Gasteizko Alde Zaharra
2023/08/04 - 11:33
Euririk ez da espero Zeledonen jaitsieran
Giro freskoa izango da nagusi, eta termometroak 20 °C-ra iritsiko dira doi-doi. Astebururako ere ez da prezipitaziorik aurreikusten, baina zeruak hodeitsu jarraituko du.
2023/08/01 - 16:43
Gasteizko txosnen batzordeak TicketBai ezartzea ekiditeko alegazioak aurkeztu ditu
Ramiro Gonzalez Arabak diputatu nagusiak jakitera eman duenez, txosnen ordezkariek Aldundiari helarazi diote herritar guztiek dituztela betebehar fiskalak, baina, era berean, txosnen kasuan betekizun hori ekiditeko arrazoiak badaudela ere uste dute.
2023/07/07 - 11:23
Gasteizko Andre Maria Zuriaren plaza zuriz jantzi du txingor zaparrada izugarriak
Ostegun honetan fronte batek Gasteiz hiria zeharkatu eta golf pilota baten tamainako harriak bota ditu. Txingorrak kalteak eragin ditu, halaber, hiri-altzarietan, zuhaitzetan eta ibilgailuetan.
2023/04/10 - 12:41
Tuvisako autobus bat kiskalita geratu da Gasteizen
Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, inork ez du minik hartu. Sutea piztu denean autobusean gidaria bakarrik zegoen, eta bere kabuz ateratzea lortu du.
2022/08/22 - 14:45
Psikiatria-zentro batean sartu da Gasteizen etxean bost ordu baino gehiago gotortuta eman zituen gizona
53 urteko gizonak espetxean igaro du gaua. Igande arratsaldean gainean zeraman aizkorarekin mehatxuak egin zituen, eta eraikinaren barnealdean, hainbat gutunontzi apurtu, internet eta argindar kableak moztu eta sutea piztu zuen.
2022/08/21 - 22:30
Etxean bost ordu baino gehiago gotortuta eman dituen gizon bat atxilotu dute Gasteizen
Alde Zaharrean gertatu da, Barnekale Berria kalean. Hustu egin behar izan dute gizona zegoen eraikina.
2022/08/10 - 10:18
Zeledonen igoerarekin bukatu dira Andre Maria Zuriaren jaiak
Ohiturari jarraiki, San Migel elizako kanpandorrera igo da Zalduondoko baserritarra, eta su ikusgarriekin datorren urtera arte esan diote gaur gasteiztarrek.
2022/08/05 - 15:33
Egun handia dute gaurkoa Gasteizen
Goizean, Andre Maria Zuriaren estatuari loreak jarri dizkiote neskek eta blusek. Jai giro aparta dago Arabako hiriburuan, festen egun handian.
2022/07/29 - 17:07
Gasteizko Izaskun Arrue kulturguneko lanak amaitzear dituzte
Gasteizko Alde Zaharrean duela bost mende eraikitako Ruiz de Bergara Jauregia eraberritu dute Gasteizko euskararen etxea izango dena har dezan, Izaskun Arrue kulturgunea. Urtarrilean zabaltzea espero dute eta kultur eskaintza zabalari bide ematea: kontzetruak, erakusketak, hitzaldiak, taberna...
2022/05/10 - 17:09
Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen bikotekidea erasotzeagatik
Arratsaldeko lehen orduan hainbat pertsonak Udaltzaingora deitu zuten, gizonezko batek bikotea kalean erasotzen zuela ikusi ostean.
2022/02/11 - 18:42
Eskeleto bat topatu dute Etxauri plazako lanetan, Gasteizen
Gorka Urtaran hiriko alkateak baieztatu duenez, obren kontrol arkeologikoa egiterakoan aurkitu dute, eta eskeletoa "San Bizenteko hilerri zaharrekoa izan daiteke".
2021/12/16 - 13:31
Pertsona bat artatu behar izan dute Gasteizko Alde Zaharrean piztu den sutean
Hedegile kaleko lau solairuko etxebizitza eraikin batean piztu da sua eta jendez hustu behar izan dute. Suhiltzaileak lanean ari dira.
2021/10/20 - 01:47
Noiz kenduko dituzte tabernariek pandemia garaian ezarritako terrazak?
Ostalariei laguntzeko asmoz eremu publikoan ezarri ziren terrazak urte amaieran kenduko dituzte Donostian, eta urtarrilaren 7an, Iruñean. Bilbon oraindik ez dute datarik zehaztu.
2021/08/04 - 18:46
Andre Maria Zuriaren plaza itxi dute Gasteizen, pilaketak saihesteko
Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertako sarrera-irteerak kontrolatzen ari dira, Zeledonen jaitsiera eta igoera izan beharko luketen aurreko eta ondorengo orduetan; izan ere, pandemia dela eta, bertan behera utzi dituzte ospakizunok.
2021/07/29 - 15:00
Segurtasun-neurriak indartuko dituzte abuztuaren 4tik 9ra Gasteizen, jende-pilaketak saihesteko
Iaz bezala, aurten ere Andre Maria Zuriaren plaza itxita egongo da abuztuaren 4an, 15:00etatik 19:00ra bitarte.
2021/01/18 - 15:17
Udaltzaingoak 60 zehapen-proposamen jarri ditu Gasteizko lokal batean
Asteburuan zehar, Udaltzaingoak 249 zigor proposamen jarri ditu Arabako hiriburuan, covid-19aren aurkako araudia ez betetzeagatik.
2020/12/11 - 12:20
Kutxiko Taskeroak: "Larunbatean ez ditugu tabernak irekiko, erantzukizunagatik"
Gasteizko Aiztogile kaleko 30 bat taberna biltzen dituen elkarteak ez du jende olderik nahi ostalaritzaren irekieran, eta "irudi txar" hori saihesteko, astelehenean zabalduko dituzte ateak.
2020/11/23 - 14:01
Gasteiz aukeratu dute 2021ean bidaiatzeko toki onenen artean
"National Geographic" aldizkariak 2021ean bidaiatzeko munduko 25 leku onenen zerrenda osatu du. Gasteiztik hirigintza berdea eta programazio kulturala nabarmendu ditu.
2020/10/06 - 20:04
Udaltzaingoak Gasteizko gaztetxea hustu eta 40 pertsona salatu ditu
Gaztetxeko kideek ziurtatu dute udan hasi zirela COVID-19ari aurre egiteko prebentzio, segurtasun eta garbitasun neurri guztiak betetzen, eta "arrazoi politikoak" daudela guztiaren atzean.
2020/08/07 - 15:41
Andre Maria Zurirako sarbidea mugatuko dute igande honetan, abuztuaren 9an
Segurtasun indarrek prebentzio-antolaketari eutsiko diote, hiri osoan araudia betearazteko.