Garraio publikoa
2023/12/18 - 15:29
2024tik aurrera % 56rainoko deskontua aplikatuko da Alavabuseko lineatan eta eskualdeko mailako garraioan
Deskontuez baliatu ahal izateko ezinbestekoa izango da BAT txartela pertsonalizatuta izatea. Hain zuzen ere, abenduaren 26tik otsailaren 29ra autobus geltokian gune bat zabalduko da, txartela pertsonalizatu ahal izateko.
2023/12/14 - 20:18
Bilbobuseko langileen ordezkariek San Tomaseko greba mantendu eta 30 lanuzte gehiago deitu dituzte
Horrela, 30 lanuzte gehiago deituko dituzte abenduaren 22tik maiatzaren 29ra, tartean 24 orduko sei greba egun (abenduaren 29an, urtarrilaren 18an, otsailaren 5ean, martxoaren 21ean, apirilaren 8an eta maiatzaren 29an).
2023/12/13 - 12:27
Puentek ziurtatu du Espainiako Gobernua ezin dela "azkarrago joan" AHTa Euskadira iristeko prozesuan
"Lan horiei arreta eta lehentasun handiena ematen ari gara. Gobernuaren esku dauden hemeretzi zatietatik hamahirutan plataformak eginda daude —gainegitura falta dute—, eta 6 gauzatze bidean daude", zehaztu du.
2023/12/11 - 16:13
Gasteizko hiri autobusetako gidari guztiek egin dute lau orduko geldialdia, enpresa batzordearen arabera
Udalak, ostera, jarraipena % 72ra jaitsi du. Lau orduko lanuztea izan da: 05:00etatik 09 00etara. Besteak beste, lanpostuen "galera", zerbitzuaren "prekarizazioa" eta autobusen "egoera tamalgarria" salatu nahi dituzte Gasteizko hiri-autobusetako gidariek.
2023/12/10 - 13:34
Zubi luzearen ostean, turistak badoaz, joan-etorri eta trafiko handiko egun batean
Asteazkeneko jaiegunean hasi ziren iristen turistak Euskal Herrira, eta gaur itzultzea tokatzen da. Trafiko handia espero da errepideetan, eta joan-etorri ugari garraio publikoan.
2023/12/05 - 21:18
Aireportuak eta autobus geltokiak jendez gainezka bidaiatzeko zain
Abenduko zubi luze honen atarian, askotarikoak dira hegazkina, autobusa edo tren baten zain topatu ditugunak gaur Hego Euskal Herriko geltokietan, kanpora joateko, baina baita gurera etortzeko ere.
2023/11/29 - 16:47
Hauek dira azaroaren 30eko greba feminista orokorrerako Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak
Garraiobide publikoetan zerbitzuaren % 30 bermatuko da egun horretan. Ospitaleetan jaiegunetako arreta eskainiko da, eta anbulatorioetan, larunbatetakoa. EITBk eguneroko ohiko informazio-zerbitzuak eskainiko ditu.
2023/11/28 - 18:07
Renfek trenetara patineteekin sartzea debekatuko du, eta Metro Bilbao, Euskotren eta ETS aztertzen ari dira
Renferen debekua abenduaren 12an jarriko da indarrean, eta baterien suteek eragindako arriskuarekin justifikatu du neurria. Bestalde, Metro Bilbaok, Euskotrenek eta Euskal Trenbide Sareak "adostasunez" hartuko dute erabakia.
2023/11/27 - 14:23
Bilbobuseko langileek abenduaren 21etik aurrera lanuzte gehiago egitea erabaki dute, aurrez akordiorik ez bada
Asteleheneko lanuzteaz gain, asteazkenerako beste greba bat dago deituta, eta beste hiru, abenduko lehen hiru asteetan.
2023/11/23 - 20:35
Renfen eta Adifen deitutako bost greba egunak bertan behera, Garraio Ministerioarekin akordioa lortu ondoren
Bi aldeek bilera egin dute arratsaldean, eta amaieran baieztatu dute greba deialdia bertan behera geratu dela. Xehetasunik eman ez badute ere, akordioa adostu dutela ziurtatu dute.
