Gasteizko Aireportua
2022/03/14 - 12:48
Vuelingen aurkako salaketa jarri du Facuak eskuko ekipajea eramateagatik kobratzen duelako
Airelineak 30 eta 40 euro bitartean kobratzen die hegazkinera poltsa edo maletaren bat sartzen duten bidaiariei, Basic deituriko tarifa (denetan merkeena) kontratatzen baldin badute.
2022/02/08 - 11:23
Bi hegaldi bertan behera geratu dira Hondarribian eta beste bat desbideratu dute Loiun behe-lainoagatik
Gipuzkoako aireportuan, Madrildik zetorren hegazkinak 08:45ean hartu behar zuen lurra, baina, lainoa zela eta, ezin izan du egin, eta, ondorioz, 09:25ean Madrilera joatekoa zen hegaldia ere bertan behera geratu da.
2022/02/01 - 14:45
Espainiako Estatuan sartzeko antigeno testak 24 orduan iraungiko dira aurrerantzean
Europar Batasunaren gomendio bat tarteko laburtu du antigeno testen balioa Osasun Zuzendaritza Nagusiak.
2022/01/25 - 13:17
Covid ziurtagiria dutenek murrizketarik gabe bidaiatu ahalko dute EBn
Hala adostu dute Europar Batasuna osatzen duten herrialdeek astearte honetan. Hala ere, aldaketak ez dira lotesleak. Hala, gutxienez hamar herrialde, Frantzia, Italia edo Alemania, gomendioetatik urrundu dira eta bidaiariei murrizketa gehigarriak ezarriko dizkiete.
2022/01/23 - 13:19
Bederatzi pertsona atxilotu dituzte Euskadin eta Kantabrian, animaliekin eta marfilarekin trafikatzeagatik
Operazioak era ilegalean saltzeko prest zeuden 100 pieza berreskuratu ditu; marfila, pitoi sugeak eta muskerrak, tartean.
2021/12/12 - 10:48
Foronda inguruko hainbat soro, urak hartuta
Leire Sojo erabiltzaileak grabatutako irudiak, hegazkin barrutik, Gasteizko aireportuan lur hartzera zihoanean. Azken orduotako euriteek utzitako arrastoa nabarmena da.
2021/12/10 - 20:36
Urak Forondako aireportua hartu du, Zalla errekak gainezka egin eta gero
Zadorraren adar batek, Zalla errekak, gainezka egin eta azpiegitura osoa busti du. Pista ere urazpian geratu da baina, kontu handiz, hegazkinek aireratzea eta lur hartzea lortu dute.
2021/12/01 - 13:12
Abenduko zubian edo Gabonetan hegazkinez bidaiatzeko aholkuak
Pandemia gorantz egiten ari den honetan, hauek dira Erreklamaturen arabera, datozen egun eta asteetan hegaldi bat hartu aurretik aintzat izan beharreko kontuak.
2021/09/11 - 16:31
I-11ko atentatuen ondoren herritarren segurtasuna bermatzeko neurriak indartu ziren mundu osoan
Hain zuzen ere, etengabe aldatzen eta egokitzen ari dira neurri horiek, segurtasuna bermatzeko helburuarekin. Adibidez, aireportuetan kontrolak indartu eta maleta guztiak ikuskatzen hasi ziren.
2021/08/16 - 12:44
Txerto sorta berri bat iritsi da Forondako aireportura
Goizean goiz iritsi dira Gasteizko Forondako aireportura covid-19aren aurkako milaka txerto.
2021/08/11 - 20:29
Euskadiko aireportuek jarduera berreskuratzen jarraitu dute uztailean
Nahiz eta EAEko aireportuetako joan-etorri kopuruak pandemia baino lehenagoko batez bestekoaren azpitik jarraitzen duen, Aenak jakinarazi du 2020ko uztailarekin alderatuta gora egin duela operazioek.
2021/07/31 - 19:36
Euskadi "helmuga segurua" dela eta covid ziurtagiria ezartzea ez dagoela aurreikusita esan du Hurtadok
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak adierazi duenez, pandemiaren bilakaeraren zain daude, baina oraindik ez dute Euskadin 'osasun pasaportea' delakoa ezartzea aztertu.
2021/07/26 - 13:42
Pfizerren dosi gehiago iritsi dira Forondako aireportura
Gaur goizean, Pfizer txertoaren dosi gehiago iritsi dira Gasteizko Forondako aireportura.
2021/07/01 - 20:17
Zabalik dago 2021/2022 denboraldian Imsersoko bidaietarako eskaerak egiteko epea
Bidaiak, 2021eko urritik 2022ko ekainera bitartean egingo dira. Testuinguru horretan, covid-19ari aurre egiteko segurtasun neurriak eta protokoloak ezarriko dira.
2021/06/29 - 17:11
Forondako aireportua: hau da birmoldatutako terminalaren itxura berria
Lanek 1,7 milioi euroko kostua izan dute. Argitasun handiagoa eta espazio zabalagoak sortzeko itxitako lokalen ordez haurrentzako parke bat eta atseden-gelak jarri dituzte.
2021/06/28 - 11:01
300.000 txerto inguru jarriko dira aste honetan EAEn
Gaur goizeko lehen orduan, Pfizerren txerto sorta berri bat iritsi da Forondako aireportura, orain arteko handiena.
2021/06/23 - 11:08
Txertoen 170.000 dosi baino gehiago iritsi dira Forondara
Gotzone Sagarduik atzo jakitera eman zuenez, Pfizerren 141.570 txerto, AstraZencaeren 23.900 eta Janssenen 6.200 iristea espero zen gaur.
2021/06/14 - 10:35
Forondara iritsi dira 45 urtetik beherakoak txertatzen hasteko dosiak
Gaur goizean Forondako aireportura 60.000 eta 100.000 txerto artean iritsi dira, 45 urtetik beherakoen txertaketari bultzada emateko.
2021/06/03 - 22:16
Munduko hegazkin handienetako bat Forondan dago
Antonov AN-124 hegazkina munduko laugarren handiena da eta jende asko hurbildu da Forondara. Hodi erraldoi batzuk jasotzera etorri da Gasteizera.
2021/05/24 - 11:05
Pfizerren eta AstraZenecaren txertoen 92.200 dosi iritsi dira Forondara
Gaur goizeko lehen orduan, Pfizerren txertoaren 78.000 dosi eta AstraZenecaren 12.200 dosi iritsi dira Gasteizko Forondako aireportura.