Galizia
2025/04/07 - 00:30
Gizon bat atxilotu dute Ourensen, emaztea hiltzea leporatuta
Biktima, 76 urteko emakumea, arma zuriz hil dute. 72 urteko senarra atxilotu dute, epailearen esku geratzeko zain.
2025/03/06 - 12:07
Bi pertsona atxilotu dituzte, EAEn eta Galizian 350.000 eurotik gorako iruzurra egitea egotzita
Orain arte, 62 biktima identifikatu dituzte Coruñan, Pontevedran eta Euskal Autonomia Erkidegoan.
2025/02/26 - 23:57
Zerga Politikako Kontseiluak erkidegoen zorra barkatzea onartu du, PPren kontseilariak alde egin arren
Behin proposamena onartuta, Ogasun Ministerioak aldebiko bilerak abiatuko ditu erkidegoekin, zorren kopurua eta ezaugarriak "zehatz-mehatz" finkatzeko, eta, aldi berean, elkarrizketan hasiko dira talde parlamentarioekin, lege organikoa onartzeko.
2025/02/24 - 17:55
Erkidegoei 83.252 milioiko zorra barkatzea proposatu du Moncloak: Andaluzia eta Katalunia, onuradunenak
Tartean ez daude EAE eta Nafarroa, ez baitaude erregimen komuneko sisteman. Datorren asteazkeneko Zerga eta Finantza Politikako Kontseiluan aurkeztuko du proposamena Espainiako Gobernuak.
2025/01/22 - 21:27
Narkoitsaspeko bat aurkitu dute Costa da Morten
Itsaspekoa Camariñas-Muxia itsasadarraren muturrean aurkitu du arrantzan ari zen ontzi batek. Oraingoz, ez dute jakitera eman barruan kargarik duen, eta Camariñaseko portura eramango dute.
2025/01/08 - 22:03
74 urtetik gorako zigorrak, Samuel Luizen hilketaren errudun jotako lau lagunentzat
Epaileak 10 urtetik 24 urtera bitarteko gartzela-zigorrak jarri dizkie haietako bakoitzari. Lau zigortuetako hiruren abokatuek jakinarazi dute helegitea jarriko dutela.
2024/12/18 - 22:04
Gizon batek emaztea hil du Galizian eta bere buruaz beste egiten saiatu da
Erasoa Viveiro herrian gertatu da. Ustezko hiltzaileak hainbat ebaki zituen atxilotu dutenean eta erietxean ingresatu dute. Emakumeak ez zuen aurretik tratu txarrei buruzko salaketarik jarri, Galiziako epaitegi nagusiak baieztatu duenez.
2024/12/17 - 13:39
Konstituzionalak tramitera onartu ditu PPren gobernuek eta Garcia-Pagek Amnistiaren aurka jarritako helegiteak
Halaber, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak bideratutako konstituzioaren aurkako hiru auzietatik biri bide ematea erabaki du Auzitegi Konstituzionalaren osoko bilkurak.
2024/12/13 - 10:52
Sanchezek eta presidente autonomikoek migrazioa eta finantziazio eredua izango dituzte hizpide gaurko bileran
Eusko Jaurlaritzak eta Kanariar Uharteetako Gobernuak adingabe migratzaileen banaketa "orekatua, koordinatua, ordenatua eta bidezkoa" planteatuko dute, eta eta diru gehiago ematea "ahalegin handiagoa" egiten duten erkidegoeei. Hala ere, ez dirudi akordiorik lortzeko aukera handiegirik dagoenik.
2024/12/13 - 08:32
Albiste izango dira: EITB Maratoiaren balantzea, Presidenteen Konferentzia eta historiako Gabonik garestienak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/24 - 19:01
Samuel Luiz hiltzeagatik auzipetutako lau gizonak errudun eta emakumea errugabe jo dituzte
Epaiaren berri izan eta gutxira, defentsek iragarri dute helegiteak jarriko dituztela.
2024/11/17 - 10:07
Gabonetako argiak piztu dituzte dagoeneko Vigon
Aurtengo zuhaitzak Valentziako biktimak omendu ditu. Hamabi milioi LED argi jarri dituzte hiriko 400 kale baino gehiago argiztatzeko.
2024/11/16 - 15:57
Prismas sari entzutetsua jaso du Mikel Reparaz EITBko Nazioarteko buruak ''Artikotik Kantaurira'' lanagatik
"Ozeanoei buruzko sentsibilizazio" golardoa eman diote EITBko Albistegi Zerbitzuek klima-aldaketaren inguruan egindako lanari, larunbat honetan Coruñan egindako ekitaldi batean.
2024/11/10 - 15:46
Instrumentu historikoen erreplikak erabiliz musika egiten du Abraham Cupeiro galiziarrak
Lasto soil bat erabiliz txirula bat nola egiten duen ikusi zuen publikoak atzo, Bilbon, Campos Eliseos Antzokian. AEBra ere iritsi da, datorren astean estreinatuko den "Gladiator II" filmaren soinu-bandan parte hartu baitu.
2024/11/08 - 12:15
Gizon batek bikotekide ohia hil du Baionan (Pontevedra)
36 urte zituen biktimak, eta VioGen babes sistemaren baitan zegoen. Haren gorpua ustezko hiltzailearen etxe parean topatu dute, eta gizonak ihes egin du.
2024/10/06 - 15:49
Malagako 100 ultrak istiluak eta kalteak egin dituzte Riazor estadioaren inguruetan, Coruñan
Deportivo-Malaga partidaren atarian, kalteak egin dituzte taberna batean eta hiri-altzarietan. Bi pertsona atxilotu dituzte Poliziari aurre egitea egotzita.
2024/10/05 - 19:02
Aurrekariak dituen gizon batek emakume bat hil du Pontevedran, autoa itsasora botata
Lekuko batzuen arabera, gidariak "nabarmen azeleratu" du, ibilgailua itsasora erori baino lehen. 47 urteko gizona atxilotu egin dute, homizidioa egotzita.
2024/09/16 - 14:08
Konstituzionalak txosten bat eskatu du erkidegoek Amnistia Legearen aurkako helegitea sar dezaketen jakiteko
Zalantzan jarri du arauak "autonomiaren eremuari" eragiten ote dion, eta baldintza hori nahitaezkoa da autonomia batek Estatuko lege baten aurkako helegitea jarri ahal izateko.
2024/09/14 - 14:48
Gizon batek bikotekide ohia gasolinaz busti du eta su eman dio, Vigon
30 urte inguruko emakumeak erredurak ditu gorputzaren % 35ean, eta ospitalera eraman dute. Erasotzailea, 40 bat urtekoa, atxilotu egin dute, baina atxilotzera joan zaizkion Polizia Nazionaleko agenteei garagardo botila batekin eraso egiten saiatu da.
2024/08/31 - 20:47
Immigrazio irregularraren ''aurrekaririk gabeko krisia'' sortzea leporatu dio Feijook Gobernuari
Alberto Núñez Feijoo Alderdi Popularreko presidenteak Galizian adierazi duenez, ikasturte berri honetan, PPk "arazo guztiak kudeatuko ditu", baita "arazo zail"-tzat jo duen migrazioarena ere.