Gas naturala

2022/08/08 - 17:15
Teresa Riberak elkarlana eskatu die berriro erkidegoei
Asteazkenean sartuko dira indarrean lehen neurriak; besteak beste, berokuntza eta aire girotua mugatuko da: gehienez, 19 ºC neguan, eta, gutxienez, 27 ºC udan. Erakusleihoetako argiak itzaltzea 22:00etatik aurrera eta erabiltzen ari ez diren eraikin publikoak ere itzalita egotea.

2022/08/08 - 09:10
Energia aurrezteko plana aztertuko dute gaur Espainiako Gobernuak eta autonomia erkidegoek
Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroak zuzenduta, energia aurrezteko eta gas naturalarekiko mendekotasuna murrizteko errege-dekretuaren nondik norakoak erkidegoei azaltzeko batzarra izango da.

2022/08/07 - 16:22
PPko erkidegoek sortutako nahasmenaren aurrean, erkidegoekin elkartuko da Espainiako Gobernua
Azken egunotako kritikak direla eta, Espainiako Gobernuak aurreratu egin du energia aurrezteko neurriak jasotzen dituen dekretua aztertzeko erkidegoekin egitekoa zen bilera.

2022/08/05 - 18:52
Riberak zehaztu duenez, tabernek eta dendek aire girotua "25 gradura" mugatu dezakete
Zentzu horretan, ministroak argitu du 27 graduak "malgutasunarekin" aplikatu direla. Diskotekek, sukaldeek eta gimnasioek liburutegi batek baino tenperatura gutxiago behar dutela onartu du.
2022/08/05 - 13:19
Tapia: ''Inoiz ez dut zalantzan jarri energia aurrezteko dekretuaren bete behar denik''
Ostiral honetan Onda Vascako estudioetara egindako bisitan, Garapen Ekonomikorako sailburua "harrituta" azaldu da dekretuari buruz esandakoaz egin izan den interpretazioagatik. Hala, nabarmendu du "eraginkortasun energetikoan lan egitea" dela une honetan "garrantzitsuena".
2022/08/04 - 17:37
Egin daitezkeen gauzak energia gutxiago kontsumitzeko
Aire girotuaren edo beroagailuaren gradu bakoitzarekin % 7 aurreztea posible da. Bainatu beharrean dutxa hartzea ere lagungarria da aurrezteko. Etxetresna elektrikoek jaten dute energia kontsumoaren zati handia; horregatik, garrantzitsua da etiketa energetikoari erreparatzea.
2022/08/04 - 11:38
Urkulluk "kogobernantza" falta deitoratu, baina azpimarratu du aurrezteko neurriak bete behar direla
Iñigo Urkulluk, hala ere, deitoratu egin du Sanchezek "autonomia erkidegoak gehiago kontuan hartu ez izana", eta faltan bota du eragindako sektoreen egoeren arteko desberdintasunak aintzat hartu izana.
2022/08/03 - 21:18
Eusko Jaurlaritzak isunen bidea baztertzea eta malgutasuna eskatu du
Patxi Lopez Kongresuko PSOEren bozeramaileak galdetu du ea Arantxa Tapia sailburuak "ezer ere ez egin eta euskal enpresak ixtea nahiago ote duen".
2022/08/03 - 17:25
Europa osoko herrialdeak hasi dira energia kontsumoa gutxitzeko neurriak hartzen
Kaleetako argiztapena murriztea eta aire girotuari mugak jartzea dira, besteak beste, Greziak eta Alemaniak ezarri dituztenak. Berlingo eraikin esanguratsuenak itzali egin dira. Greziak 640 milioi euro bideratuko ditu eraikinetako leihoak berritu eta isolatzeko.
2022/08/03 - 17:19
Energia aurrezteko lege dekretua derrigorrez bete beharrekoa dela berretsi du Espainiako Gobernuak
Gaur Madrilgo Gobernuak, hala ere, intsumisioa alde batera utzi du, arauak beteko dituela dio, baina zirrikitu legalen bila dabil Auzitegietara jotzeko. Neurrien dekretua abuztuaren bukaeran iritsiko da Diputatuen Kongresura eta ikusteko dago zein alderdik babestuko duten.
2022/08/03 - 17:13
Chiviteren Gobernua energia aurrezteko plana nola ezarri aztertzen ari da, baina lan batzuk aurreratuta ditu
Maiatzean energia aurrezteko neurriak hartu zituzten, aitzindariak Rstatuan, 20 gradu aire girotuan eta berokuntzan 24 eta 27 gradu bitartean. Dagoeneko nabaritu dute aurrezpena.
2022/08/03 - 17:06
Adituen arabera, muga berriek energia kontsumoan % 7 eta 14 artean aurrezten lagunduko dute
Kasu askotan betetzen ez den arren, 2009tik mugak ditu toki publikoetako tenperaturak: 26 gradu gutxienez aire girotuak eta 21 gehienez berogailuak. Espainiako Gobernuaren neurri berrien ondorioz, aldea gradu bat eta 2 graduren artekoa izango da.
2022/08/03 - 16:19
Jaurlaritzak isunen bidea baztertzea eta malgutasuna eskatu du
Arantxa Tapia sailburuak EAEk energia aurrezteko plan propioa duela gogorarazi du, eta Jaurlaritza Europarekin lerrokatuta dagoela defendatu du. Taiparen arabera, azken 40 urtean % 50 murriztu du EAEk energiaren erabilera.
2022/08/02 - 15:40
Hauek dira energia aurrezteko Espainiako Gobernuak ezarritako neurriak
Neurriak 2023ko azarora arte egongo dira indarrean.
2022/08/02 - 11:46
‘Gas mentaketa badugu gaur baina, horrek ez du esan nahi gaurko egoerarekin bermatuta dagoenik negu osorako’
Arantxa Tapia ingurumen eta ekonomia garapenerako sailburuaren hitzetan Espainiako gobernuak energia aurrezteko aurkeztu dituen neurriak 'efektibistak' dira eta benetan murrizketa ekarriko duten neurriak eskatu ditu. Era berean "Faktoria" albistegian kritikatu ditu Moncloaren dekretuak jasotzen dituen zigor ekonomikoetan, ' gauzka ezin dira ezarri isunen bitartez eta bakoitzaren etxean edo administrazioan zer gertatzen den atzetik ibiliz'

