Sanchezek biktimak oroitu ditu ETAren, GALen eta Graporen armen suntsiketan
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak ETAren, GALen, Graporen eta jihadismoaren biktimak izan ditu gogoan, segurtasun indarrek atzemandako 1.300 armen suntsiketa ekitaldi sinbolikoan. Valdemoron (Madril) egindako ekitaldian ez da oposizioko alderdietako ordezkaririk bertaratu, ezta Espainiako presidente ohirik ere.
Zuzenbide Estatuaren garaipenaren "sinbolo handi" gisa suntsitu dituzte armak zapalgailu batekin, Sanchezen arabera. Biktimen "memoria defendatzen jarraitzea"ren garrantzia azpimarratu du, ETAren, GALen, Graporen, Daeshen eta eskuin muturreko taldeen biktimei erreferentzia eginez.
Europa osoan egin den tankera horretako lehenengo ekitaldiarekin terrorismoaren "porrota indartu" nahi izan duela ere azaldu du Sanchezek, segurtasun indar guztietako ordezkarien aurrean.
Biktimak
Biktima elkarteez gain (Covite eta Dignidad y Justicia izan ezik), Botere Judizialaren ordezkariak, eta Espainiako Gobernuko PSOEko ministroak bertaratu dira: Fernando Grande-Marlaska Barne ministroa, Margarita Robles Defentsakoa, Arancha Gonzalez Laya Atzerrikoa, Juan Carlos Campo Justiziakoa, Isabel Celaa Hezkuntzakoa, eta Miquel Iceta Lurralde Politikakoa.
"Balek porrot egin dute botoen aurrean", adierazi du Sanchezek, Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren Barne ministro ohiari erreferentzia eginez. "Gizakiek oroitzapen gogorrak baztertzeko duten joera" ere oroitu du, eta aipatu du gaur egungo gazteek ez dakitela nor izan zen Miguel Angel Blanco. "Biktimek zoritxarrez zentzugabekeriaren biktima izaten jarraituko dute", adierazi du.
Diskurtsoaren amaieran, Terrorismoaren Biktimen Elkarteko ordezkaritza Sanchezi zuzendu zaio ETAko presoen gerturatzea leporatzeko.
Biktimen zentroa
"Memoria ez da terroristena", esan du Espainiako Gobernuko presidenteak, Gasteizen irekiko duten Terrorismoaren Biktimen Zentroari babesa agertu aurretik.
Izan ere, Florencio Dominguez Terrorismoaren Biktimen Zentroko Fundazioaren zuzendariak ireki du ekitaldia minutuko isilune baten ostean, eta poliziek hiru arma lerroak agerian utzi eta gero. Ekitaldiaren garrantzia goraipatu du, armak direlako, bere ustez, Zuzenbidezko Estatuan "indarkeriaren monopolioa dutenak zalantzan" jartzen dituztenak, "erakundeekiko botere paraleloa" ezartzen saiatzen direlako.
Horregatik, Zentroak (Gasteizen irekiko ditu ateak) sustatutako ekitaldiaren garrantzia azpimarratu du, armen suntsiketa publikoa egin beharra dagoelakoan "lekuko kualifikatuekin", segurtasun indarrei eta biktimei erreferentzia eginez.
Madrilen egindako ekitaldian izan da Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordea. Nafarroako Gobernuaren izenean, berriz, Amparo Lopez Barne kontseilaritzako zuzendaria eta Martin Zabalza Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendaria izan dira.
Espainiako Gobernuko hainbat ministrok ere hartu dute parte ekitaldian. Polizia Nazionalaren, Guardia Zibilaren, Ertzaintzaren, Esquadra Mossoen eta Udaltzaingoaren ordezkariak ere han izan dira.
Oposizioa
Pablo Casado PPren presidenteak Twitterren zabaldu duen mezu batean adierazi du "soberan" daudela "Gobernuaren propaganda ekitaldiak, Bildurekin egindako itunak eta ETAko presoen hurbiltzeak". "Espainiako gizarteak legearekin, Segurtasun Indarrekin eta nazioartearen laguntzarekin garaitu zuen ETA", gaineratu du.
Voxen presidentearentzat, Santiago Abascalentzat, ekitaldia "iraingarria" izan da, eta "bere kideek (EH Bilduk) krimenak egiteko erabiliak" direla eta oraindik "300 argitu gabe" daudela aipatu du.
Kritikak Twitteren bideratu dituen beste bat Toni Canto Ciudadanosekoa izan da: "Zein ikuskizun zentzugabea antolatu duen Pedro Sanchezek Bildurekin duen ituna eta ETAko presoen hurbilketa zuritzeko".
