Gastronomia
2022/01/24 - 15:44
Euskadin kontsumitzen diren behi zaharraren txuleta ia denak Europa erdialdetik datoz
Asteburu honetan ekin diote sagardotegiek euren denboraldiari. Euskal sagardotegietan eskaintzen diren txuleten % 70 Europa erdialdetik ekarritakoak dira.
2022/01/18 - 12:26
Telmo Rodriguez-en "Yjar" ardoa, Bordeleko ardoen "La Place" sisteman sartu den estatuko lehen ardoa
2022/01/06 - 15:53
Ezpeletako Berterreix okindegia, errege-biskotxetan errege
Azken aste honetan 100 opil eta galette saldu dituzte egunean; gaur, gehiago izango dira. Berterreix okindegia izen bereko familiarena da; Bruno jada hirugarren belaunaldia da.
2022/01/06 - 12:52
Ilara luzeak errege-opil bat goizean goiz erosteko
Gozotegiek lan handia izan dute goizean goizetik. Goiztiarrenek ilara luzeak egin dituzte errege-opil tradizionala erosteko.
2021/12/17 - 15:35
Kezka merkatuetan, covid kasuen gorakadaren ondorioz eskariak bertan behera uzten hasi direlako
Gabon giroa nabaritzen hasi da dagoeneko Euskal Herriko merkatuetan. Mostradorean itsaskiekin eta arrain garestiekin bete dira. Angulak ere salgai daude.
2021/12/15 - 23:30
Julen Bazek ziurtatu du saria lortu duenetik erreserbek gora egin dutela Dimako bere jatetxean
Kostako zaio Zornotzako sukaldariari atzoko gaua ahaztea. Are gehiago, saria lortu duenetik Dimako Garena jatetxean erreserbak izugarri igo direla ziurtatu digu.
2021/12/15 - 22:03
Paulo Airaudoren Amelia jatetxeak bigarren Mitxelin izarra lortu du
Donostian, Pablo Airaudoren Amelia jatetxeak bigarren izarra bereganatu du. Gaur sukaldariarekin egon gara. Oso hunkituta bizi izan zuen sari banaketa gala. Bigarren izarra Kontxako badia aurrean duen Villa Favorita hoteleko lokal berrian lortu du.
2021/12/15 - 16:10
Dimako Garena jatetxeak Michelin izar bat lortu du
Euskal Herriak Michelin izarrez beteta jarraitzen du. Bart jakinarazi dute datorren urteko gida famatuan izango diren jatetxeen zerrenda, eta Euskal Herriko 28 jatetxe daude beran: hiru izarreko lau, bi izarreko hiru eta izar bateko 21.
2021/12/15 - 14:32
Miren Pagolak irabazi du Euskal Herriko txistorra lehiaketa
Tolosako harakinak Zarauzko Precocinados Gesalaga eta Donostiako Juan Jose Etxezarreta gainditu ditu Ordizian egindako lehiaketan.
2021/12/15 - 00:01
Akelarre, Arzak, Azurmendi eta Martin Berasategi jatetxeek hiru Michelin izar lortu dituzte
Martin Berasategik, Pedro Subijanak, Elena Arzakek eta Eneko Atxak jaso dute, aurten ere, saria Valentziako Arteen Jauregian egindako ekitaldian.
2021/12/09 - 21:11
Luis Irizar sukaldaria hil da 91 urterekin
Luis irizar sukaldaria eta sukaldari askoren maisua hil da, 91 urterekin. Belaunaldi oso baten maisu, Arguiñano, Roteta edo Subijanaren irakasle. Dolua nabarmendu dute eta baita euskal sukaldaritza bultzatzeko izan duen garrantzia ere.
2021/12/02 - 15:55
Arabar jatorriko zortzi osagaiekin egindako "arabatxo" pastela aurkeztu dute gaur
Lurraldearen ikur bilakatu nahi dute "arabatxo" pastela. Arabar pastel hau nola prestatzen den ikusteko aukera izan du EITB Mediak.
2021/11/30 - 08:27
Zaldiaran, Etxebarri eta Zuberoa dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako jatetxe onenak, Macarfi gidaren arabera
Gastronomoen, kazetarien eta sukaldarien iritziak oinarri hartuta egiten den Macarfi gida gastronomikoaren edizio berri honetan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hamar jatetxe onenen zerrenda egin dute lehen aldiz.
2021/11/18 - 20:04
Gourmet taloak prestatzen ikasi dugu
Taloak ezohiko eran prestatzen erakutsi digu Julen Altzelai Ekotalo enpresaren sortzaileak. Ezkontza eta ospakizunetan eskaintzen dituzte beren talo "arin, osasuntsu eta berritzaileak". Faktorian zuzenean prestatu ditugu
2021/11/05 - 19:40
Idiazabal jatorri-izeneko 35 gazta saritu dituzte munduko onenen artean
World Cheese Awards sarietako epaimahaiak Idiazabal jatorri-izeneko 18 ekoizle nabarmendu ditu.
2021/10/20 - 20:25
Otogoieneko Borda Berri erretegiaren 'Txingurri' pintxoa, Euskal Herriko onena
'Txingurri' Valverde futbol entrenatzaile eta futbolari ohiaren omenez egindako pintxoa da, eta Mitxel Suarez egileak Alavesen mendeurrena ospatzeko pentsatu zuen.
2021/10/13 - 22:53
Pintxoak dira gehien alferrik galtzen den janaria
Janari horrek zaborretan amaitu ez dezan, badira hori saihesteko aplikazioak mugikorretan. Donostiako Munto Berri taberna aplikazio horren erabiltzaileetako bat da. Jendeak pintxoak eramateko aukera dauka, prezio ekonomiko bat ordainduta.
2021/10/06 - 22:42
Belgikan bere lanaren aitortza jaso eta ordu gutxira, lanean zen Axpen Bittor Arginzoniz
Munduko hirugarren jatetxe onena. Izendapen horri eutsi zion Etxebarri Erretegiak Belgikan egin zen ekitaldian, eta gaur Bittor Arginzoniz bezeroei jaten ematen ari zen Axpen duen jatetxean.
2021/10/05 - 22:22
Bittor Arginzoniz maisuaren Etxebarri erretegia, munduko hirugarren jatetxerik onena berriro
Andoni Luis Aduriz sukaldariaren Mugaritz hamalaugarren tokian sailkatu da, Aitor Arregiren Elkano erretegia hamaseigarren eta Eneko Atxaren Azurmendi 49.
2021/10/03 - 18:29
Euskal pastela ezagun egin da Txinan eta gero eta kafetegi gehiagotan eskaintzen dute
Bertako zein atzerriko jana eskaintzen duten kafetegietan, McDonaldsetan... 5 eurotan saltzen dute euskal pastel zatia Beijinen.