalaren Euskadiko Elkarteak (ASAFE) sustatutakoak, gizarte- eta osasun-arloko profesionalak eta kaltetutako familiak bildu ditu Abadiñon. Helburuak: arazoa ikusaraztea, kontzientziatzea eta laguntzea.
2024/04/20 - 18:24
Hareazko gazteluz bete da Donostiako Kontxako hondartza
Burmuineko Gaitza dutenen Gipuzkoako Elkarteak lehen aldiz antolatu du hareazko gazteluen txapelketa. Kalte zerebrala zer den eta gaixoari eta familiari nola eragiten dion ezagutaraztea eta gizartea sentsibilizatzea izan da helburua.
2024/04/20 - 15:32
Alex Garcia etxera ekarriko duen hegazkina goizaldean atera eta igande arratsaldean iritsiko da Loiura
Hegazkinean 11 mediku eta erizain militar doaz. Loiuko aireportuan lehorreratuko da hegazkina, eta hortik Gurutzetako Ospitalera eramango dute.