Gas naturala
2023/01/20 - 16:15
Europako Batzordeak ohartarazi du "salbuespen iberiarra" ezin dela abendutik harago luzatu
Espainiako Gobernuak urtarrila hasieran iragarri zuen gasari ezarritako gehienezko prezioa 2024ko maiatzera arte luzatzeko eskatuko zuela.
2023/01/16 - 10:20
Ekonomia "egonezin batean egon arren", EAEko enpresetan "dinamismoa" ikusten du Tapiak
Parke eoliko eta instalazio fotovoltaikoen harira, sailburuak esan du "berme guztiekin" jarri behar direla martxan, baina menpekotasuna jaitsi nahi bada, halakoak "bai ala bai" jarri behar direla. Horren ildoan, ekimen pribatu-publikoarekin egindako proiektuak defendatu ditu.
2023/01/15 - 15:33
Ukrainako gerraren aurreko balioetara itzuli da gasaren prezioa
Gasaren prezioa merkatzen ari da, batetik, erreserbak beteta daudelako eta, bestetik, epel hasi den neguan berogailua ez delako hainbeste erabili. Dena dela, negu gordinean, eskariaren handitzearekin, berriro garestituko dela diote adituek.
2023/01/09 - 12:56
Iberiar salbuespena 2024ko amaierara arte luzatzeko eskatuko dio Espainiak Bruselari
Era berean, gasaren topea orduko 45 edo 50 megawatten inguruan mantentzeko eskatuko du Espainiako Gobernuak.
2023/01/01 - 10:35
Zer da gasaren topea eta noiz arte egongo da indarrean?
Urtarriletik aurrera, handizkako merkatuan muga hori aktibatzen den atalasea 5 euro/MWh handituz joango da.
2022/12/03 - 15:54
G7k eta Australiak bat egin dute Europar Batasunak ezarritako upeleko 60 dolarreko mugarekin
Kremliñen diru etorriak murrizteko eta Errusiak bere gerra finantziatzeko arazoak izan ditzan bere petrolioaren prezioari topea jartzea erabaki dute Europar Batasunak, G7k eta Australiak,60 dolar upeleko. Merkatu askearen printzipioak modu arriskutsuan aldatzea leporatu die Moskuk.
2022/12/01 - 17:45
Tarifa arautura aldatzea eskatu duten familia askok urtebete itxaron beharko dutela esan dute gas konpainiek
Gasaren prezioaren gorakadak, milaka familia tarifa arautura aldatzea ekarri du. Baina, askorentzat, aldaketa ez da garaiz iritsiko. Espainiar Estatuan tarifa hori eskaintzen duten 4 konpainiek abisatu dute, eskaera zaparradaren aurrean, erabiltzaile askok urtebete ere itxaron beharko dutela.
2022/11/19 - 20:22
Eskubide sozialen alde eta pobretzearen kontra, Hego Euskal Herriko hiriburuak hartu dituzte milaka lagunek
Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean manifestazioak izan dira Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta. Langile klasearen eta pentsiodunen pobretzea salatu dute, eta zerbitzu publikoak bermatzea eta aberastasuna banatzea eskatu.
2022/11/04 - 09:14
Nola merkatu argindar faktura?
Joseba Etxeberria FAKA enpresako energia aholkulariak hiru gako eman dizkigu, ahal den heinean, argindarrean gastatzen duguna murrizteko.
2022/11/03 - 14:06
Facuak Iberdrola salatu du Interneteko bilatzaileei tarifa arautuen webgunea ezkutatzeagatik
Kontsumitzaileen elkartearen ustez, praktika horrek nahasmena eragin zezakeen erabiltzaileen artean, bilatzen zituzten tarifak direla sinestarazi baitie, baina "webgune horretan merkatu librekoak bakarrik agertzen ziren, garestiagoak direnak".
