PPk gehiengo osoz irabazi ditu berriz ere Galiziako hauteskundeak, BNGk emaitza historikoa lortu duen arren
Kolore urdina nagusi izan da oraingoan ere Galizian. Duela 43 urte autonomia erkidegoa eratu zenetik, Alderdi Popularrak agindu du 38 urtez, eta igande honetan ospatu diren hauteskundeetan ere popularrentzat izan da garaipena, tarte handiz, gainera. Inkestek aldaketa haizea etor zitekeela aurreikusten bazuten ere, ez da horrelakorik izan.
Botoen % 100 zenbatuta (CERA botoen faltan), Alfonso Ruedaren PPk 40 eserleku eskuratu ditu, lehen baino bi gutxiago baina nahikoa aginteari eusteko, 38 eserleku behar baitira gehiengo absolutua lortzeko.
Ana Pontonen BNG izan da bigarrena. Datu historikoak lortu dituzte eta 19 eserlekutik 25era igaro dira, sei irabazita. 455.000 lagun baino gehiagok (boto emaileen % 31) eman diete botoa Galiziako abertzaleei.
Txanponaren beste aldean, Jose Ramon Gomez Besteiroren alderdi sozialista (PsdG), hirugarren geratu da, 9 ordezkarirekin, bost eserleku galduta.
Ez Sumarrek ez Podemosek ez dute ordezkaritzarik lortu Galiziako Parlamentuan, Sumar ez da botoen % 2ra ere iritsi eta Podemosen kasuan, Alderdi Animalistak baino boto gutxiago jaso dituzte.
Ourenseko alkatearen Democracia Ourensanak, aldiz, eserleku bat eskuratu du, historian lehen aldiz. Bost aldiz aurkeztu da alderdia, berez, hauteskunde hauetara baina lehen aldia da ordezkaritza lortzen dutela. 2020ko hauteskundeetan, dena dela, ez ziren aurkeztu, hala adostu zutelako PPrekin, akordio batean.
% 67tik gorako partaidetza, inoizko altuena, eta kanpoko botoa kontatu gabe
Parte hartzea handia izan da 2024ko Legebiltzarrerako hauteskunde hauetan, % 67,24koa zehazki. 2020ko hauteskundeetan erregistratutakoa baino ia 20 puntu gehiagokoa izan da, % 48,97k bozkatu zuten orduan. 2016an, berriz, parte hartzea % 53,63koa izan zen.
CERA botoa kontatzeko dago oraindik (29.300 boto).
Zure interesekoa izan daiteke
Grande-Marlaskaren eta Roblesen kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularreko idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroaren eta Margarita Robles Defentsa ministroaren kargugabetzeak eskatu ditu, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.