Galizia
2018/01/02 - 13:34
Rianxon topatutako gorpua Diana Querrena dela baieztatu dute DNA probek
Abenduaren 31n industria-nabe bateko putzu baten barruan topatu zuten 18 urteko gaztearen gorpua. Susmagarri nagusia baldintzarik gabe kartzelara bidali zuen urtarrilaren 1ean magistratuak.
2018/01/01 - 21:00
Diana Quer auzian atxilotutako gizona fidantzarik gabe espetxera bidali du epaileak
Jose Enrique Abuin kartzelara bidali du magistratuak, ihes egiteko eta delituak berriro egiteko arriskua dagoela iritzita, baita frogak ezkutatzea, aldatzea edo suntsitzea saihesteko ere.
2017/12/31 - 10:45
Diana Querren hilotza aurkitu dute, susmagarri nagusiak krimena aitortu ostean
Industria-nabe bateko putzu baten barruan aurkitu dute gaztearen gorpua. Ostiraletik atxilotuta dago Jose Enrique Abuin susmagarri nagusia.
2017/12/29 - 16:00
Diana Quer gaztearen auziko susmagarrietako bat atxilotu dute
Boiro herrian egin dute atxiloketa, eta beste kasu batengatik izan da; izan ere, emakume batek salatu du aizto batekin mehatxatu zuela, eta autoko maletategian sartzen saiatu zela.
2017/11/14 - 12:30
15 urte igaro dira 'Prestige' petrolio ontzia hondoratu zenetik
Duela 15 urte 'Prestige' ontziak Galiziako itsasalde osoa petrolio marea beltz batek estalita utzi zuen. Petrolioa Euskal kostaldera ere heldu zen. Lehen pertsonan bizi zutenekin hitz egin dugu.
2017/10/22 - 21:29
Milaka pertsona manifestatu dira Galiziako Gobernuko baso-politikaren aurka
Santiago de Compostelako kaleetan izan diren manifestatzaileek enpresa-ekimenak sustatzeko duela gutxi ezarritako legea kentzea eskatu dute.
2017/10/18 - 12:05
Susmagarri bat atxilotu dute Vigon, Ourensen sute bat piztea egotzita
Asteazken arratsaldeko lehen orduan, Galizian dauden 39 suteak kontrolpean dituzte, dagoeneko.
2017/10/17 - 19:15
Galizia eta Asturiaseko suteen egoera asko baretu da euriari esker
Kezkatuta eta haserre daude galiziar asko, nahita piztutako suek berriz ere sekulako kalteak eragin dituztelako. Ekintza antolatua izan dela dio Xuntak eta ez dutela etsiko arduradunak atxilotu arte.
2017/10/17 - 12:03
27 sute daude aktibo Galizian; ez dira arriskutsuak etxeak erretzeko
Aurreikuspenek ziotenez, euria ari du gaur Galizian, eta tenperaturak behera egin du. Beste zazpi sute egonkortuta daude, eta 48, halaber, kontrolpean.
2017/10/17 - 11:09
Lau pertsona hil dira Galiziako suteetan
Oraindik 82 su daude piztuta eta horietako zazpi kontroletik kanpo daude. Gaurko euria dago iragarrita eta eguraldi horrek egoera hobetzen lagunduko duela espero da.
2017/10/16 - 19:25
Nuñez Feijook su-eragileen terrorismotzat jo du Galiziak bizi duen egoera
Nahita piztutakoak izan direla ziurtatu du Galiziako presidenteak eta suteei aurre egiteko inoizko baliabide zabalena ezarri izana defendatu du.
2017/10/16 - 18:51
105 sute daude aktibo oraindik Galizian
105 sute daude aktibo, eta horietako 17 "oso arriskutsuak" dira, herriguneetatik oso gertu baitaude. Nuñez Feijoo Xuntako presidenteak suteak piztu dituen "terrorismo su-eragilea" salatu du.
2017/10/16 - 14:29
Lau dira jada Galizian piztutako suteetan hildakoak
105 sute daude aktibo, eta horietako 17 "oso arriskutsuak" dira, herriguneetatik oso gertu baitaude. Nuñez Feijoo Xuntako presidenteak suteak piztu dituen "terrorismo su-eragilea" salatu du.
2017/10/16 - 10:56
Hiru pertsona hil dira Galizian piztutako suteetan
Asteburuan zehar, 210 sute piztu dira Galizian. Gehienak itzali dituzten arren, Xuntak dionenez, oraindik, 57 kontrolatu ezinik daude.
2017/10/16 - 02:14
Bi pertsona hil dira Galizian piztutako suteetako batean
17 sute daude aktibo Galizian: bat Coruñan, sei Lugon, bost Ourensen eta beste bost Pontevedran.
2017/09/18 - 12:35
Jaioberri bat aurkitu dute zaborrontzi batean, Ourensen, onik
Bi kiloko pisua duen haur jaioberria ospitalean dago, baina arriskutik kanpo.
2017/08/04 - 16:46
Ehunka bizilagun etxetik atera dituzte Andaluzian eta Galizian, suteengatik
Jaengo Segura de la Sierra herrian eta Verinen izan dira suteak, hurrenenez hurren. Suak 500 hektarea erre ditu dagoeneko lehenengoan, eta 1.200 bigarrenean.
2017/08/04 - 12:47
Veringo (Ourense) suteak 1.200 hektarea erre ditu dagoeneko
Sutea ostegun honetan, 16:30ean, piztu zen, Vilamaior do Valeko parrokian, eta baliteke nahita eragindakoa izatea. 400 bat pertsona kontrolatzen saiatzen ari dira.
2017/07/24 - 18:56
Lau urte 80 hildako eta 130 zauritu utzi zituen Alviako trenaren istriputik
Alviako biktimen senideek hildakoak gogoan izan dituzte, Santiagoko geltokitik Obradoiro plazarainoko bidea betez, justizia eta egia eskatzeko.
2017/07/12 - 12:43
50 atxilotu 15 herrialdetan, haur pornografia WhatsApp bidez zabaltzeagatik
Atxiloketa horietatik 11 Estatu espainiarrean egin dituzte.