Enrique Rodriguez Galindo ZIUn sartu dute, koronabirusagatik
Enrique Rodriguez Galindo Guardia Zibileko jeneral ohiaren osasun egoerak okerrera egin du eta larri dago Zainketa Intentsiboen Unitatean (ZIU), koronabirusagatik.
Galindoren gertuko iturriek Efe albiste agentziari baieztatu diotenez, duela aste batzuk kutsatu zen koronabirusarekin eta larri dago. Haren emaztea ere kutsatuta omen dago.
Koronabirusagatik ospitaleratu eta arnasa hartzeko arazoak izan ondoren, intubatu egin dute. Aurreikuspenen arabera, datozen 20 egunak ZIUn igaro beharko ditu. Gaixotasun kardiobaskularra du eta otsailaren 5ean 82 urte egingo ditu.
Rodriguez Galindo jeneral ohiak 15 urte egin zituen Guardia Zibilaren Intxaurrondoko komandantziako buruzagitzan.
2000. urtean 71 urteko kartzela zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak Joxean Lasa eta Joxi Zabala bahitu, torturatu eta hiltzegatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiak eutsi egingo dio garraio-abonuetarako % 20ko beherapenari 2027an
Ayesa Digital uholdeak aurreikusteko eta kalteak murrizteko proiektu bat garatzen ari da, konputazio kuantikoaren bidez
Aranzadiko migratzaileentzako konponbide bat eskatzeko kanpaldia hasi dute Iruñean
Euskadiko Futbol Federazioak Euskal Selekzioaren nazioarteko ofizialtasuna lortzeko prozesua berrabiarazi du
Indarkeria matxistaren aurrean emakumeak ez daudela bakarrik eta babes-sare oso bat dutela gogora ekarri du Nafarroako Gobernuak
Donostian 400 etxebizitza babestu egiteko aurrerapauso garrantzitsua: Udalak Txomin Enea II birpartzelatzeko proiektua onartu du
Garabi handiak lanean ari dira Donostia Ospitaleko protoiterapia ekipoa instalatzeko
Eusko Jaurlaritza ume txikiak dituzten familientzako laguntzak ordaintzen hasi da