Gastronomia
2018/11/23 - 20:05
Indarkeria matxistaren kontrako karolina moreak egin dituzte
Detaile gozo eta desberdina Bizkaiko Gozogileen gremioa egin dutena. Igande honetan Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna denez, morez tintatu dituzte karolinak.
2018/11/22 - 18:49
Eusko Labela duen eztiak jada 25 urte bete ditu
Gure erlezainen etorkizuna ez dago erabat ziurtatuta, baina Eusko Labela duen eztiak jada 25 urte bete ditu, eta teknikari eta erosleen harrera ezin hobea dauka. Gaur bertan ari dira ospatzen Getarian
2018/11/22 - 10:04
Martin Berasateguik bere hamargarren Michelin izarra lortu du
Izar berri bana irabazi dute Eneko Atxa eta Fernando Canales bizkaitarrek eta David Yarnoz nafarrak. Guztira, hiru izarreko lau jatetxe, bi izarreko bi eta izar bateko 18 egongo dira Euskal Herrian.
2018/11/21 - 23:03
Berasateguik historia egin du 10. Michelin izarra lortuta
Bestalde, Eneko Atxak bosgarrena lortu du, Eneko (Bilbao) jatetxeari lehena eman baitiote.
2018/11/15 - 15:25
500.000 euroko laguntzak aurreikusi dituzte belaunaldien arteko erreleboa errazteko
Eusko jaurlaritzaren Gastrobikain programak proiektu gastronomiko berriak bultzatzeko eta bikaintasuna sendotzeko helburua dauka.
2018/11/14 - 19:29
Gastronomia arloko doktoretza ikasketak eskainiko ditu Basque Culinary Centerrek
Donostian kokatuta dagoen goi-mailako sukaldaritza eskola izango da nazioartean gastronomia inguruko doktoretza ikasketak eskaintzen dituen lehena.
2018/11/11 - 18:22
2.500 pertsonak hartu dute parte Bizilagunak kultura arteko bazkarietan, Euskadin
Araban 71 bazkari egin dituzte, 1.311 partaiderekin; Bizkaian 32, 331 mahai-lagunekin eta Gipuzkoan 127, 900 pertsonarekin.
2018/11/11 - 15:09
Biarritzeko merkatua goitik behera berritu dute
Biarritzeko merkatua gastronomi zaleen topaleku bilakatu da, bertan jarri dituzten jatetxe eta tabernei esker.
2018/11/03 - 15:35
Txokolatearen topaketa hartuko du Baionak egunotan
Txokolatearen egunak ari dira ospatzen, eta milaka lagun bertaratu dira erakustokietako gutiziak dastatzera.
2018/10/24 - 23:09
Euskal pastel bat estratosferara bidali dute heliozko globo bat erabiliz
Elektronika ikasten duten gazteek landu dute proiektua, eta ikusleek non eroriko zen globoa asmatu behar izan dute. Azkenean, Baionatik 35 kilometrora jausi da.
2018/10/23 - 16:29
Putxeren Nazioarteko Lehiaketaren 48. edizioa, Balmasedan
700 babarrun putxeratik gora prestatu eta 200 aurkeztu dira Balmasedako Nazioarteko Lehiaketara.
2018/10/22 - 19:24
Euskal Herriko 80 pintxorik onenak lehian, Donostiako Kursaalean
Gaurtik etzira bitartean, euskal lurralde guztietako 80 taberna edo jatetxetako sukaldariak lehian izango dira bertan, zein baino zein pintxo goxoagoak, eta ikusgarriagoak prestatzen.
2018/10/08 - 22:39
Arzak omendu dute San Sebastian Gastronomika Kongresuaren 20. jardunaldian
Emozioz beterik hartu du omenaldia, mundu osotik etorritako sukaldariak aurrean zirela, baina gertukoenak inguruan izatea da gehien estimatu duena.
2018/10/07 - 18:59
'San Sebastian Gastronomika' abian da
Gastronomiaren Kongresuak ofizialki ateak astelehean irekiko dituen arren, chef ezagunen sukaldaritza ezagutzeko aukera izan dute gaur. Juan Mari Arzakek ere omenaldia jasoko du egun hauetan.
2018/09/30 - 16:25
Iazko sagar uztaren herena biltzea aurreikusti dute ekoizleek
Txotx denboraldia hasteko lau hilabete falta badira ere, sagardogileak lanean ari dira jada. Aurreko urtearekin alderatuz, sagar uzta ez da iazkoa bezain oparoa izaten ari.
2018/09/30 - 16:20
Gaztañaga sagardotegia garaile Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoian
Bigarrena Aburuza sagardotegia izan da, eta hirugarrena, berriz Irigoyen-Herrero. 41 sagardotegik hartu dute parte txapelketa honen laugarren edizioan.
2018/09/27 - 14:31
Bertsoak eta euskal gastronomia, Nevadako cowboyen poesia topaketan
Topaketari buruzko artikulua argitaratu du 'The New York Times'-ek, eta euskaldunek jai horretan duten presentzia nabarmendu du. Lehen aldiz erabili du 'bertsolaritza' hitza hedabide estatubatuarrak.
2018/09/26 - 22:41
Eneko Atxa sukaldariak ukatu egin du bekadunen baldintzak txarrak direnik
Egunkari batek Larrabetzuko jatetxean bekadun gisa aritutako hiru lagunen testigantzak jaso ditu. Baldintza txarretan zeudela salatu dute. Eneko Atxa sukaldariak ukatu egin du horrelakorik.
2018/09/23 - 15:18
Eta, Venezian bezala, Euskadin ere kalean jatea debekatuko balute?
Hemen hamaika txokotan egiten dira piknik inprobisatuak. Horregatik, Venezian har dezaketen neurriari zer deritzoten galdetu dugu kalean.
2018/09/10 - 17:00
Genetikaren eta etorkizuneko gastronomiaren arteko harremana aztertuko dute Donostian
Ikertzaileak, sukaldariak eta enpresaren munduko liderrak bilduko dira datorren ostegunean, Donostian, gastronomia, osasuna, nutrizioa, teknologia berriak eta berrikuntzaren azken joerak aztertzeko.