2022/11/02 - 10:23
Urriko argindarraren faktura 2021eko irailetik izandako maila baxuenera jaitsi da
Besteak beste, meteorologiak lagunduta egin du behera prezioak. Izan ere, bereziki epela izan da aurreko hilabetea eta batez besteko tenperatura 24,3 °C-koa Euskal Herrian. Horrek eraginda, apenas piztu dugu berogailua.
2022/10/30 - 12:43
Asteartetik aurrera gas gehiago garraiatu ahal izango du Irungo lotura-hodiak
Frantziako eta Espainiako estatuen arteko fluxua % 18 haziko da guztira, Larrauko hodia ere kontuan hartuz gero.
2022/10/26 - 22:31
Bezeroek zailtasunak dituzte tarifa libretik arautura pasatzeko; ikerketa zabaldu dute
Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzordeak abiatu du ikerketa; izan ere, bezeroak kexu dira, gasa merkaturatzen duten enpresek telefonoz ez dietelako arreta ematen, eta bulegoetan, aldiz, ilaran orduak eta orduak ematen dituztelako, itxaroten.
2022/10/21 - 17:03
Aurtengo neguan herritar askok tximiniak erabiliko dituela eta, kedar-garbitzaileen lan karga handitu egin da
Tximinia garbitzaileak jo ta su ari dira lanean. Inoiz baino lan karga handiagoa dute aurten. Krisi energetikoa dela eta, tximinia piztea erabaki dute herritar askok. Tximinia garbitzaileek argi esan digute, mantentze-lanak ezinbestekoak direla, segurtasuna bermatzeko.
2022/10/21 - 14:42
EBk gutxieneko akordioa lortu du gasa merkatzen saiatzeko
"Mekanismo iberiarra" Europar Batasun osora zabaltzea, gasa elkarrekin erosteko sistema boluntarioa edo hidrokarburo horren prezioari muga bat jartzea dira adostutako neurrietako batzuk.
2022/10/21 - 10:17
Zein galdara mota dira eraginkorrenak gaur egun?
Gasaren eta energiaren prezioaren igoerarekin, asko garestitze nabarmenak pairatzen ari dira euren fakturetan. Horiei aurre egiteko, GasNatureko teknikari Iñaki Markelek azaldu digu nola aurrez dezakegun energiaren kontsumoan, galdararik efizienteenak zeintzuk diren zehaztuta, besteak beste.
2022/10/20 - 17:22
Espainia, Frantzia eta Portugalek energia berdeko korridore batengatik aldatu dute MidCat proiektua
Korridore berriak Iberiar Penintsula eta Europar Batasuneko gainerako lurraldeak lotuko ditu, hidrogeno berdea nahiz gasa garraiatzeko.
2022/10/20 - 16:53
Azken egunetan gasaren kontsumoa % 32 jaitsi da eta biltegiak ia beteta daude
Gasaren kontsumoak % 32 egin du behera. Industria arloan jaitsiera are handiagoa izan da, % 40. Gainera, birgasifikazio plantak beteta daude. Erreserbak % 93an daude. Honek eragina izango du argindarraren prezioan.
2022/10/19 - 14:07
Von der Leyenek EB osora zabaldu nahi du iberiar salbuespena
Europako Batzordeko presidenteak esan duenez, aste honetako goi bileran energiaren prezioaren igoera murrizteko aukera guztiak aztertuko dituzte. Ministro txekiarrak onartu du oraindik desadostasunak daudela "hori egiteko moduari buruz".
2022/10/18 - 16:27
Espainiako Gobernuak auzokideen erkidegoentzako gasaren tarifa bat sortu eta bonu soziala zabaldu du
Ministroen Kontseiluak errege lege-dekretu bat onartu du energiaren prezio altuek kontsumitzaileengan duten eragina arintzeko neurri berriekin, besteak beste, bonu sozialaren kategoria berri bat eta gasaren tarifa arautu berri bat galdara zentralizatua duten bizilagunen erkidegoentzat.