Gastronomia
2023/09/06 - 20:14
Segurako Ondarre gaztandegia bosgarren aldiz txapeldun, Ordiziako Idiazabal Gazta Lehiaketan
Bosgarren aldiz, Segurako Ondarreko gazta atera da garaile Ordiziako Idiazabal Gazta Lehiaketan. Enkantean, Super Amara supermerkatuek 3.500 euroren truke eraman dute gazta irabazlea. Urrezko ezteiak bete ditu aurten txapelketa ezagunak, eta Juan Mari Arzak sukaldaria omendu dute.
2023/08/27 - 19:27
Lekarozko Kortaria-Infernuko Gasnak irabazi du berriz ere Uharte Arakilgo gazta lehiaketa
Gorraizko Gaztelua Golf & Spa hotelak erosi du gazta 4.750 euro ordainduta. Eguraldiak ez du lagundu baina jende asko hurbildu da Uharte Arakilgo Artzai Egunera.
2023/08/27 - 18:54
Julen Arburua 'Kortaria': ''Ahal bezain ondo egiten saiatzen gara eta azken urte haueta nahiko ondo gabiltza''
Lekarozko Kortaria-Infernuko Gasnak irabazi du Nafarroako Ardi Latxaren Esne Gordinarekin Egindako 41. gazta lehiaketa igande honetan. Iaz ere gaztandegi berak eskuratu zuen Uharte Arakilen ospatzen den lehiaketako garaikurra. Sari asko irabazken ari dira azken urteotan.
2023/08/22 - 16:43
Patata tortilla lehiaketa izan da goizeko programaren protagonista Bilbon
Aurten ia 400 tortilla prestatu dituzte lehiakideek. Bakoitzak bere erara, orotariko tortillak aurkeztu dira. Juan Mari Aburto alkateak ere, urteroko tradizioari jarraituz, bere tortilla prestatu du.
2023/07/30 - 17:00
Donostian egindako izozkiak nazioartean ere salduko ditu Loco Polok
Hondartzan hasi zen postu txiki batean polo artisauak saltzen, eta, orain, Asian ere salduko dira, AEBko funts baten laguntzarekin.
2023/07/25 - 22:42
Milaka pertsona bildu dira Getxoko Aixerrotako paella txapelketan
Goizean eguraldiak asko lagundu ez badu ere, arratsaldean nabarmen egin du hobera, eta parranda giroa nagusitu da Aixerrotan. Getxoko familia eta familia askorentzat galdu ezinezko eguna da paella txapelketa.
2023/07/07 - 14:30
Bizitza osoko lana aitortzen duen Gastronomia Sari Nazionala jasoko du Hilario Arbelaitzek
Oiartzungo sukaldariak 2022ko abenduan hartu zuen erretiroa eta Zuberoa jatetxe ezaguna itxi zuten. Ordutik, bere ibilbide profesional oparoa aitortzen duten sariak eta omenaldiak jasotzen ari da.
2023/07/02 - 16:44
10.000 pintxo baino gehiago jarri dituzte salgai Donostian, Zaporeak proiektuaren eskutik
Bertaratuek taberna, jatetxe eta elikadura enpresen pintxo eta produktuak dastatzeko aukera izan dute. Helburua, dirua biltzea, errefuxiatuei laguntza ematen jarraitu ahal izateko.
2023/06/21 - 16:51
Etxebarri Erretegiak munduko 50 jatetxe onenen zerrendan jarraitzen du, eta 4. postura igo da aurten
Euskadiko hiru jatetxe daude munduko 50 onenen artean. Mugaritz jatetxea 31. lekuan dago, Elkano 22.ean, eta Etxebarri erretegia, munduko laugarrena da.
2023/06/21 - 01:01
Etxebarri, Elkano eta Mugaritz, munduko 50 jatetxe onenen artean
Bittor Arginzonizen Etxebarri erretegiak Top-5ean jarraitzen du, 4. sailkatu baita "The World's 50 Best Restaurants 2023" zerrendan; Aitor Arregiren Elkano jatetxea 22. postuan sailkatu da, eta Andoni Luis Adurizen Mugaritzek eskuratu du zerrendako 31. lekua.
2023/06/21 - 01:00
Etxebarri Erretegia, munduko laugarren jatetxerik onena; Elkano 22. postuan geratu da eta Mugaritz 31.ean
Hauek dira The World 's 50 Best Restaurants zerrendako euskal jatetxeak.
2023/06/14 - 22:56
Bakailao TOURtilla, Eneko Atxaren pintxoa Frantziako Tourrerako
Frantziako Tourra Euskal Herritik aterako dela ospatzeko, pintxo berezia sortu du Eneko Atxa sukaldariak. Bakailaoa, baserriko arrautzak eta bertako barazkiak daramatza.
2023/06/08 - 21:32
Eneko Atxaren Azurmendi jatetxea, munduko 100 onenen artean
Larrabetzuko jatetxea "The World 's 50 Best Restaurants"ek egindako zerrendan agertzen da 2014tik, eta aurten 81. postuan gelditu da. Iazko edizioan 55.ean kokatu zen.
2023/06/07 - 10:30
Ebru Baybara Demir sukaldari turkiarra, Basque Culinary World Prize 2023
Turkian, errefuxiatu siriar gehien hartzen dituen herrialdean (3,5 milioi pertsona baino gehiago), sukaldariak integraziorako tresna gisa erabiltzen du gastronomia.
2023/06/01 - 18:23
Uztailaren 25era atzeratu dute Aixerrotako Paella Eguna
Hauteskunde orokorren deialdiaren berri izan ostean, bi egun atzeratu dute festa.
2023/05/28 - 09:00
Hanburgesa, duela 2.500 urte Hispaniako erromatarrek ere jaten zuten haragia
Almudena Villegas historialariaren ustez, duela 2.500 urte hanburgesak baziren salgai Hispanian. Dena dela, gaur ezagutzen dugun hanburgesaren ideia, berez, AEBetatik iritsi zitzaigun 1950ko hamarkadan.
2023/04/16 - 09:55
Lehen baino hobeto ala okerrago jaten dugu?
Azken hamarkadan, behera egin du etxeko elikagaien kontsumoak: ia 100 kg gutxiago pertsonako urtean, Hego Euskal Herrian. Garazi Abasolo AIKEko nutrizionistak aldaketen ondorioak azaldu dizkigu.
2023/04/12 - 15:48
Ardiek hartu dituzte Ordiziako kaleak Artzain Egunean
Idiazabal Gazta berria aurkezteko ere baliatu dute urteko lehen azoka berezia. Rekondo jatetxeko Lourdes Rekondori egokitu zaio lehen mozketa egitea.
2023/02/27 - 21:54
14 Repsol-eguzki berri jaso dituzte Hego Euskal Herriko jatetxeek
Garena (Dima, Bizkaia), Hika Gastronomiko (Villabona, Gipuzkoa) eta Amelia by Paulo Airaudo eta Rekondo donostiarrek bi eguzki lortu dituzte Alacanten egindako zeremonian. Bestalde, Hilario Arbelaitzek ekitaldian emandako ohorezko eguzki bietako bat jaso du.
2023/02/27 - 21:38
Hego Euskal Herriko jatetxeek 14 eguzki berri eskuratu dituzte
Euskadik guztira 68 jatetxe ditu gidan: 8k hiru eguzki dituzte, 19k bi eta 41ek bakarra. Nafarroak 19 jatetxe ditu zerrendan. Bestalde, Hilario Arbelaitzek ekitaldian emandako ohorezko eguzki bietako bat jaso du.