GAL
2021/03/04 - 20:12
Sanchezek biktimak oroitu ditu ETAren, GALen eta Graporen armen suntsiketan
"Memoria ez da terroristena", adierazi du Espainiako Gobernuko presidenteak, Gasteizen irekiko duten Terrorismoaren Biktimen Zentroari babesa agertu aurretik.
2021/02/27 - 20:27
Torturei eta Estatu terrorismoari "parez pare begiratzea" eskatu du Iglesiasek
"Gure historiaren alderik ilunenari aurrez aurre begiratzea ere demokrazia defendatzea da", esan du Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeak Twitter sare sozialean.
2021/02/27 - 18:41
Ehunka pertsonak tortura "sistematikoa" izan dela salatu dute Tolosan
Aste honetan Intxaurrondoko audioen berri izan ondoren, "ez al dute ezer esateko horri buruz? Ez al dute ezer egiteko asmorik?", galdetu die Sortuk Urkullu, Mendia, Itxaso eta Chiviteri.
2021/02/15 - 20:02
Galindori ohorezko dominak kenduko dizkioten argitzeko eskatu du EH Bilduk Kongresuan
Horrez gain, Guardia Zibileko jeneral ohia publikoki goratzeagatik zenbat pertsona atxilotu edo ikertu dituzten jakinarazteko galdegin dio koalizio soberanistak Espainiako Gobernuari.
2021/02/14 - 17:44
Pili Zabala: ''Felipe Gonzalezek orain badaki nork ezingo duen salatu''
Joxi Zabala zenaren arrebak Felipe Gonzalez Espainiako Gobernuaren presidente ohia epaitua izango denaren itxaropena duela azaldu digu.
2021/02/14 - 16:02
Rodriguez Galindo, torturari lotutako gizona Euskal Herriko historian
Lasa eta Zabala bahitu, torturatu eta hil zutenetik 17 urte pasa eta gero 75 urteko kartzela zigorra eman zioten Galindori, baina oso denbora gutxi egin zuen kartzelan; lau urte pasatxo besterik ez.
2021/02/14 - 15:46
Galindori agindua nork eman zion argitzea nahi du Pili Zabalak
Lasa eta Zabala hiltzeagatik zigortua izan zen guardia zibil ohia, baina familiak autoretza intelektuala argitzea nahi du. "Felipe Gonzalezek orain badaki nork ezingo duen salatu", esan du Zabalak.
2021/02/13 - 21:55
Lasa eta Zabalaren hilketagatik zigortutako Rodriguez Galindo hil da, covid-19agatik
Guardia Zibilaren jeneral ohiak, Intxaurrondoko (Donostia) kuartelaren arduradunak, lau urte eman zituen espetxean. Zaintza intentsiboetan ingresatuta zegoen otsailaren 2tik.
2021/02/02 - 12:58
Enrique Rodriguez Galindo ZIUn sartu dute, koronabirusagatik
Guardia Zibileko jeneral ohiari 71 urteko kartzela zigorra ezarri zioten Lasa eta Zabala bahitu, torturatu eta hiltzegatik. Otsailaren 5ean 82 urte egingo ditu.
2021/01/16 - 00:33
Baltasar Garzon: "Inoiz ez naiz sakabanaketaren aldekoa izan"
Radio Euskadiko "Ganbara" saioan egin dioten elkarrizketan, Auzitegi Nazionaleko epaile ohiak esan du ez duela zentzurik Bateragune auzia errepikatzeak.
2021/01/10 - 20:35
Felipe Gonzalezek GALekin lotura izan duen ikertzea eskatu du Pili Zabalak
Gipuzkoako Fiskaltzaren aurrean aurkeztutako ekimenean, ikerbidea abiatzea eskatu du Zabalak, “Felipe Gonzalez salatzeko aukera dagoen argitzeko”.
2020/11/20 - 17:44
Ane Muguruza: "Egin ziguten kaltea oraindik aitortu ez izana onartezina da"
Egiari Zor Fundazioak Muguruzari eta Brouardi omenaldia egin die. "Konpondu gabeko gatazka politiko baten existentzia ukatzen duen kontakizun bat inposatu" nahi izatea kritikatu du Muguruzak.
2020/11/19 - 10:52
Eusko Legebiltzarrak Santi Brouard omendu du
GALek 1984ko azaroaren 20an hil zuen Herri Batasunako legebiltzarkidea. Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkideak ere parte hartu du omenaldian.
2020/11/10 - 22:37
'Gazteek jakin behar dute ETAk hil egin zuela eta terrorismo ezberdinak egon zirela'
Hala adierazi du Iñigo Urkullu lehendakariak indarkeria mota guztietako biktima guztiak oroitzeko Gogora Institutuan egindako ekitaldia nagusia. Goizean lore-eskaintza egin dute Legebiltzarrean.
2020/11/10 - 14:16
Bilbon omenaldi hunkigarria egingo diete terrorismoaren eta indarkeriaren biktimei
Juan Mari Aburto alkateak biktimak gogoratzeko Azkuna Zentroan egin den ekitaldian parte hartu du.
2020/11/10 - 13:52
Donostiak terrorismoaren biktimak omendu ditu
Udalbatzako kideek terrorismoaren eta indarkeriaren biktima guztien omenez Alderi Ederren dagoen monolitoaren aurrean lore eskaintza egin dute.
2020/11/10 - 11:15
''Gizarte bezala, gure lana da gazteek duten memoriarako eskubidea bermatzea''
Aintzane Ezenarro, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria, "Egun on Euskadi" saioan izan da Memoriaren Egunean.
2020/11/10 - 10:50
Memoriaren Egunaren baitan, ekitaldi instituzionala egin dute Legebiltzarrean
Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela, Eusko Legebiltzarrak ekitaldia egin du. PPk eta Voxek ez dute ekitaldian parte hartu.
2020/10/05 - 13:02
Zapatero: "Demokraziaren garaipena da EH Bilduk hitz egitea eta akordioak lortzea"
Espainiako presidente ohiak Urkulluren "egonkortasuna" balioesten du, eta PSE-EE eta EH Bilduren arteko gobernua "oso urrun" ikusten du. Ez du atzera egin eta Martin Villa babesten jarraitzen du.
2020/06/30 - 21:37
Senatuak ere betoa jarri dio Felipe Gonzalezi eta GALi buruzko ikerketari
PSOEk eta PPk atzera bota dute ikerketa-batzordea sortzeko eskaera, gertakari haiek "epaituta eta ebatzita" daudela argudiatuz.