Antzeko iritzia plazaratu du Sergio Sayas UPNren Kongresuko bozeramaileak ere, eta Sanchezi "antzerki gutxiago" egiteko eskatu dio. "ETA garaitzeko modu onena txalotzen dutenekin itunik ez egitea da, eta kontaketa egian oinarritzea", azaldu du.
Terrorismoaren Biktimen Kolektiboak (Covite) ere ez du parte hartu nahi izan Zuzenbideko Estatuak terrorismoaren biktimekin izan duen "porrot handia" ezkutatzea helburu zuen "propaganda ekitaldian".
Dignidad y Justicia elkarteak ere errefusatu egin du ekitaldia, eta Daniel Portero presidenteak "terrorismoaren biktimen bazterketa, umiliazioa eta traizioa estaltzeko publizitate mugimendua" deitu dio.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako krisia bideratzeko Segurtasun Nazionaleko Kontseiluaren ezohiko bilera eta aginte bakarra deitu du Sanchezek gaurko
Margarita Robles Defentsa ministroak agerraldia egingo du gaur Kongresuko Defentsa Batzordean, Ceutako krisiaren berri emateko. Datozen egunotan Behe Ganberako hainbat batzordetan hitz egingo duten zortzi ministroetatik lehena izango da.
Udal eta foru hauteskundeetarako eta Nafarroako Parlamenturako prozesua prestatzen ari da EH Bildu
Bere oinarriei dei egin die "parte har dezaten eta ezkerreko soberanismoaren eskaintza politiko eta elektorala osatzeko lanaren parte izan daitezen, erronkaren tamainako anbizioarekin".
Saizek Feijooren aurka egin du Ceutan konfinamendua eskatzeagatik: "Xenofobia da kutsakorra"
Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroaren arabera, Alberto Nuñez Feijoo PPren presidenteak Ceuta konfinatzeko eskatu izana "arduragabekeria larria" da, ez baitago kutsatzeko arriskurik, eta buruzagi popularraren "ezjakintasuna" kritikatu du.
EAJk Frantziarekin hitz egiteko eskatu dio Espainiako Gobernuari, Irungo trafikoaren "itogunea" konpontzeko
Halaber, Cristina Laborda Irungo alkatearen "demagogia" kritikatu du, eta adierazi du arazoa ez dela "errepide gutxi" dagoela, baizik eta Frantziak muga "itogune" bihurtu duela herria.
Pradalesek humanismoaren alde egin du ziurgabetasunaren aurrean, Euskadiren "euskarri sendoena" delakoan
Lehendakariak Jose Maria Arizmendiarrieta, euskal kooperatiben mugimenduaren sortzailea, eta Jose Antonio Agirre lehendakaria aipatu ditu humanismoaren erreferente gisa, eta kontzeptu hori eguneratzea beharrezkotzat jo du.
Eusko Jaurlaritzak ostegunean hasiko du urte politiko berria
Besteak beste, etxebizitzaren prezioak, Osakidetzako itxaron-zerrendek, transferentziek eta erreforma fiskalak markatuko dute agertoki politikoa udazkenean.
Valcalderan fusilatutakoak omendu dituzte Iruñean eta Cadreitan, 90 urte betetzen direnean
1936an, agintari militarrek 52 preso errepublikano atera zituzten Iruñeko kartzelatik, askatuko zituztelako aitzakian, baina hil egin zituzten. Bederatzi hamarkada geroago, ez dakite non dauden haien gorpuzkiak.
Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Feijook Sanchezi "osasun arriskuagatik"
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, uztailaren amaieran migratzaileak masiboki sartu ostean atzeman diren gaixotasun infekzioso eta kutsakorrak direla eta. Horren hitzetan, sarna eta tuberkulosi kasuak daude eta "osasun-arriskua" dago.
Bizirik dauden migratzaileak eta hildakoen gorpuak aberriratzeko eskatu dio Marokok Espainiari
Marokoko Justizia ministroak Espainiarekin akordio bat sinatzeko eskatu du, eta ziurtatu du Maroko prest dagoela autobusak Ceutara bidaltzeko, bizirik dauden migatzaileak hartzeko.
Gorenak atzera bota du ministroak abuztuan Senatuan agertzera behartzeko PPk egindako premiazko eskaera, Ceutako krisia dela eta
Nuñez Feijook Gobernuari eskatu dio baimena eman diezaiola Felipe VI.ari hiri autonomoa bisitatzeko, erregeak “Ceutara joan nahi duelako hala dagokiolako”.