Establezimenduek erakusleihoak itzali beharko dituzte 22:00etatik aurrera
Espainiako Gobernuak premiazko neurriak onartu ditu astelehen honetan, energia aurrezteko, Errusiaren Ukrainako inbasioak piztutako krisi energetikoari aurre egite aldera. Neurriok 2023ko azarora arte egongo dira indarrean.
Besteak beste, hauek dira onartutako neurriak:
- Eraikin publikoetako berokuntza eta aire girotua mugatzea: gehienez, 19 ºC neguan, eta gutxienez, 27 ºC udan.
- Argiak itzaltzea 22:00etatik aurrera establezimenduetako erakusleihoetan eta erabiltzen ari ez diren eraikin publikoetan.
- Establezimenduetako ateak ixtea airea edo berokuntza martxan dagoenean.
- Galdaretan eta instalazio termikoetan ezohiko azterketa egitea, azkenekoz 2021eko urtarrilean egin bazen.
- Aldiriko trenak doakoak izango dira irailaren 1etik, eta Avant zerbitzuak % 50 merkatuko dituzte. Laguntza horiek irailaren 1etik abenduaren 31ra arte egongo dira indarrean, eta erabiltzaileek 10 eta 20 euro arteko bermea ordaindu beharko dute bonuak erosterakoan. Berme hori itzuli egingo diete lau hilabete horietan 16 bidaia (hilean 4) egiten badituzte.
Teresa Ribera Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako ministroak prentsaurrekoan azaldu duenez, neurriok 2023ko azaroaren 1a arte izango dira indarrean, eta astebete barru aktibatuko dituzte.
Gainera, irailean "txoke plana" aurkeztuko dutela aurreratu du, energia aurrezteko neurri gehiago onartzeko.
Neurriok eraikuntzako instalazio termikoen erregelamenduari eta argien kodeari dagozkie. Horiek betetzen diren zaintzea autonomia-erkidegoen ardura da, eta bete ezean "aplikatuko beharreko" zehapen-araubidea ere zehazten dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa, gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometro tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egiten ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.