Europar Batasunean euskara ofizialdu ala ez eztabaidatuko dute datorren asteartean Bruselan
Europar Batasunean euskara, katalana eta galegoa ofizialdu ala ez eztabaidatuko dute datorren asteartean Bruselan. Horren aurrean, Espainiak garbi du bere jarrera: bazkideak kobentzitzen saiatuko da hiru hizkuntza horiek Europan ofizial izan daitezen.
Aho batez hartu beharreko erabakia da, eta oraingoz hiru hizkuntza horiek ofizial izateari uko egin dionik ez badago ere, zenbait herrialdek errezeloz hartu dute gaia. Frantzia eta nagusiki ekialdeko herrialdeak aurka agertu dira, arrazoi politikoak, ekonomikoak eta legalak argudiatuz.
Espainiako Gobernuak, baina, bidea errazte aldera, 2027rako proposatu du euskararen, katalanaren eta galegoaren ofizialtasuna, ordura arte partzialki aplikatuta, baina. Izan ere, proposamen horren arabera, ordutik aurrera, Europako Kontseiluaren eta Parlamentuaren araudietako legeak soilik itzuliko dira (azken legealdian ekitaldi juridiko guztien % 3 besterik ez ziren izan).
Proposamenak zehazten du galga horrek ez duela araudian eraginik izango, alegia, ez diela arauei eragingo. EBren datuetan oinarrituta, azken legegintzaldian 12.065 ekitaldi juridiko izan ziren, eta horietatik % 2,6 soilik egin ziren araudiak.
Gainera, ofizialtasunak ekar ditzakeen kostuak direla eta kezkatuta dauden herrialdeei erantzunez, Espainiako Gobernuak argitu du bere gain hartuko dituela ofizialtasunaren gastu guztiak.
Gaiaz galdetuta, EAJren presidente Aitor Estebanek gaur bertan esan du "hilaren 27a ospakizun eguna" izan daitekeela euskal nazioarentzat. "Urrats handia litzateke gure hizkuntzaren normalizazioan, eta gure herriaren aitorpenean", adierazi du. Horiek esateaz gain, kontu horren harira PPk duen jarrera kritikatu du Estebanek, popularrak ofizialtasunaren aurka azaldu direlako.
ERC alderdiaren presidente Oriol Junquerasek ere eman du bere iritzia. Katalana "erabat ofiziala" izan behar dela, eta Europako erakundeetako "esparru guztietan" erabili behar dela nabarmendu du horrek.

Zure interesekoa izan daiteke
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani, Teheran eta Oman Ormuzeko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari diren bitartean
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten; bitartean, AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek Teheranen aurkako eraso berriekin mehatxatu du, akordiorik lortzen ez bada.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago, greba dela eta
Blusen eta nesken koadrilek Andre Maria Zuriari egindako lore eskaintza eta aurreskua izango dira asteazken honetan Gasteizko jaietako egun nagusiko ekitaldi nagusiak. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk zalantzan mantentzen ditu.
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoaren 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniaren ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.