HIZKUNTZA OFIZIALAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskararen, katalanaren eta galegoaren ofizialtasunaren gaia berriro aztergai izango dute EBko kideek Bruselan

Gai Orokorren Kontseiluaren gaurko gai-zerrendan dago gaia jasota. Dena dela, ez da ezer erabakitzea espero.
Europako Parlamentua
Europako Parlamentua. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Euskararen, katalanaren eta galegoaren ofizialtasunaren gaia berriro jorratuko dute gaur Europar Batasunaren Gai Orokorren Kontseilua osatzen duten ministroek. Bileraren gai-ordenan zehazten denez, gaia zertan den azaltzea da helburua, eta beraz, ez da ezer eztabaidatuko, ez bozkatuko. 

Bilera aurretik Espainiako Gobernuak gainerako estatu kideei igorritako oharrak dio hiru hizkuntza horien ofizialtasuna lortzea "lehentasunezko gaia" dela Espainiarentzat, hizkuntza aniztasuna "espainiarren nortasunaren parte" delako. Ezaugarri hori herrialdearen "egitura politiko eta konstituzionalei" atxikita dagoela ere badio idatziak.

Bere aldetik, Jose Manuel Albares Espainiako Gobernuko Atzerri ministroak atzo Bruselan esan zuen bere Gobernuak gai honetan mahai gainean jarri dituen argudioak "sendoak eta bidezkoak" direla, eta PPri horiek babesteko eskatu zion.

"Alderdi Popularrak nahiko balu, bihar bertan (gaur) Europako Parlamentuak lan hizkuntza gisa aitortuko lituzke katalana, euskara eta galegoa. Eta popularrek gobernatutako herrialdeei gaia hobeto azaltzen lagunduko baligu, ofizialtasuna ere lortu ahal izango genuke", esan zuen.

Iaz, Espainiako Gobernua prest agertu zen Europar Batasunean euskara, katalana eta galegoa ofizial egiteak eragingo lituzkeen kostuak bere gain hartzeko.  132 milioi euro inguru izango direla aurreikusten da.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X