Galizia
2024/02/19 - 10:20
PPk gehiengo osoz irabazi ditu berriz ere Galiziako hauteskundeak, BNGk emaitza historikoa lortu duen arren
38 eserleku behar dira gehiengo absolutua lortzeko, eta 40 eskuratu ditu PPk, aurreko hauteskundeetan baino bi gutxiago. BNG izan da bigarren alderdi bozkatuena eta 25 eserleku lortu ditu, aurrekoan baino sei gehiago. Lehen aldiz, gainera, Democracia Ourensana sartuko da Parlamentuan.
2024/02/19 - 10:16
PPk bosgarrenez lortu du gehiengo absolutua Galizian
PPk gehiengo absolutua lortu du Galizian, 40 diputaturekin (2020an baino bi gutxiago). BNGk 25 lortu ditu (+6), PSdeGk 9 (-5), eta Democracia Ourensanak eserleku bat lortu du Parlamentuan.
2024/02/19 - 09:21
Albiste izango dira: Galiziako hauteskundeen ondorengoa, Uriarteren hileta eta anbulantzia sektorearen greba
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/19 - 00:55
Rueda (PPG): 'Eskerrik asko Galiziako presidentea izatearen ohore handi honengatik'
Alfonso Ruedak bere garaipena ospatu du Galiziako hauteskundeetan. Eskerrak eman dizkie boto-emaileei, eta hitz eman du galiziar guztientzat lan egingo duela, botoa eman diotenentzat eta bozkatu ez dutenentzat. Era berean, Galiziak Espainiari mezu argia bidali diola ziurtatu du.
2024/02/19 - 00:35
Ana Ponton: ''BNGren hauteskunde-sabaia hautsi dugu gaurko emaitzekin''
Ana Ponton BNGren Xuntako presidentegaiak Galizian abertzaletasunak inoiz lortu dituen marka guztiak hautsi ditu 25 diputatu eta 457.000 boto ( % 31,54) lortuta. Emaitza horiek ez dira nahikoak izan, hala ere, PPri gehiengo osoa kentzeko.
2024/02/19 - 00:10
Marta Lois (Sumar): ''Ez dira espero genituen emaitzak, emaitza txarrak dira''
Marta Lois Sumarreko Galiziako hauteskundeetarako presidentegaiak "txartzat, aitzakiarik gabe" jo ditu alderdiak Galiziako hauteskundeetan lortutako emaitzak, botoen % 2 baino gutxiago eskuratu baititu, ordezkaritza lortzeko behar den kopurutik oso urrun.
2024/02/19 - 00:00
Besteiro (PSG): ''Ez dira nahi genituen emaitzak, baina, oposiziotik lan egingo dugu galiziar guztien alde''
Galiziako alderdi sozialistaren porrota aitortu du Jose Ramon Gomez Besteiro hautagai sozialistak. "Inork baino hobeto dakigu guk aldaketak ez direla errazak, ez eta berehala lortzen. Lanean jarraitu behar dugu galiziarrek eure egin nahiko duten proiektu bat egituratzen", esan du.
2024/02/18 - 21:01
PPk irabaziko lituzte Galiziako hauteskundeak eta gehiengo osoari eutsiko lioke, FORTAren galdeketaren arabera
38 eserleku behar dira gehiengo absolutua lortzeko, eta PPk, inkesta horren arabera, 39-40 eskuratuko lituzke. BNG izango litzateke bigarrena, 25-26 eserleku eskuratuta.
2024/02/18 - 21:00
Hautetsontziak itxita, hasi da boto-zenbaketa Galizian
17:00etan parte-hartzea duela lau urte baino sei puntu altuagoa zen. Datu ofizialen arabera, atzerrian dauden galiziarren botoak kontuan izan gabe, gaur botoa emateko eskubidea duten 2,2 milioi boto-emaileen 1.090.159k eman dute botoa arratsaldeko bostetarako.
2024/02/18 - 14:05
Besteiro: ''Oso sentsazio onak ditut hauteskunde hauetan''
PSdeGko hautagaiak, Jose Ramon Gomez Besteirok, hauteskunde eguna "ongi" ikusten duela adierazi die kazetariei, eta "oso sentsazio onak" dituela.
2024/02/18 - 13:45
Gaurkoa egun berezia izango dela uste du Marta Loisek
Sumarreko hautagaiak botoa emateko deia egin die herritarrei. "Gure herriaren etorkizuna aukeratzeko ahalmena dugu", esan du.
2024/02/18 - 13:25
PPren gehiengo osoa errepikatuko duela uste du Alfonso Ruedak
Alfonso Rueda PPko hautagaiak emaitza onak lortuko dituela uste du, eta botoa emateko deia egin die herritarrei, "Galiziaren etorkizuna erabakiko baita".
2024/02/18 - 11:50
''Parte-hartze masiboa'' eskatu du Ana Pontonek, BNGko hautagaiak
Pontonen ustez, "egun historikoa" izan daiteke gaurkoa, eta hauteskundeetan botoa emateko deia egin die herritarrei.
2024/02/18 - 10:31
Ireki dituzte hauteslekuak Galizian
Aspaldiko urteetako ikusmin handiena piztu dute igande honetako Galiziako Parlamenturako hauteskundeek. Lehia estua aurreikusten da, eta ikuskizun dago Alderdi Popularrak azken lau legealdietan izan duen gehiengo osoari eusten dion.
2024/02/18 - 09:06
PPren gehiengo osoa kolokan eta aldaketa zerumugan, Galiziako hauteskundeetan
CISen azken inkestak 38 eserleku ematen dizkio gehienez PPri, gehiengo osoa edukitzeko gutxienekoa, eta BNG 31raino irits daiteke. 2,6 milioi galiziarrek dute botoa emateko eskubidea.
2024/02/16 - 09:22
Albiste izango dira: Azken kontrol saioa, Altzako krimenaren epaiketa eta kanpainaren itxiera Galizian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/14 - 16:30
Xuntako presidente izateko hautagai nagusiak: profilak eta proposamenak
75 eserleku daude jokoan Galiziako Parlamentuan, eta horien bila aurkeztu diren hautagaitza nagusien lehen lerroan Alfonso Rueda (PP), Ana Ponton (BNG), Jose Ramon Gomez Besteiro (PSOE) eta Marta Lois (Sumar) daude. PPk azken 16 urteotan izan duen gehiengo osoa kolokan egon daiteke.
2024/02/12 - 14:18
PPk Galizian duen gehiengoa gal dezake, BNG gero eta gertuago duela, CISen arabera
Ana Pontonen alderdiari gorakada handia aurreikusi dio hauteskundeen aurretik egin daitekeen azken inkestak. Nazionalistek 24-31 eserleku lortuko lituzkete, gehiengo osotik zazpi eskasera. PPk, bestalde, gehiengo osoa bermatu barik jarraituko luke, 34-38 diputaturekin.
2024/02/01 - 10:17
BNGren botoa mobilizatzea giltzarri izango dela uste du Beirasek, PPk Galizian gehiengoa ez lortzeko
BNGren sortzaile eta buruzagi historikoa izandakoaren arabera, otsailaren 18ko hauteskundeetan PPk gehiengo absolutua ez errepikatzeko "aukera" bat dago.
2024/02/01 - 09:34
Albiste izango dira: Boikota Maccabiri, sexu abusuak Elizan eta Galiziako hauteskundeak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.