Albiste izango dira: Galiziako hauteskundeen ondorengoa, Uriarteren hileta eta anbulantzia sektorearen greba
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko otsailak 19, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Galiziako hauteskundeen ondorengoa: Kolore urdina nagusi izan da oraingoan ere Galizian. Duela 43 urte autonomia erkidegoa eratu zenetik, Alderdi Popularrak agindu du 38 urtez, eta igande honetan ospatu diren hauteskundeetan ere popularrentzat izan da garaipena, tarte handiz, gainera. Inkestek aldaketa haizea etor zitekeela aurreikusten bazuten ere, ez da horrelakorik izan.
- Uriarteren hileta: Begoñako Andre Mariaren Basilikan, Bilbon, azken agurra emango diote gaur Juan Maria Uriarte gotzain emerituari. Uriarte gotzain ordenatu zen lekuan egingo dute, beraz, haren aldeko lehen meza, egungo Bilboko gotzaina den Joseba Segurak gidatuta.
- Anbulantzia sektorearen greba: EAEn azpikontratatutako osasun garraioko langileek greba mugagabeari ekingo diote gaur, otsailaren 19an, ELAk, LSB-USOk, LABek, UGTk, CCOOk eta ESK-k deituta, Osakidetzako langileekin homologatzea eta erosteko ahalmenaren galera berreskuratzea eskatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Pradales: “Neurri nagusia etxebizitza gizarte funtsa da, eta 2027ko aurrekontura begira neurri berriak sartuko ditugu”
Imanol Pradales lehendakariak azpimarratu du etxebizitzaren arazoa ezin dela "egun batetik bestera" konpondu, eta uste du legealdiaren bigarren erdian ereindakoaren lehendabiziko fruituak jasoko direla.
Lehendakaria: "Sanchezek orain arte eman ez dituen azalpenak eman behar ditu gardentasunez"
Euskal Telebistari elkarrizketa eman dio Lehendariak agintaldiaren erdira iritsi denean. Ajuria Eneako lorategian herritarren kezka nagusia den etxebizitza, osasun sistema, Ertzaintzaren eredua, Espainiako politika eta ekonomia izan ditu hizpide.
Lehendakaria: "Aukera eman behar zaie Enplegu Legearen inguruan zabalik dauden negoziazioei"
Imanol Pradales lehendakariak "itxasopentsu" ikusten du enplegu publikoan euskara eskakizunak arautuko dituen legea adosteko EAJren eta EH Bilduren arteko negoziazioa. Ekainaren 25ean egingo da gaiaren inguruko bozketa Eusko Legebiltzarrean.
Kongresuko Mahaiak ez ditu onartu hauteskundeak aurreratzea eskatzen zuten Juntsen eta PPren zuzenketak
Bilera telematiko batean, Mahaiaren gehiengoa (PSOE eta Sumar) osatzen duten alderdiek argudiatu dute eskumen hori Gobernuko buruarena dela esklusiboki, eta ez botere legegilearena.
Zapaterok bitxiengatik ere deklaratuko du asteazken honetan, Calama epaileak atzeratzea ukatu ostean
Espainiako gobernuburu ohiaren defentsak atzerapena eskatu zion Calama epaileari, gutxienez 1,3 milioi euroko balioa duten bitxien jatorriari buruzko dokumentazioa biltzeko denbora gehiago edukitzeko. Ferrazko bere bulegoan aurkitutako bitxiengatik kontrabando eta zerga delituak leporatu dizkio.
Imanol Pradales lehendakariari elkarrizketa, gaur gauean, ETB1en
Elkarrizketa Orain eta ETB On plataformetan ere jarraitu ahal izango da, 20:30etik aurrera.
Albiste izango dira: Imanol Pradales lehendakariari elkarrizketa ETBn, AEB eta Iranen arteko bake akordioa eta medikuen greba
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Begoña Gomezen agerraldiaren ondoren, Peinado epaileak hiru egun ditu orain ahozko epaiketa hasi ala ez erabakitzeko
Defentsak eta Fiskaltzak auzia artxibatzeko eskatu dute, eta Hazte Oir erakundeak koordinatzen dituen herri-akusazioek kautelazko hainbat neurri eskatu dituzte, pasaportea kentzea, adibidez.
Imanol Pradales lehendakariari elkarrizketa
Euskal herritarren % 23,3 independentziaren alde daude, eta % 69,9 erabakitzeko eskubidearen alde, Naziometroaren arabera
Euskal estatuari emandako babesa % 41,1ekoa da, eta inkestatutako gizon-emakumeen % 27,7 aurka daude.