Galizia
2024/08/12 - 18:27
Igorreko 22 urteko gazte bat itota hil da Ourenseko ibai batean
Sakonera txikiko eremu batean desagertu eta berehala topatu zuten Mente ibaian. Suspertzen saiatu arren ezin izan zuten ezer egin gazte bizkaitarraren bizia salbatzeko.
2024/08/05 - 16:11
Gizonezko batek 74 urteko bikotekidea hil du Coruñan
Hasiera batean, emakumea hilik aurkitu zuela jakinarazi zion 76 urteko gizonak Polizia Nazionalari baina, autopsiaren arabera, berak ito egin zuen. Epaileak espetxera bidali du, behin-behinean, komunikatuta eta fidantzarik gabe.
2024/08/03 - 15:39
Gizon bat hil da Vigon, matxinsaltoaren atrakzioan beso bat askatu ostean
Ezbeharra Matama parrokiako jaietan gertatu da, goizaldean. Polizia-iturriek jakitera eman dutenez, gizona larri zauritu da, eta bertan hil da. Atrakzioa atzera egiten ari zen, antza, besoetako bat askatu eta lurrera erori denean.
2024/07/26 - 17:39
Bi urte eta erdiko kartzela-zigorra Alviako makinistarentzat eta Adifeko goi-kargudun ohi batentzat
Istripua 2013ko uztailean gertatu zen, eta 80 hildako eta 145 zauritu eragin zituen. Biktimek urteak daramatzate justizia eskatzen, eta pozik daude Cortabitarte goi kargudunari ezarritako zigorrarekin. Bitartean, Adifek esan du epaia aztertuko duela "errekurtsoa jartzeko asmoarekin".
2024/07/23 - 23:28
Sei arrantzale hil eta beste zazpi desagertu dira 'Argos Georgia' ontzia Malvinetan hondoratu ostean
27 marinel zihoazen ontzian, tartean hamar espainiar, horietako 14 onik atera dira. Gainera, itsasontziak Errusia, Indonesia, Uruguai eta Peruko arrantzaleak izango lituzke.
2024/05/19 - 12:21
Argi bola batek penintsulako zerua zeharkatu du
Espainiako Estatuko hegoaldean, Galizian eta Portugalgo iparraldean izan da bart ikusgai. Portugalgo Babes Zibilaren arabera, litekeena da meteorito gisa erori izana Castro Daire inguruan, herrialdearen erdialdean. Almeriako Calar Altoko Behatoki Astronomikoak grabatutako irudiak.
2024/04/15 - 15:07
Galiziako Gobernu berriak kargua hartu du
Galiziako Gobernu berriko kideek karguen zina egin dute astelehen honetan, Alfonso Ruedaren aurrean, exekutiboak Obradoiro plazan duen egoitzan.
2024/04/13 - 15:12
Alfonso Rueda Xuntako presidentea karguaz jabetu da
Autonomia Estatutuari helduz, Ruedak zinaren formula erabili du, 2022ko maiatzean Galiziako seigarren presidente bihurtu zenean bezala, Alberto Nuñez Feijoo ordezkatuta.
2024/04/08 - 11:48
Parlamentean onartu zuten independentziaren aldeko ekimena aztertuko du aste honetan Konstituzionalak
Espainiako Gobernuan ekimenaren aurka sartutako helegitea tramitera onartu ala ez erabakiko du. Etxebizitza Legearen aurka sartutako helegiteak ere izango ditu aztergai.
2024/03/19 - 23:09
Gizon batek 25 urteko bikotekide ohia hil du Coruñan
Bikoteak seme txiki bat du, baina ez zegoen etxean, eta orain senideen ardurapean dago. Antza denez, emakumea ez zegoen Barne Ministerioko VioGen sisteman.