2023/11/10 - 13:48
Metro Bilbaok ''errespetua'' eskatu du rap doinuen bidez
Garraio publikoko langileak eta instalazioak zaintzeak duen garrantziaz ohartarazi nahi dituzte erabiltzaileak.
2023/11/09 - 14:30
Boulevard zumardia eta beste hainbat kale itxita egongo dira igandean, Behobia-San Sebastian lasterketagatik
Kirol probak eragina izango du, halaber, autobusen ibilbide eta geltokietan, TAO zerbitzuan eta lurrazpiko aparkalekuetan. Hori horrela, hiriburura garraiobide publikoan joateko gomendatu du Udalak.
2023/11/07 - 15:26
Bizkaiak urtarrilaren 13ra arte luzatu du % 50eko beherapena Metro Bilbaon eta aldi baterako txartel guztietan
Horrenbestez, Bizkaiko Garraio Partzuergoak uztaileko lehen 13 egunetan Metro Bilbaon izan zen deskontu-falta konpentsatuko du, orduan ez baitzen aplikatu % 50eko deskontua. Urtarrilaren 14tik aurrera, Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzari dagokion % 20a aplikatuko da.
2023/11/07 - 14:18
Grebak deitu dituzte Renfen eta Adifen azaroaren 24an eta 30ean, eta abenduko zubian
24 orduko lanuzteak azaroaren 24an eta 30ean izango dira, eta abenduaren 1ean, 4an eta 5ean, abenduko zubiaren astean.
2023/10/31 - 20:25
Garraio publikoan % 20ko hobaria mantenduko dute 2024an EAEko erakundeek
2022tik indarrean dagoen hobariari eustea adostu dute EAJk eta PSE-EEk. Hala, Espainiako Gobernuak datorren urtean % 30eko hobaria mantenduko balu, orotara garraio publikoaren erabiltzaileek % 50eko deskontua izango lukete EAEn.
2023/10/25 - 17:15
Milaka langile publikok lan-baldintzak "hemen negoziatzea eta adostea" exijitu dute
Sindikatuen arabera, grebak jarraipen "oso zabala" izan du. Besteak beste, Hezkuntzan langileen % 75ek egin dute greba, horien arabera. Bestelako datuak eman ditu Jaurlaritzak, eta adierazi du Administrazio Orokorrean jarraipena % 12,07koa izan dela, eta Hezkuntzan % 40,6koa.
2023/10/25 - 15:43
Grebak sektore bakoitzean izan duen jarraipen ezberdina azpimarratu du Jaurlaritzak
Jon Agirrek, Eusko Jaurlaritzako Lan Harremanen zuzendariak, grebaren jarraipenari buruzko datuak eman ditu ezagutzera. Jarraipenaren daturik altuena hezkuntzan eman da (% 41,4ko jarraipena); segurtasunean, berriz, % 3,45ek baino ez dute bat egin greba deialdiarekin.
2023/10/25 - 15:15
Sindikatuek ''arrakastatsutzat'' jo dute sektore publikoan gaurko deituta dagoen greba
Milaka langile kalera irten dira EAEko hiru hiriburuetan. Sindikatuek "arrakastatsutzat" jo dute greba, zenbait sektoretan jarraipen zabala lortu dutelako.
2023/10/25 - 13:44
Grebaren jarraipena ''oso zabala'' izaten ari da EAEko sektore publikoan, deitzaileen arabera
ELA, LAB eta CCOO, SATSE, ESK eta Steilas sindikatuek deitu dute greba sektore publiko osoan, "zerbitzu publikoen alde, soldatak eta emplegua hemen adostu" lelopean. 150.000 langile daude grebara deituta.
2023/10/25 - 10:50
Sektore publikoko langileak grebara daude deituta gaur, lan baldintzen eta zerbitzuen kalitatearen defentsan
Bi deialditik lehena dute gaurkoa (bigarrena abenduaren 19an dute). Jaurlaritzari, aldundiei eta udalei egingo dizkieten aldarrikapen nagusiak dira erosahalmena bermatzea eta enplegu publikoa egonkortzea.