2022/08/02 - 11:17
Tapia: "Euskadin badugu energia aurrezteko gure plana; arduran oinarritu gaitezen, ez neurri efektibistetan"
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren iritzian, larrialdi energetikoari aurre egiteko neurriek epe luzerako behar dute izan eraginkorrak. Adibideak jarri ditu: "Hobe da leihoak aldatzea, termostatoarekin ibiltzea baino; edo ledak jartzea".
2022/08/02 - 00:32
Establezimenduek erakusleihoak itzali beharko dituzte 22:00etatik aurrera
Espainiako Gobernuak energia aurrezteko premiazko neurriak onartu ditu. 2023ko azarora arte egongo dira indarrean.
2022/08/01 - 23:45
Hauek dira Espainiako Gobernuak energia aurrezteko onartutako premiazko neurriak
Espainiako Gobernuak energia aurrezteko premiazko neurri sorta bat onartu du. Besteak beste, eraikin publikoetako berokuntzaren eta aire girotuaren erregulazioa dago: gehienez 19 ºC neguan eta gutxienez 27 ºC udan.
2022/08/01 - 22:45
Hauek dira energia aurrezteko Europako beste herrialde batzuek hartu dituzten neurriak
Momentuz, Alemaniak ditu neurri gogorrenak. Hainbat hiritan aire libreko igerilekuak 22 gradura jaitsi dituzte eta saunak zuzenean itxi egin dituzte, oso kontsumo handia dutelako. Frantzian aire girotua erabiltzen duten dendek derrigorrez atea itxita izan beharko dute.
2022/08/01 - 17:41
Zein da tenperatura aire girotua duten leku itxietan?
Espainiako Gobernuak 19 eta 27 gradura mugatu nahi du berogailuaren eta aire girotuaren tenperatura, eta Eusko Jaurlaritzak jada iragarri du 19 eta 25era mugatuko duela eraikin publikoena. EITB Media termometroa eskuan kalera irten da hainbat toki itxitako tenperatura zein den jakiteko.