2024/03/19 - 21:40
Bruselak "gogoan hartu du" euskara, katalana eta galizieraren ofizialtasuna, baina ez du eztabaida abiatu
Espainiako Gobernuak oraindik ez die eskatu neurriaren legezkotasuna bermatzen duen txostenik EBren Kontseiluko zerbitzu juridikoei. Txosten horren zain, zaila izango da gaia maila politikoan berriro aztertzea, Europako iturriek EFEri azaldu diotenez.
2024/03/19 - 11:51
Euskararen, katalanaren eta galegoaren ofizialtasunaren gaia berriro aztergai izango dute EBko kideek Bruselan
Gai Orokorren Kontseiluaren gaurko gai-zerrendan dago gaia jasota. Dena dela, ez da ezer erabakitzea espero.
2024/02/23 - 17:54
Aldin eta Lidlen saldutako txokolatezko gaileta batzuetan metal arrastoak egon daitezkeela ohartarazi dute
Gaileta sorta horiek (Cookies Aux Trois Chocolats, Grandino triple chocolate eta Nougatelli) Estatuko zenbait erkidegotan banatu dituzte, tartean EAEn.
2024/02/21 - 10:43
Sanchezek eta Feijook gezurretan aritzea egotzi diote elkarri Galiziako bozen osteko lehen aurrez aurrekoan
Espainiako presidenteak azalpenak eskatu dizkio PPko buruari Kataluniako independentistekin bere inbestiduraren kontura izan zituen negoziazioez. Feijook gezurrak esatea leporatu dio, eta gauza bera egotzi dio bueltan Sanchezek berak ere.
2024/02/20 - 15:55
Alberto Nuñez Feijoo: ''Nire lidergoari buruzko plebiszitua nahi bazuten, hor dute emaitza''
PP Espainiako "motor demokratiko nagusi" gisa aurkeztu ostean, Alberto Nuñez Feijook Pedro Sanchezen PSOEri ohartarazi dio Galiziako hauteskundeekin PPren lidergoari buruzko "plebiszitu" bat bilatzen bazuen, Alfonso Ruedak lortutako gehiengo osoaren ostean emaitza ikusi duela.
2024/02/19 - 21:07
Galiziako hauteskundeen biharamunean, argitzeko geratu diren bost gako
Galiziako hauteskundeen emaitzek ziklo aldaketa iragartzen al dute Espainian? Podemos eta Sumar desagertze bidean abiatu al dira? Voxen hazteko ezintasunak ultraeskuinaren burbuilaren amaiera irudikatzen al du? Hauek dira O-18ak utzitako argazkitik eratorritako galderetako batzuk.
2024/02/19 - 20:37
Galiziak sanchismoa eta independentismoa geldiarazteko ''errezeta'' eman duela esan du Feijook
Alberto Nuñez Feijoo PPko presidenteak esan du galiziarrek, hauteskunde autonomikoetan, "errezeta" eman dietela Espainiako gainerako herrialdeei independentismoa eta sanchismoa geldiarazteko.
2024/02/19 - 15:36
Gaita doinuak herriminari aurre egiteko
Galiziar jubilatu talde bat A-8ko zubi baten azpian biltzen da astelehenetik ostiralera, Barakaldon, gaitarekin entseatzeko. Aitortzen dute eurentzat oso garrantzitsua dela jaioterriarekiko lotura mantentzea.
2024/02/19 - 14:26
Galizian emaitza "txarrak" lortu dituztela onartu eta hausnarketaren alde egin du PSOEren zuzendaritzak
"Emaitza txarra da, argi eta garbi", esan du A Coruñako alkate Ines Reyk. "Galizian aldaketa egoteko, PSOEk indartsu egon behar du", erantsi du.
2024/02/19 - 13:22
Martinezek dio Sumarrek etorkizuna duela, Galizian esperotako emaitza lortu ez badu ere
"Ez da gau erraza izan, ez dugu esperotako emaitza lortu. Sumar Galiziak nahiz Sumarrek etorkizuna eta begirada luzea dute. Lanean jarraituko dugu, guztiontzako mesedegarria izango den proiektu bat eraikitzeko", adierazi du.