Garoña
2017/08/05 - 16:01
Garoñako zentral nuklearra desegitea prozesu luze eta konplexua izango da
Espainiako Gobernuak zeregin horretarako aurreikusitako 13-16 urteko epea luzatu egingo dela diote adituek.
2017/08/03 - 19:40
Garoñako ingurua suspertzeko planean Araba ere kontuan hartzea eskatu dute
Biziberritze plan berriak zentraletik gertu dauden Arabako herriak "behar bezala kontuan" hartzeko eskatuko dio Arabako Foru Aldundiak Espainiako Gobernuari.
2017/08/02 - 16:53
Zentral nuklearrei buruzko eztabaida areagotu egin da, Garoña itxi ostean
Espainian oraindik beste zazpi zentral nuklear gelditzen dira indarrean, eta denak 40 urte betetzear daude. Gobernuak esan du Garoña ez dela aurrekaria izango.
2017/08/02 - 16:39
Garoñako zentralaren itxierari buruzko iritzi kontrajarriak, Tobalinan
Tobalinako Udalak milioi euro t´erdi baino gehiago jasotzen ditu urtean zergatan Garoñako zentrala bertan izateagatik. Eskualdeko egoera ekonomikoari bultzada emateko plana nahi dute lehenbailehen.
2017/08/02 - 15:07
Horrela egingo dituzte Garoña eraisteko lanak
Prozesuak luze joko du, 15 urte baino gehiago, baldintza tekniko eta administratibo ugari bete behar baititu.
2017/08/01 - 23:32
Euskadiko alderdi guztiak pozik Garoñako zentrala ixteko erabakiarekin
EAJk dio Madrilen egin duen lanak fruituak eman dituela. PPren ustez zentzunezko erabakia hartu du Gobernu zentralak. EH Bilduk zentrala lehenbailehen eraistea eskatu du.
2017/08/01 - 19:59
Aho batez txalotu dute Euskadin Garoña betiko itxi izana
EAEko eragile guztiek pozik hartu dute zentral nuklearra behin betiko ixteko erabakia.
2017/08/01 - 16:56
Garoña, Espainiako zentral nuklearrik zaharrena
Garoñako zentral nuklearra 1970ean hasi zen lanean. Nuklearren kontrato taldeak betidanik egon dira aurka, baina protestak areagotu egin ziren 40 urte bete zituenean.
2017/08/01 - 16:39
Pozez hartu dute Garoña ixteko erabakia Araban
Aldundia oso pozik azaldu da. Bestalde, Garoñaren kontrako elkarteak biltzen dituen foroak zentralaren kontrako manifestua eta bideoklipa aurkeztu du dituenean izan du albistearen berri.
2017/08/01 - 16:29
Garoñako zentral nuklearra betiko ixtea erabaki du Espainiako Gobernuak
Alvaro Nadal Energia ministroren esanetan, zentrala ixteko alderdi politiko gehienek erakutsitako jarrerak behartu du Gobernua erabaki hau hartzera.
2017/08/01 - 14:54
Espainiako Gobernuak uko egin dio Garoñako zentrala berriro irekitzeari
Alvaro Nadal Energia ministroak eman du erabakiaren berri. Azaldu duenez, arrazoi 'teknikoak eta politikoak' medio hartu dute erabakia.
2017/08/01 - 14:02
Garoñako zentral nuklearra, betiko itxita
Espainiako Gobernuak zentrala berriz zabaltzeko baimena ukatzea erabaki du, arrazoi teknikoak eta politikoak argudiatuta. Energia ministroak eman du erabakiaren berri, prentsaurrekoan.
2017/07/29 - 16:31
Araba Garoñarik Gabe elkarteak zentrala behin betiko ixtea eskatu du
Elkarteko bozeramaileak gaur adierazi duenez, ez dute zentral nuklearraren itxiera baino beste erabakirik onartuko.
2017/07/21 - 21:46
Garoña berriz irekitzeko eskaera berretsi du Nuclenorrek
Iberdrolako presidenteak zentral nuklearra berriz irekitzeko eskaera ez egiteko galdegin zion Endesari martxoan, eta ez dela bideragarria ziurtatu zuen.
2017/07/11 - 15:11
Garoñari buruzko alegazioak aurkezteko epea zabaldu du Espainiako Gobernuak
Prozedura administratiboan pertsonatu diren erakundeek (Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Legebiltzarra eta Arabako Diputazioa, kasu) 10 asteguneko epea izango dute alegazioak aurkezteko.
2017/06/23 - 20:39
Garoñako isuri erradioaktiboa ez zen kanpora iritsi, CSNren arabera
Inor sartu ezin den eremu batean izan omen zen isuria, eta "zentraletik kanpo ez zen inolako kutsatzerik izan", Segurtasun Nuklearraren Kontseiluaren esanetan.
2017/04/27 - 18:05
Urtaran: 'Garoña berrirekitzeak duen arriskua onartezina da Estatuarentzat'
Horrez gain, Burgosko Diputazioak ez daki zentral nuklearraren baldintza ekonomikoak hobetzeko Nuclenorri laguntza gehiagorik emateko aukera dagoen.
2017/04/27 - 16:12
Haserrea Araban, Endesaren jarrerarekin
Iberdrolaren eta Endesaren iritziak justu kontrakoak dira. Iberdrolak itxi egin nahi du Garoña, Endesak Espainiako gobernuaren erabakiaren zain jarraitu.
2017/04/27 - 02:00
Nuclenor, % 50ean zatituta, Garoñako zentral nuklearraren geroaren aurrean
Iberdrolak ustiatzeko baimena ez berritzearen alde egin du, baina Endesak errefusatu egin du aukera hori, eta nahiago du itxaron Espainiako Gobernuaren erabakia zein den jakin arte.
2017/04/26 - 10:30
Garoñaren etorkizuna argituko dute gaur Nuclenorrek, Iberdrolak eta Endesak
Nuclenorrek egindako kontuek egoera oso larrian uzten dute Burgosko zentralaren jarraipena. 67 milioi euroko galerak izan zituen iaz.